#Pribatutasuna

Badirudi EITB albisteak aplikazioari izena aldatu diotela eta Orain marka erabiltzen hasi direla.

Nire #pribatutasuna|z hainbeste arduratzeko, "bazkide" gehiegiri bidaltzen diezue nire nabigazioari buruzko informazioa, ez duzue uste?

EITBko cookien banerra.
2025-06-03

Metaren aplikazioak: malware hutsa, literalki

Kasualitate hutsez konturatu dira Metaren softwareek hacker teknika sofistikatuak erabiltzen dituztela euren informazioa ezkutatzen saiatzen diren erabiltzaileen informazio pertsonala ere biltzeko

teknopata.eus/2025/06/meta-fac

Mark Zuckerberg, kalean, leiho batetik etxe barrura begira
Joxe Rojas 🥐:belarriprest:joxe@tkm.eus
2025-04-08

Apuntatzen zara #ListaRobinson delakoan spamik ez jasotzeko... datubasea hackeatzen dute, eta zure datu pertsonalek enkantean bukatzen dute, hasieran baino zaurgarriago.

#DanaTxarto #pribatutasuna #datuak

hipertextual.com/2025/04/filtr

Txopi 🇵🇸txopi@mastodon.eus
2025-03-23

⚠️ KONTUZ ⚠️

@BigBrotherWatch​ek salatu du Galeseko poliziak Cardiff hiriburuan hainbat kamera instalatu dituela aurpegi ezagutza masiboa probatzeko:
yewtu.be/watch?v=nLrXYI0c_e4

Hau ohitura bihurtzeko arriskua dago!

EU AI Act-ek dio denbora errealean aurpegi ezagutza masiboa egitea jendea identifikatzeko #AdimenArtifiziala​ren erabilera onartezina dela. Baina, sorpresa, poliziak egitea ahalbidetzen du:
en.wikipedia.org/wiki/Artifici

Informazio gehiago:
bigbrotherwatch.org.uk/

#AA #pribatutasuna

Argazkian, kaleko poste batean poliziak jarritako kameradun gailu bat ageri da.
Joxe Rojas 🥐:belarriprest:joxe@tkm.eus
2025-03-23

Norberaren jatorriaren inguruko test genetikoak egiten dituen #23andMe enpresa hondoa jotzear da.

Itxiz gero, ez dago batere argi zer gertatuko den enpresak bildutako bezeroen lagin eta datu genetikoekin. Seguruenik enkantean salduta bukatuko dute.

Nola izango da gauza, ezen Kaliforniako gobernuak berak ere alerta bidali duen, bezeroek LEHENBAILEHEN eskatu diezaioten enpresari beren datuak ezabatzea.

writing.exchange/@ernie/114208

#bigdata #genetika #kakaztea #pribatutasuna @urtzai @theklan

LiberaForms (euskaraz)liberaforms@mastodon.eus
2025-03-06

LiberaForms v4.0.0

Nahikotxo hausnartu, geroratu, planifikatu eta garatu ondoren, LiberaFormsek muturretik muturrerako zifratzea (E2EE) dakar orain! 😀

Horrela, parte-hartzaileek bakarrik ikusi ditzakete zifratzea gaituta duten galdetegietako erantzunak, besterik gabe.

Mugarri garrantzitsua da hau LiberaFormsentzat, eta aurrerapauso handia software hau guztiontzako etikoa eta librea izan dadin.

Gozatu!

blog.liberaforms.org/2025/02/2

#LiberaForms #Zifratzea #E2EE #Pribatutasuna

Txopi 🇵🇸txopi@mastodon.eus
2025-03-02

Europako iparraldean, AEBtako komunikazio enpresa handiez nazkatuta, Trump eta Elonen apetez arduratuta edo, #Signal mezularitza aplikazioa gero eta gehiago erabiltzen hasi dira. Android eta iOS aplikazioen deskargak ikaragarri igo dira urtarril eta otsailean. Daninarkan % 95, Suedian % 153, Belgikan % 250 eta Herbeheretan igoera % 958koa izan da abendutik hona!

Iritzi publikoa aldatzen ari da, jendeak pribatutasuna gero eta gehiago hartzen du kontuan.

techcrunch.com/2025/03/02/sign

#pribatutasuna

Signal aplikazioaren logotipoa
Joxe Rojas 🥐:belarriprest:joxe@tkm.eus
2025-02-02

Egun on!

Zure Mastodon kontua mastodon.social-en baduzu, edo irudian marka gorria duten instantzietan, zure datuak Estatu Batuetan daude, Trump, Musk eta enparauek edozein unetan asmatu ditzaketen lege eta arauen menpe. (labur.eus/pjtQR)

Gauzak dauden bezala, irmoki #dagomendat kontu horiek mastodon.eus edo mastodon.jalgi.eus edo Europako instantziaren batera migratzea, hobe gaur bihar baino.

Prozedura erraza da. Hemen azalpenak: teknopata.eus/2025/01/nola-mig

#pribatutasuna #datuak

Mastodon zerbitzari handien zdrrenda bat. Gorriz markatuta mastodon.social, mstdn.jp,mastodon.cloud,mastodon.online, mas.to, techhub.social eta mastodon.uno, zerbitzariak Estatu Batuetan dituztelako
LiberaForms (euskaraz)liberaforms@mastodon.eus
2024-12-31

Datuen pribatutasunean ere garapen ederra egin dugu! Muturretik muturrerako zifratzean (E2EE) jo eta su ibili gara.

Oraindik aurre-argitaratze egoeran dago, baina bertsio osoa 2025eko hasiera aldean egongo da erabilgarri. Adi eguneratzeei, eta ez izan beldurrik LiberaFormsen etorkizunari forma ematen parte hartzeko!

Esker aunitz bidaia honen parte izateagatik. Hemen jarraituko dugu, 2025ean ere, tresna etiko eta erabilerrazagoak sortzen! 🥂

#Zifratzea #Pribatutasuna #TresnaEtikoak #Eskertzea

2024-11-27

Mitologia berria: “Nire Xko kontua”

Musk ahoberoak egunetik egunera garbiago uzten digu zer eta nolakoak diren ‘sare sozialak’ deitzen ditugun horiek.

teknopata.eus/2024/11/mitologi

Galtzagorriak
teknopata.eusbloga@teknopata.eus
2024-10-23

Twitterretik irten daiteke: Norvegiako polizia

Norvegiako eta Galesko poliziek Twitter erabiltzeari utzi diote, uste dutelako plataforma jadanik ez dela bateragarria zerbitzu publikoarekin.

https://teknopata.eus/2024/10/twitterretik-irten-daiteke-norvegiako-polizia/

#gales #polizia #pribatutasuna #SareSozialak #x

LiberaForms (euskaraz)liberaforms@mastodon.eus
2024-10-03

🔒 Laster erabilgarria: muturretik muturrerako zifratzearekin (E2EE) lanean ari gara!

Izatez, zifratzea badabil dagoeneko, baina gakoak nola kudeatzen diren hobetzen gabiltza, erabilerraza izan dadin. Egon hurrengo bertsioari adi!

Eskerrak @nlnet​i honetan guztian laguntzeagatik! 💜

🔗 Xehetasunen gehiago geure blogean (ingelesez): blog.liberaforms.org/2024/09/2

#LiberaForms
#SoftwareLibrea #E2EE #NLNet #Segurtasuna #Pribatutasuna

(4/4)

LiberaForms (euskaraz)liberaforms@mastodon.eus
2024-10-03

🐛 Zuzendutako akatsak:

· Orain askoz arazo gutxiago ematen dute galdetegiek iOS gailuetan.
· Jada ez da galdetegia argitaratzen, elementu batean zaudela, Enter tekla sakatzean.

🔧 Debian 12rako instalazio-prozesua hobetu dugu eta Pythonen bertsio gehiagorekin da bateragarria programa.

#LiberaForms #Pribatutasuna
#ZuzendutakoAkatsak #Python #Debian #IOS

(3/4)

mikelgs :mastodon:mikelgs@mastodon.eus
2024-09-23

@aingura ze ona aurpegia lausotzea, #pribatutasuna ez da zaintzen askotan.

mikelgs :mastodon:mikelgs@mastodon.eus
2024-09-18

@anagalarraga1 ahaztu gabe #pribatutasuna traola jarri behar diot elkarrizketa honi, seguru egunen batean berreskuratu nahiko dudala... 😄👌

Gorka Julioteketen@etzi.pm
2024-09-14

Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista diren Simona Levik eta Marta G. Francok, beren azken liburuetan, Digitalización democrática eta Las redes son nuestras, herritarren, teknologiaren eta demokraziaren arteko harremana berriro planteatzen dute, alternatiba bideragarri eta justuagoak eraikitzeko aukera zabaltzen dutelarik eremu digitalean.

Gaur egungo distopia digitala

Simona Levik, Digitalización democrática liburuan, kritika zorrotza egiten dio Internetek izan duen bilakaerari. Haren hitzetan, askatasunaren utopia izan zen hasieran, baina egun, gutxi batzuen esku dagoen espazio kontrolatu bihurtu da. Enpresari handiek gure eguneroko tresna digitalak kontrolatzen dituzte, hala nola posta elektronikoa edo datu biltegiratzea, eta milioika pertsonaren datuak haien esku daude. Levi-k argi dio: “lau edo bostek hartua dute hasiera batean libre izan behar zuen lurraldea”.

Bestalde, Marta G. Francok, Las redes son nuestras liburuan, kritika bera egiten du, Silicon Valley izan dela tresna digitalak eta horiekin lotutako narratibak kontrolatzen eta monopolizatzen aritu dena. Francok gogorarazten du Internet asmakuntza kolektibo bat izan zela, hacker mugimenduaren eta finantzaketa publikoaren eskutik, baina jatorri hori gero eta gehiago ikusezin bihurtu dela, enpresa handi gutxi batzuren monopolioaren mesedetan.

Kontrola berreskuratzea: digitalizazio demokratiko baterantz

Bi egileek azpimarratzen dute, nahiz eta gaur egungo egoera teknologia handien kontrolpean egon, Internet demokratiko bat berreskuratzea posible dela. Levik kode irekia erabiltzea proposatzen du oinarrizko zerbitzuetan, horrela, enpresa handiek duten kontrola hausteko. Horrela, sistema digital justuagoa eta herritarren ongizatean oinarritua bermatuko litzateke, interes komertzialen gainetik; horretan arlo publikoaren ardura ere nabarmentzen du Levik.

Bestalde, Francok ere ekintzarako deia egiten du, jadanik martxan dauden ekimen bideragarriak proposatuz. Horren erakusgarri da munduko zerbitzari eta superordenagailu gehienak software librearekin funtzionatzen dutela; beraz, Internet justuagoa eraikitzeko beharrezkoa den teknologia badago, baina Silicon Valleyren negozio eredua nagusitu da, eta software libre hori baztertu du.

Burujabetza digitala eta alternatiba berriak

Egile biek azpimarratzen dute burujabetza digitala lortzea funtsezkoa dela, bereziki Europan. Levi-k Europan izan dezakegun aukera azpimarratzen du eskubide digitalen defentsa sustatzeko. Gainera, teknologiaren arloan, publikoaren papera indartu, enpresa txikiei laguntzeko eta ekosistema kooperatibo bat sortzeko beharra ere aipatzen du, teknologiaren esparruan benetako alternatibak sor daitezen.

Francok gogorarazten du burujabetza teknologikoa ez dela soilik tresna teknologikoetara mugatzen, baizik eta ezagutza digitalaren kudeaketara ere hedatzen dela. Erreakzio kontserbadorearen eta matxismoaren aurrean, feminismoaren eta kolonialismoaren aurkako diskurtsoak teknologia justuagoak proposatzeko gai diren marko ideologikoak direla azaltzen du, non gizartearen ongizatea, ingurumenaren zaintza eta aberastasunaren birbanaketa bidezkoagoa jartzen diren erdigunean.

Ekintza kolektiborako deia

Biek herritarrak inplikatzera gonbidatzen dituzte, Internet demokratikoago bat berreskuratzeko. Levi eta Franco bat datoz aldaketak ez direla soilik araudi berrietatik edo ekimen indibidualetatik etorriko, baizik eta gobernuak, garatzaileak, erakundeak eta erabiltzaileak inplikatzen dituen ahalegin kolektibo batetik baizik. Francoren hitzetan, ez dugu tresna perfekturik behar, baizik eta zein esparru eta tresna diren egokiak pentsatu eta pragmatismoz espazio digital propio, autogestionatu eta justuagoak eraiki eta zaindu.

Teknologia burujabetza eta demokrazia lehenesten dituzten alternatibak proposatuz, egile biek mezu argia zabaltzen dute: Internet berreskuratzea posible da, baina horretarako modu kolektiboan jokatu behar da, espazio digitala ongizate komunaren mesedetan jarri behar baita, ez gutxi batzuen interesetan.

Agendan gorde

Dena ondo bidean bi egile hauek eta Marta behin baino gehiagotan izango ditugu hurrengo hilabeteotan Euskal Herrian.
* Urriak 2 arratsaldea: Marta G. Franco (Kaxilda – Donostia)
* Azaroak 15 arratsaldea: Simona Levi (Torrekua – Orereta/Errenteria)

Informazio eta testuinguru hurrengo asteetan.

#askatasuna #burujabetzaTeknologikoa #goazenlagunok #hacktibismoa #internetDemokratikoa #pribatutasuna

https://etzi.pm/internet-demokratiko-eta-burujabe-baten-alde-lanean/

LiberaForms (euskaraz)liberaforms@mastodon.eus
2024-08-29

Azken hilabete honetan, aspalditik buruan genuen funtzionalitate bat gehitu dugu #LiberaForms​en: muturretik muturrerako zifratzea (#E2EE) 🔐

@evilham​ garatzaile-taldera elkartu zaigu eta izugarrizko lana egin dugu elkarrekin. Hortaz, hemendik aurrera, zuk zeuk bakarrik ikusi ahalko dituzu zure datuak, sistema-administratzaileentzako ere zifratuta egongo direlako!

#Pribatutasuna #E2EE #Zifratzea

LiberaForms (euskaraz)liberaforms@mastodon.eus
2024-07-06

🛠️ Administratzaileentzat:

· Komando-lerrotik kudeatu daitezke erabiltzaileak, eta erabiltzaile bakoitzak galdetegiak sortzeko aukera desgaitu ere bai.
· Hobeto egokitu dezakezu interfazea zure beharretara testu pertsonalizatuak editatuz eta itzuliz.
· CSS doikuntzak eguneratu ditugu esperientzia atseginagoa izan dadin.

Zuen iritzia eta proposamenak oso lagungarriak izan dira eguneratze honetan!

#LiberaForms
#SoftwareLibrea
#Pribatutasuna

(3/4)

LiberaForms (euskaraz)liberaforms@mastodon.eus
2024-04-12

Eta zehazki Liberaformsi lagundu nahi badiozu, begiratu esteka honetan nola egin dezakezun:

docs.liberaforms.org/eu/partic

Defendatu dezagun pribatutasuna eta gardentasuna!

#LiberaForms #ParteHartu #TeknologiaBurujabetza #Pribatutasuna

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.04
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst