#Komunitatea

Joxe Rojas 🥐joxe@tkm.eus
2025-10-29

Eta honegatik, lagunok, inoiz baino garrantzitsuagoa da toki komunikabide sendo eta egonkorrak izatea. Hedabide korporazio handiak (sare sozialak barne) ultraeskuinaren, beldurraren, ustezko segurtasunaren... diskurtsoa saltzera erabat emanak daudelako.

Ole @aiurri eta ole @joniubeda. Eskerrik asko!

#tokikomunikabideak #hedabideak #erantzukizuna #komunitatea #zaintza @tokikom

aiurri.eus/komunitatea/joniube

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-10-06

Jakin 269-270

Ohorea izan da aldizkariak Joxe Azurmendiri egindako ale-omenaldian parte hartzea. Orain oso gustura irakurtzen nabil.

Miresgarria da Joxek zenbat bazterretan eragin duen, pentsamendua eta ekintza sustatuz gainera!

Irakurri nahi baduzue: jakin.eus/aldizkaria/jakin-269

Nire ekarpena kooperatibismoaren etorkizun komunitarioaz: jakin.eus/show/eab20bb0c96cc94

#ESE Koop #Komunitatea #JoxeAzurmendi

Errenterian gaztañora igotzen den bidetik jakinaldizkariaren alea, Joxe Azurmendi portadan, eta atzean herria-
2025-08-29

Torrekua komunitatearen abuztuko bilera egin dugu gaur:

> 2025-2026 aurrekontu eta plangintza landu ditugu.
> Dirulaguntza posibleen errepasoa egin dugu.
> Hurrengo ekimenen proposamenak eta egin beharrekoak landu ditugu.
> Antolaketa eta komunikaziorako tresna propioaren erabilera elkarbanatu dugu eta estrategia landu.
> #TeknologiaDenontzat eta #RepairCafe ildoen ikasturteko egutegia zehaztu dugu.

torrekua.eus/agenda/ekitaldiak

#Torrekua #Komunitatea #Autoeraketa #TeknologiaLibreak

Komunitateko hiru kide Torrekuan ordenagailuekin bileran.
Biba Ardoak 🍇✊🏾BibaArdoak@mastodon.eus
2025-08-25

Udara aurrera doa, jaien zikloa betetzen, eta jaien materialtasunari buruz lanketa beste baterako utzi dugu kolektiboki.

Datozen jai-zikloetarako @birasuegi bazkide eta ardozale erradikalak @argia aldizkariko artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizuegu:

argia.eus/argia-astekaria/2927

#Ardoa #Jaiak #Komunitatea #BurujabetzaK #ebakipuntuak

Talaios kooperatibaTalaioskoop@mastodon.eus
2025-08-22

«Komunikazio banatuta bidean» ginela esan genuen duela bi urte, eta bidea egin dugu:

talaios.coop/komunikazio-banat

Datorren astetik aurrera ildoan sakondu eta pauso garrantzitsuak emango ditugu, gure komunikazio eredua banatua eta zuzena izan dadin.

#Komunikazioa #Zuzena #Banatua #LigaLawrenziarra #KomunikazioZuzena #Komunitatea #ESE #Koop

Bai Euskarari Elkarteabaieuskarari@mastodon.eus
2025-07-30

Euskal Herriko txokoak esploratzeko prest?
☀️ Oporretan ere #euskaraz bizitzea nahi baduzu, #BaiEuskarari #Ziurtagiria duten entitateak zurekin izango dira.

🔗 baieuskarari.eus/eu/bloga/2025

#Komunitatea #OporretanEuskaraz

Bai Euskarari Elkarteabaieuskarari@mastodon.eus
2025-07-28

Hondakinik onena, sortzen ez dena da. 🌍 Esaldi horrek laburtzen du Garbitaniaren filosofia.

Enpresarean TB-ko atal berrian ezagutu dugu Garbitaniaren lana.

🔗 enpresarean.eus/berriak/ikusi/

#BaiEuskarari #Komunitatea #ZeroZabor #Birziklapena #Ingurumena

Beñat Irasuegi Ibarrabirasuegi@etzi.pm
2025-07-06

Bosgarren olatu kooperatiboaz

2020ko urriaren 15ean Argia aldizkarian argitaratua

Jendartean beharrak handitu diren garaietan garatu da gehien kooperatibismoa. Proiektu sozioekonomikoak autoeraketaren bidez lantzeko momentu zailenak izanik ere, beharrek zentzuz betetzen dutelako ekimen kolektiboa. Mundu mailan askotan gertatu da: toki eta garai ezberdinetan, industrializazio kapitalista gertatu den momentuetan, jendarte kontsumistak kultura eta hizkuntzak suntsitu dituenean, edo neoliberalismoak indibidualizazio eta pribatizazio prozesuak hegemoniko bihurtu dituenean. Kasu guztietan harreman komunitarioen etena gertatu da, eta kooperatibismoa horri erantzuteko modu bat da.

“Garai bateko kooperatiba handien ordez, kooperatiba txikien erlauntza anitz eta zabal bat, bizitza bizigarriak eraikitzeko”

Euskal Herrian kooperatibak sortu izan ditugu industrializazio garaian, gerra osteko krisian, 70eko hamarkadako astinaldi kulturalean edo Frantziako Estatuaren garapen estrategia zentralistak sortutako beharrei erantzutean. 2009an hasi zen krisi kapitalista konplexu eta luzean murgilduta gaudenez –ekonomian, ingurugiroan, zaintza ereduan, gure bizitzetan eragin handia duena, eta komunitate harremanak ahultzen dituen prozesu indibidualizatzaileak jasaten ditugun bitartean– kooperatibak sortzen ari gara erritmo bizian. Bosgarren olatu kooperatiboa da.

Olatu kooperatibo berri hau gaur egungo ekonomiaren eta jendartearen krisiak eragindako behar material eta identitarioetatik abiatzen da, bi ildo nagusirekin. Batetik, eguneroko bizitza, kontsumoa eta ohiturak modu kontzientean antolatzearen beharra, elikaduran, energiaren erabileran, etxebizitzan, aisialdian, finantzetan, eta abar. Horri erantzunez sortu dira kontsumo kooperatibak eta bestelako tresna kolektiboak. Bestetik, krisiak sortu duen lanaren prekarizazio estrukturala dago, bizitza proiektu duinak sortzearen eta etengabeko aurrerabide sozialaren ideiak eten dituena. Soldatapeko lanaren eta prekarizazioaren morrontzatik ateratzeko sortzen ari gara lan elkartuko kooperatibak, garai bateko kooperatiba handien ordez, kooperatiba txikien erlauntza anitz eta zabal bat, bizitza bizigarriak eraikitzeko.

Jendarte neoliberalak zaila egiten du bidea, indibidualizazioa komunitatearen etsai nagusia delako, baina agian horregatik sentitzen dugu autoeraketa komunitarioaren urgentzia gure gorputzetan. Egitea tokatzen zaigu denoi, dauden proiektuak bultzatu eta hutsuneei proiektu berriekin erantzutea. Baina etorkizun bizigarri eta emantzipatzaileak sortzeko, bosgarren olatu kooperatiboa denontzat izatea izango da erronka handiena, prekarizatuenak diren kolektibo eta lurraldeak barne.

Irudia: Kolhoz batean lanean 19303an [Wikimedia Commons]

#aniztasuna #autoeraketa #bizitzaBizigarriak #bosgarrenOlatua #ESE #identitatea #komunitatea #koop #KoopDenontzat #kooperatibismoa #materialismoa #prekarizazioa

https://etzi.pm/bosgarren-olatu-kooperatiboaz/

Emakume bat lasatoa altxatzen beste langile batzuk ondoan lanean dituela.
2025-07-03

🔦 #PiztuAlternatibak kanpainak bestelako energia eta telekomunikazio eredu burujabea piztu nahi du, eredu sozial eta komunitario baten alde. Olatukoopek atxikimendua eman du, eta zuei ere parte hartzera animatzen zaituztegu! ✊⚡️
@goiener @izarkom

piztualternatibak.eus/

#EnergiaBurujabetza #TelekomunikazioBurujabetza #Alternatibak #Komunitatea #PiztuAlternatibak #Olatukoop #ESE

Kirolean Euskara eta Aholkul.Kirolean@mastodon.eus
2025-06-23

@Jakin eta @ueu_orokorra k antolatutako "Kooperatibismo bat komunitateari begira" jardunaldian izan ginen pasa den astean.

Ezagututako ereduetan ikusitakoa eta gogoetatan landutakoa kirolaren eremura nola ekarri pentsatzen. Hainbat ideia bueltaka hasi dugu astelehena.

#kooperatibismoa #komunitatea #herrikoop #ESE

2025-06-20

Kooperatibismo bat komunitateari begira Jakin jardunaldian ari gara parte hartzen, UEUko ikastaroen baitan.

@Jakin @ueu_orokorra
#kooperatibismoa #komunitatea

Jakin jardunaldia
Goiena Albisteakgoiena@tkm.eus
2025-06-20

Sona handiko musikariekin elkarrizketa eta zuzenekoa. Arrasate institutuan hasitako adiskidetasunak hamaika fruitu eman ditu eta fruitu horietako batekin etorri dira SONAra Maria Oses eta Idoia Asurmendi. Diren modukoak etorri dira eta ikuskizuna eman dute, zuzenean zein elkarrizketan.

🔗 Saio osoa ikusgai

@_mariaoses
@idoiaasurmendi
.
.
.
#podcastak #komunitatea #euskaraz #sona #goiena #mariaoses #idoiaasurmendi

2025-06-20

Gaurko Jakin Jardunaldiek herri kooperatiben indarra eta praktika eraldatzaileen aniztasuna plazaratu dute @birasuegi ren eskutik.

Esperientzia-truke azokak sareko proiektu biziak eta inspiratzaileak batu ditu: zaintza, nekazaritza, energia, kultura… Elkarlana eta lurraldetasuna erdigunean jarrita, bide kolektiboa indartzen.

#JakinJardunaldiak #HerriKooperatibak
#EsperientziaTrukea #ESE #Komunitatea #Kooperatibismoa #Lurraldetasuna

Goiena Albisteakgoiena@tkm.eus
2025-06-19

Idoia Asurmendi eta Maria Oses gertutik ezagutzeko aukera duzu gaur!

🔜 Arrasate institutuan hasitako adiskidetasunak hamaika fruitu eman ditu eta fruitu horietako batekin etorri dira SONAra Maria Oses eta Idoia Asurmendi. Diren modukoak etorri dira eta ikuskizuna eman dute, zuzenean zein elkarrizketan.

📆 Gaur, ekainak 19
📺 Goiena Telebista
🕣 20:00 eta 22:00

@_mariaoses
@idoiaasurmendi
.
.
.
#podcastak #komunitatea #euskaraz #sona #goiena #mariaoses #idoiaasurmendi

Goiena Albisteakgoiena@tkm.eus
2025-06-18

🔜 Sona handiko musikariekin elkarrizketa eta zuzenekoa. Arrasate institutuan hasitako adiskidetasunak hamaika fruitu eman ditu eta fruitu horietako batekin etorri dira SONAra Maria Oses eta Idoia Asurmendi. Diren modukoak etorri dira eta ikuskizuna eman dute, zuzenean zein elkarrizketan.

📆 Bihar, ekainak 19
📺 Goiena Telebista
🕣 20:00 eta 22:00

@_mariaoses
@idoiaasurmendi
.
.
.
#podcastak #komunitatea #euskaraz #sona #goiena #mariaoses #idoiaasurmendi

2025-06-13

📢 JAKIN JARDUNALDIAK - Kooperatibismo bat komunitateari begira
🗓 Ekainaren 19 eta 20
📍 Usurbil

Lurraldeetako beharrak erdigunean jartzen dituzten kooperatibismoaren ereduak ezagutzeko aukera paregabea. Herrigintzatik, elkarlanetik eta ikuspegi komunitariotik pentsatzeko eta eraikitzeko gonbita da hau.

@Jakin, @huhezi (Mondragon Unibertsitatea) Usurbilgo Udala, UEU eta Olatukoopen eskutik.

🔗 Info + Izen ematea: jakin.eus/albisteak/19809/

#Kooperatibismoa #Komunitatea #EkonomiaEraldatzaileak

Goiena Albisteakgoiena@tkm.eus
2025-06-13

Sona handiko musikariekin elkarrizketa eta zuzenekoa. Bikote, guraso, lankide eta taldekide dira Maitane Azkarate eta Aitor Aldanondo, Harria taldearen oinarria. Etxeko kontuetatik agertokiko sentipenetara, gustura ibili dira SONAn. Disko berriko abesti eta guzti etorri dira, zuzenean eta esklusibaz!

🔗 Saio osoa ikusgai

@harria_band
.
.
.
#podcastak #komunitatea #euskaraz #sona #goiena #harria_band

Goiena Albisteakgoiena@tkm.eus
2025-06-12

Harria taldea gertutik ezagutzeko aukera duzu gaur!

🔜 Sona handiko musikariekin elkarrizketa eta zuzenekoa. Bikote, guraso, lankide eta taldekide dira Maitane Azkarate eta Aitor Aldanondo, Harria taldearen oinarria. Etxeko kontuetatik agertokiko sentipenetara, gustura ibili dira SONAn. Disko berriko abesti eta guzti etorri dira, zuzenean eta esklusibaz!

📆 Gaur, ekainak 12
📺 Goiena Telebista
🕣 20:00 eta 22:00

@harria_band
.
.
.
#podcastak #komunitatea #euskaraz #sona #goiena #harria_band

Goiena Albisteakgoiena@tkm.eus
2025-06-11

🔜 Sona handiko musikariekin elkarrizketa eta zuzenekoa. Bikote, guraso, lankide eta taldekide dira Maitane Azkarate eta Aitor Aldanondo, Harria taldearen oinarria. Etxeko kontuetatik agertokiko sentipenetara, gustura ibili dira SONAn. Disko berriko abesti eta guzti etorri dira, zuzenean eta esklusibaz!

📆 Bihar, ekainak 12
📺 Goiena Telebista
🕣 20:00 eta 22:00

@harria_band
@goiena.eus
.
.
.
#podcastak #komunitatea #euskaraz #sona #goiena #harria_band

Goiena Albisteakgoiena@tkm.eus
2025-05-30

Sona handiko musikariekin elkarrizketa eta zuzenekoa. Nick Linbött ere izan da SONAn, atzerako ispiluei begira eta bandera tristeak alaitasunetik astintzen. Gozatzeko sortu zuten taldea, eta gozatzera etorri dira SONAra.

🔗 Saio osoa ikusgai

@nick_linbott
.
.
.
#podcastak #komunitatea #euskaraz #sona #goiena #nick_linbott

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.07
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst