#Olatukoop

2026-02-19

🌊 Gaur Olatukoop sarearen 2025/2026 Ikasturteko II. Batzar Orokorra ospatu dugu Mimukaien, Leitzan.

Batzar Orokorrak beti dira egun handiak, gaurkoan gaik ere handiak izan dira!

Bertan Mimukai (mimukai.eus/) Garapenerako agentzia eta Zaindu Leitzaldea (zaindu.info/index.html) ezagutu ditugu.

Sareak indartzen gaitu eta Euskal Herriko eraldaketa ekonomikorako indarrak biltzen jarraitzen dugu!! 💪🏽

#Olatukoop #ESE #Interkooperazioa #Sareak

2026-02-19

Egun on, gaur Batzar eguna.

Leitzan elkartuko gara bidea egiten jarraitzeko.

olatukoop.eus

#ESE #Olatukoop #Leitza #Mendialdea #Nafarroa

2026-02-18

🎙🌱 Pikutara Darwin! – 2. kapitulua hemen da!

📍 Biziola Kooperatiba

Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten alde lanean ari den ekimena da.

Komunitatea, tokiko sarea eta ekonomia eraldatzailea nola gurutzatzen diren ezagutuko dugu.

Etorri gurekin Biziola ezagutzera!

🎧 Entzun hemen:

🔗 Olatukoop webgunea (olatukoop.eus/podkasta/)
🔗 Peertube (peertube.eus/w/oxiFbgV8z75WsS1)
🔗 Baleafunk (baleafunk.eus/channels/pikutar)

#PikutaraDarwin #Podkasta #Olatukoop #ESE #Biziola #Goierri

2026-02-17

📍 Aginaga Biziberritzen Herri Kooperatiba.

Herria biziberritzeko helburuz sortutako herri kooperatiba. Tokiko bizitza indartzea du xede. Herriko denda eta taberna uztartuko dituen espazio berria dute.
Horrez gain, Udalarekin lankidetzan Agiñako Eliza Zaharra Elkargunea-ren kudeaketa eta dinamizazio kulturala ere proiektuaren parte dira.

Bulkada berria, ilusioz eta konpromisoz betea. herriaren sustraiak sendotzen jarraitzeko. 🌱💚

#AginagaBiziberritzen #Olatukoop #HarremanBira #HerriKoop

2026-02-17

🎙Pikutara Darwin – 1. atala entzun zenuen?

Lapurdiko hiru esperientzia ezagutu genituen: Hemen, Etxalde eta Eskutik. Elkarlana eta ESE, lehen pertsonan.

Entzun hemen:
🔗 Olatukoop webgunea (olatukoop.eus/podkasta/)
🔗 Peertube (peertube.eus/c/pikutaradarwin/)
🔗 Baleafunk (baleafunk.eus/@olatukoop)

Eta adi 👀
Bihar 2. atala argitaratuko dugu!

#PikutaraDarwin #Podkasta #Olatukoop #ESE

2026-02-16

📣 Batzar Orokorraren astea dugu!

Datorren otsailaren 19an, Leitzan elkartuko gara, Mimukai gunean, Olatukoopen II. Batzar Orokorra egiteko.

Mendialdean azken urteotan landutako eraldaketa prozesuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu: Mimukai (mimukai.eus/), eraldaketa gunea eta Zaindu Leitzaldea (zaindu.info/index.html), zaintza proiektua.

Lurraldea, komunitatea eta ESE erdigunean jarriko ditugu.

#BatzarOrokorra #EkonomiaEraldatzailea #ESE #Olatukoop

2026-02-10

Olatukoopeko sarekidekin harreman-biran gaude; ezagutu 📍Farapi (farapi.eus/).
Ekonomia sozial eraldatzaileko kooperatiba feminista da.
Gizartea eraldatzeko partaidetza-prozesuak diseinatu eta bideratzen dituzte.

Hainbat ikuspegi eta ezagutza uztartzen dituzte aholkularitza lanetan.

Hiru lan-eremu nagusitan dihardute:
* Feminismoa.
* Erakundeen eraldaketa.
* Partaidetza eta komunitategintza

#Olatukoop #HarremanBira #Farapi #ESE

2026-02-09

Zabalduz Kooperatiba (zabalduz.eus/) bisitatu dugu, Olatukoopeko sarekideekin egiten ari garen harreman-errondaren barruan.
134 langile-bazkide dira eta ehundaka langile, hamaika lan-lerroetan aritzen dira ehundaka haur, nerabe eta familien bizitzak hobetzeko baliabideak sortuz.
Zerbitzua jasotzen dutenen eta langileen bizitzak erdigunean jartzen dituen kooperatiba honek, interkooperazioari ematen dion garrantziagatik ere nabarmentzen da.
#Olatukoop #HarremanBira #Zabalduz #ESE

2026-02-06

Aste honetan XAC Xarxa d’Ateneus Cooperatius-ek antolatutako jardunaldietan parte hartu dugu, ekonomia sozial eta eraldatzaileko esperientziak partekatzen, sareak ehuntzen eta etorkizuneko elkarlanak irudikatzen 🌱

Interkooperazioari eta errelebo kooperatiboari buruz aritu gara, iazko Deierriko jardunaldien jarraipen gisa. ESEren etorkizunerako funtsezkoak diren erronkak lantzen jarraitzeko.

#Olatukoop #Interkooperazioa #ErreleboKooperatiboa #ESE #XAC #AteneusCooperatius #SareakEhuntzen

2026-02-06

📍EHKolektiboa (ehkolektiboa.eus/es/) rekin ere Harreman Biran geldialdia egin dugu. 🐞

Euskal Herri osoko baserritarrak eta herritarrak batzen dituen kolektiboa, agroekologia lantzen eta bultzatzen duena. Ehundik gora ekoizlek eta ehundaka herritarrek sostengatzen dute egitasmoa, elikadura burujabetzaren aldeko bidean.

Agroekologia ez da helmuga, bidea bera baizik; eta Olatukoop sarean elkarrekin ehuntzea ohore eta indar iturri da.

#Olatukoop #HarremanBira #EHKolektiboa #Agroekologia #ESE

2026-02-05

Harreman Birak darrai,
📍Hiru Damatxo Kooperatibarekin!

Ikus-entzunezkoak, komunikazioa eta haize freskoa uztartzen dituen kooperatiba!

Elkarrizketan, hainbat erronka mahai gainean jarri genituen: kooperatibismoaren balioen eta telebistako ekoizpen munduko lan-logiken arteko kontraesanak, elkar gehiago ezagutzeko beharra...kudeaketa-modu eta esperientziak partekatu ahal izateko.

Sarean bideak zabaltzen jarraitzen dugu🌱

#Olatukoop #HarremanBira #HiruDamatxo #IkusEntzunezkoak #ESE

2026-02-04

Harreman Biran 📍Ondalan Kooperatiba hobe ezagutzeko aukera izan dugu. ondalankoop.eus/eu/

Prestatzen dituzten jakiak bezainbeste gozamena izan da haien ibilbidea ezagutzea: irabazi asmorik gabeko kooperatiba integral izatera jauzia eman dute, langileak, ekoizleak eta erabiltzaileak egitura berean batuz.

Nafarroan elikadura burujabea eskuragarri egiteko helburuarekin, ekintza eta ilusioz beteta jarraitzen dute.

#Olatukoop #HarremanBira #Ondalan #Elkarlana #ESE

2026-02-03

Euskal Herrian bizi izan ditugun kooperatibismoaren olatuen artean, laugarrena Iparraldeko kooperatibagintzarena izan zen, eta olatu horretan 📍HEMEN elkartea da eragile esanguratsuenetako bat.

Euskal Herrian bizitzeko eta lan egiteko konpromisoari eutsiz, gaur egun ere zutik diraute, Olatukoopen bazkide eta Bosgarren Olatuaren parte izanik. Egun, Ipar Euskal Herriko berrantolaketa ekonomikoaren lehen lerroan dihardute.

#Olatukoop #HarremanBira #HEMEN #Kooperatibismoa

2026-02-02

Harreman Birarekin jarraitzen dugu, oraingoan 📍Eskutik Kooperatiba-rekin non pilotak, xisterak, eskularruak eta xareak egiten dituzten.

Elkartrukean, hainbat erronka partekatu genituen: Iparraldean lan egiteak herrigintza ere eskatzen duela, hizkuntzak sortzen dituen oztopoak, materialaren eskuragarritasuna eta eskulangintzan dihardutenen arteko ezjakintasuna.

Harremanak ehuntzen eta ikustarazten jarraitzen dugu. 🌱

#Olatukoop #HarremanBira #Eskutik #Eskulangintza #ESE

2026-01-30

2026an abian jarri den pertsona migratuentzako ezohiko erregularizazioaren premiazko izapidetzearen aurrean #EnarakHegoaldetik kooperatibak gida bat egin du, gaur egun ezagutzen den informazioarekin.

Herri-borrokak eta mobilizazio kolektiboak funtzionatzen du!!!

Jarraian dokumentazioa eskuragarri duzue! 🙌🏼
[cas]
meta.olatukoop.eus/s/J4BcrrPa7

📣 Mesedez, zabaldu informazioa: partekatu sareetan eta iritsi dadila behar duenengana.

#KoopDenontzat #Olatukoop #ErregularizazioaOrain #RegularizaciónYa

Atxikitako dokumentuaren pantailazoakAtxikitako dokumentazioaren pantailazoak
2026-01-26

🌱Olatukoop sarearen kokapen orokorrerako formazio-saioa burutu genuen, urtero moduan.

Landutako gaien artean:
+ Sarearen sorrera eta garapen politikoa.
+ ESE kontzeptualizazioa eta zabalpena.
+ Interkooperazio harremanetan sortutako gaitasuna eta jakintzak.
+ Ekintzailetza kooperatiboan eta Lurraldeen garapen ekonomiko eraldatzaileetan garatutako tresnak.

Indarra eta arnasa berritzeko parada garrantzitsuak dira prestakuntza-saioak. 🌊

#Olatukoop #ESE #Interkooperazioa #Sarea #Formakuntza

2026-01-19

🎙🌱 Pikutara Darwin! – 1. kapitulua martxan!

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen haritik, Lapurdiko hiru esperientzia ezagutzeko aukera:

📍Hemen
📍Etxalde
📍Eskutik

Elkarlana, komunitatea eta ekonomia eraldatzailea hizpide. Elkarrizketak, bizipenak eta bestelako ekonomia bat posible dela erakusten duten proiektuak.

Entzun hemen 🎧
🔗 Olatukoop webgunea: olatukoop.eus/podkasta/
🔗 Peertube: peertube.eus/w/4vm26WW4BXjz3BT
🔗 Baleafunk: baleafunk.eus/@olatukoop

#PikutaraDarwin #Podkasta #Olatukoop #ESE

2026-01-12

Aurreko ostiralean Harreman Birarekin ekin genion Gasteizen:

📍Enarak Kooperatiba
📍Sustraiak Habitat Design

Elkar gehiago ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta etorkizuneko lankidetza aukerak irekitzeko elkartu ginen.
Sareak ehuntzen, ekonomia eraldatzailea indartzen eta harreman biziak sortzen jarraitzen dugu. 🌱

#Olatukoop #HarremanBira #Gasteiz #Elkarlana #ESE

Ederto87 :ahobizi:EDERTO87@mastodon.eus
2025-12-24

@birasuegi @Olatukoop ez nuen balore kooperatibisten arrasto izpirik ikusi eta desilusio handia izan zen niretzat.

Horregatik poztu ninduen #Olatukoop mugimendua ezagutzeak. Kooperatibismoa eta Ekonomia Eraldatzailea direlako mundu hobea sortzeko ezinbesteko tresnak.

Eta pena da, bai, kooperatismoaren olatu berri honek lekurik ukan ez izanak artikuluan.

2025-12-09

🌱 Duela 10 urte, Coop57k bizitza erdigunean jartzen duten proiektuak babesteko hazi bat erein zuen. Zaintza, kultura eta komunitatearen aldeko ekimenak lagundu ditugu, irabazi-logikatik harago.

Orain, errotzen jarraitu nahi dugu.
Komunitatearen indarra, interdependentzia eta etorkizun desiragarriak elikatzen dituzten sustraiak sendotuz.

🤲 Bat egin: etorkizun kolektibo hau elkarrekin elikatzen jarraitzera.

fundacio.coop57.coop/dohaintza

@koop57eh #FinantzaBurujabetza #Autonomia #ESE #Olatukoop

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.07
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst