#Espazioa

2025-06-22

#Zhuque3 suziri berrerabilgarriak, pizte estatiko proba bete du.

Gauean jaurtiko den #Transporter14 misioak, bi euskal cubesats aireratuko ditu (#UndRoads). CubeSats-en arteko lehen akoplamendua egiteko, satelite-nabigazioko seinaleak soilik gidari gisa erabiliko ditu.

#Espazioa

2025-06-20

Hondak jaurtigailu berrerabilgarriaren prototipo baten aireratze eta lurreratze bertikaleko proba bat egin zuen 17an. 271,4 m-ko garaiera 56,6 segundoko hegaldian.

Atzo #AngaraA5 bat jaurti zuten zama militar erabilgarriarekin.

#CZ3B/E Y111 suziria jaurti da gaur.

#Espazioa

2025-06-19

Gauean, Nazioarteko Espazio Estazioaren orbita zuzenketa bat egin da. #ProgressMS30 zamaontziaren motorrak 208,4 segundoz piztu ziren 0,3 m/s-ko bultzadarekin. Estazioaren batez besteko orbita-altitudea 520 m handitu zen eta Lurretik 416,18 km-ra kokatu zen.

#Espazioa

2025-06-19

#S36 Starship-a pizte estatiko batean lehertu da. Atzo jakinarazi zen #IFT10 hegaldia, ekainaren 29an gerta zitekeela.

#Espazioa

2025-06-18

#Themis suziri berrerabilgarriaren erakuslea, Suediako Esrange jaurtiketa basera abiatu da.

PLD Space-k Frantziako espazio agentziarekin (CNES) #Miura5 jaurtiketa-zentroa garatzeko kontratua sinatu du.

Azken bi egunetan, #Starlink15-9 (#B1093-3) eta #Starlink10-18 (#B1090-5) jaurti dira.

#Espazioa

2025-06-17

#Mengzhou espaziontziaren larrialdiko abortu-sistemaren proba bat egin da lurretik jaurtita.

TECek Europako espaziontzi tripulatu baten ideia aurkeztu du, ESAk Lurrera itzultzeko gaitasuna duen zamaontzi bat garatzeko kontratua egin baitio.

#Espazioa

2025-06-16

#ProgressMS31 zamaontziaren eguzki-panelen egiaztapena osatu da.

Ostiralean jaurtiko den Blue Origin-en #NS33 azpiorbitako hegaldiako sei bidaiariak.

Amazon-en #Kuiper konstelazioaren bigarren misioa abiatuko da gaur #AtlasV551 suziri batean. 27 satelite.

#Espazioa

2025-06-15

Atzo #CZ2D Y42 suziria jaurti zen, #ZhangHeng1-02 satelitearekin.

Urtea amaitu baino lehen, #Mengzhou ilargi-espaziontzi tripulatuko ihes-dorrearen 2 proba egingo direla baieztatu da.

Ostiralean #Starlink15-6 (#B1081-15) eta #Starlink12-26 (#B1078-21) misioak jaurti ziren.

#Espazioa

2025-06-12

#Axiom4 misioa mugagabe atzeratu da, NASAk eta Roscosmos-ek Nazioarteko Espazio Estazioaren Errusiako segmentuan dagoen ihesaldi bat ikertzen ari diren bitartean.

#DeltaIVHeavy suziriaren SLC-37B jaurtiketa-plataforma eraitsi dute #Starship-aren jaurtiketa-plataforma berri bat eraikitzeko.

#Espazioa

2025-06-11

Atzo #Starlink12-24 misioa jaurti zen #B1083-12 propultsatzailearekin.

#Axiom4 misioaren jaurtiketa berriro atzeratu da oxigeno likidoaren ihesa dela eta.

#Electron suziri baten 66. jaurtiketa izan da gaur. #QpsSar11 satelitea aireratu du.

#Espazioa

2025-06-09

Blue Origin-en #NewGlenn suziriaren bigarren hegaldia, abuztuaren 15ean izango dela dirudi.

Haize bortitzak direla eta, #Axiom4 misioaren jaurtiketa asteazkenera atzeratzen da.

Badirudi 2026tik aurrera, SpaceX-ek NASA-ren aurrekontu osoa gaindituko duela.

#Espazioa

2025-06-08

#IFT10 egingo duen #B16-a, pizte estatikoa egin zuen ostiralean.

#Tianwen2 zundaren irudia espazioan.

Musk eta Trump-en arteko liskarra ondorioak euki dezake espazioan??

Gaur #Starlink15-8 misioa jaurti da #B1088-7 propultsatzailearekin.

#Espazioa

2025-06-06

Atzo πŸ‡ΊπŸ‡Έ #Starlink11-22 misioa jaurti zen eta πŸ‡¨πŸ‡³ #CZ6A Y8 suziria, #Guowang konstelazioko laugarren satelite taldearekin.

πŸ‡―πŸ‡΅ #HakutoRm2-ak, ez du Ilargian lurreratzea lortu.

#GaurkoEgunez 1985. urtean, #SoyuzT13 misioa jaurti zen, zortzigarren espedizioa #Salyut7-ra.

#Espazioa

Viktor Savinykh (Hegaldi-ingeniaria)
Vladimir Dzhanibekov (komandantea)
2025-06-04

Astelehenean #Electron suziri bat jaurti zen #Gen3 satelite batekin.

Atzo #Falcon9 suziri bat jaurti zen #Starlink12-19 misioarekin.

#HakutoRm2 misioaren Resilience zunda orbita zirkularrean mantentzen da Ilargiaren inguruan. Bihar ilargiratuko da UTC 19:17tan.

#Espazioa

Gen-3, Black Skyren sateliteen belaunaldi berria da.Resilience, 100 kilometroko altueran eta 5800 km/h abiaduran.
2025-06-02

Eskifaidun Starship-a baliozkotzeko eskifairik gabeko misioa 2026ko hirugarren hiruhilekoan gertatuko dela iragarri du NASAk. Hau bat dator Marte-rako leihoarekin.

#Espazioa

2025-06-01

Atzo arazo gabe egin zen #NS32-aren azpiorbitako hegaldia.

#Zhuque3 suziri bat Jiuquango Sateliteak Jaurtitzeko Zentrora eraman dute, eta horrek berehalako jaurtiketa adierazten du.

Etxe Zuria Jared Isaacman-en izendapena kendu du NASAko administratzailea izateko.

#Espazioa

2025-05-31

Etxe Zuriak NASAren 2026ko aurrekontu fiskalerako egindako proposamenak, aurkeztu bezala ateratzen bada, eragin kaltegarria izango du munduko espazio agentzia handienaren programa zientifikoan.

#Espazioa

2025-05-30

#Crew11-ko eskifaia, errutina berreskuratzea eta larrialdi-prozedurak entseatuz.

#Falcon9 suziri bat jaurti dute gaur, #GPSIII07 misioa.

Langileekin aurrez grabatutako hitzaldi batean, Elon Musk-ek Starship-aren etorkizunari buruzko planak ezagutarazi ditu.

#Espazioa

2025-05-29

Gaur #CZ4B Y62 suziria jaurti dute #Shijian26 satelitearekin.

SEPOCH enpresa txinatarrak proba garrantzitsu bat egitea lortu du. #Yanxingzhe1 suziriaren prototipo bat 2,5 km-ko altuerara eraman eta ondoren itsasoratu da.

#Espazioa

2025-05-28

#ITF9 hegaldiko Starship-aren #B14-a itzultzean lehertu da eta #S35-a gas isuri batengetik galdu da.

#CZ3B/E Y110 suziria jaurti da, #KamoOalewa asteroidearen laginak ekarriko dituen #Tianwen2 zundarekin.

#Espazioa

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.04
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst