#ZiFi

2025-06-04

Inplosio handia kultura popularrean dokumentatua

Ereitenekoek egindako aipamenaren haritik, Jason W. Moore-ren artikuluek deskribatzen duten munduari buruzko gogoeta egin nahi dugu. Mundu hori, esan gabe doa, kapitalaren aroarena da. Mundu mailako ekologia deitu ahal diogu ere, munduan zehar kapitalak bizimodua ez ezik bizia ere aldatu zeneko mundua.

Mooren ideiak aintzat hartuta fikziozko bi lan aipatzeko asmoa dugu.

Lehena Evangelistiren trilogia amerikarra dugu (Antracite; One Big Union; Noi saremo tutto). Lehen biak gazteleraz eman ditu Hoja de Lata argitaletxeak; frantsesez, ordea, ez ditugu topatu.

Evangelistik osatzen duen kontakizun gordin, odoltsu eta erruki gabekoan, Moore-ren ahotsa behin baino gehiago entzun dugu. Emakumeen biologizazioa merkantzia merke gisa, ekosistema eraldatzea eta kapitalaren arteko harremana edo jendearen bizi maila hobetzea garapen ekonomikoaren xedea dela gezurtatzean, esate baterako.

Horregatik IWW-ren leloetakoa Mooreren orrialdeetan topatzea oso hunkigarria izan da: “An injury to one is an injury to all”.

Bigarrena Kim Stanley Robinson-en The ministry for the future dugu. El ministerio del futuro; Minotauro, 2021. Le ministère du future, Bragelonne, 2024). Zientzia fantastikoaren itxurapean, Robinsonek biosfera kapitalaren atzaparretik salbatzeko ekintza sorta biltzen du nobela honetan. Euskal kooperatibak barne. Honek, Moore-en beste bi ideiekin elkar gurutzatzen da. Lehena, kapitalak ez ezik gainontzekook ere gure testu ingurua, gure bizi baldintzak, sortu behar ditugula. Bigarrena, borroka bide bat ere ez dagoela soberan, eta askotan borroka bideak ez direla hitza entzutean denok buruan ditugunak. Ildo horretan, liburu honek lagungarri izan beharko luke dianak non jarri fintzerakoan: erregai fosilaren industrian, hain zuzen ere; eta, era berean, ez baztertzea beste edozein bide, zeinahi dela ere. Ekintza zuzenetik biderik erreformistena ere jasotzen du Stevensonek, beharrezkoa den edozein bidea, berotzea zer den, nondik datorren eta haren esanahia ondo ulertuta. Gurean pil-pilean dagoen gaia, beraz.

Bestalde, Moore-ren lanak euskaraz ez baditugu ere, Robert B. Marks-en hau bai: Mundu modernoaren sorrera. Kontakizun global eta ekologiko bat. XV. mendetik XXI. mendera arte (EHU, 2015). Wallerstein handiarekin txertatzen dira biak ala biak. Horren adarrean, esaterako, Rediker eta Linebaugh ditugu ere. Autore hauen inguruan bestelako ideia datorkigu burura: kapital aroaren ezinbesteko polinizatzaileak elkargo merkatariak izan genituen, bai eta haren nolabaiteko aldaera ere: itsasoaren beste aldeko bortxazko lanak. Kapitalaren eragile hauek guztiek abenturazale moduan hartu ditugu maiz, gure edozein herriko plazetan eta kale izendegi ditugu gizon hauek. Haien garaipena etengabe ikuskatzen.

Alor honi lotutako hainbat komiki aipatuko nahi ditugu jarraian, Moore-k definitzen duen izakia eta gizakiaren arteko ezberdintasuna ederki islatzen dutelakoan. Hau da: gizon-emakume batzuk, gehienak, gizaki izatetik izaki hutsa izatera pasa dira Historian zehar. Non eta “Pasa dira” esan nahi duen bihurtarazi dituzte. Bortxakeria nahiz zibilizazioaren hala kontzeptua nola heziketa eta erlijioa erabilita Natura, Emakumea eta Herriak biologizatuak izan dira, merkantzia ala eskulan merkea bihurtuta. Militarismoa, sexismoa, arrazakeria, hirutasun santua.

Komiki asko berrirakurri dezakegu orain ikuspuntu horren pean. Horietako batzuk:

– Bollée eta Nicloux-en Terra Australis eta Terra Doloris.

– Montainge eta Dorison-en 1629.

– Savoiaren Les esclaves oubliés de TromelinLos esclavos olvidados de Tromelin.

– Rediker eta Lester-ren Soto il vessillo di Re Morte

– Begoña eta Sarralderen Argia iraungi zen tokia

Eta, nahiz eta beste garai batean eman, Sacco-ren Días de destrucción, días de revuelta – Jours de destruction jours de revolte (Chris Hedges-ekin) edo Un tributo a la tierraPayer la terre.

Zerrenda luzeagoa da, noski. Nahi adina luzatu!

Irudi nabarmendua: File:Slaves cutting the sugar cane – Ten Views in the Island of Antigua (1823), plate IV – BL.jpg

Irudia testuan: African_Slaves_working_in_a_sugar_plantation_in_Barbados%2C_1807-1808.jpg

#ZiFi #EburnikoKattana #ekonomia #fikzioa #inplosioa #komikia

https://etzi.pm/inplosio-handia-kultura-popularrean-dokumentatua/

Beñat Irasuegi Ibarrabirasuegi@bookwyrm.social
2025-05-18

Irakurtzen hasi naiz, @EblaLiburudenda|n eskuratua. #ZiFi

(comment on Metro 2033)

Dmitry Glukhovsky, Joan Josep Mussarra Roca: Metro 2033 (Paperback, 2022, Minotauro)
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-05-06

Manga komiki marabilloso hau irakurtzen amaitu dut oraintxe.

NAUSICAÄ del Valle del Viento 1

#irakurketak #manga #komikia #Nausicaä #Miyazaki #ZiFi

Egurrezko mahai gainean manga liburu bat, kolorezko portadarekin.

Hayro Miyazaki

NAUSICAÄ del Valle del Viento 1

Irudian Nausicaä hegan aparatu baten gainean, zomorro erraldoi batek jarraitzen duela.
2025-04-19

#Norda?
"(1947-2016) #Basque author, the first and perhaps the most prominent sf author to write in Basque. Biharko oroitzapenak (coll of linked stories 1985; trans Arrete Hidalgo as Memories of Tomorrow 2022) and Teleamarauna ["Television"] (1987) are set in various epochs of a shared Future History whose first significant moment – a nuclear disaster that came close to crippling Basque Country in 1992,some time before World War Three..."via
@SF_Encyclopedia #Zifi #literatura #writer #scifi

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-03-10

@txerren Eneko @barberenea|ren 'Afrikanerrak' #ZiFi|a errealitate bihurtzen...

txalaparta.eus/es/libros/afrik

2025-03-05

Familia eta komunitate mota alternatiboak ZiFian

etzi.pm/familia-eta-komunitate

«Zientzia-fikzioak familia eta komunitate mota ugari aztertu ditu, eredu tradizionalei aurre eginez eta gizarte alternatiboak irudikatuz. Hauek dira orainaldian inspirazio iturri izan daitezkeen adibideetako batzuk»

@teketen Etzi.pm-n

#ZiFi #Familia #Komunitatea #Etorkizuna

Gorka Julioteketen@etzi.pm
2025-03-05

Familia eta komunitate mota alternatiboak ZiFian

Zientzia-fikzioak familia eta komunitate mota ugari aztertu ditu, eredu tradizionalei aurre eginez eta gizarte alternatiboak irudikatuz. Hauek dira orainaldian inspirazio iturri izan daitezkeen adibideetako batzuk:

Ursula K. Le Guinen esperimentu komunitarioak

Le Guinek familia eta komunitate egitura ezberdinak aztertu zituen bere obran. The Dispossessed eleberrian, gizarte anarkista bat aurkezten du Anarres planetan, non familia biologikoak ez duen hainbesteko garrantzirik, eta antolakuntza kolektiboagoa den. The Left Hand of Darkness lanean, Gueden planetako biztanleak androginoak dira eta sexua alda dezakete; ondorioz, familia-antolaketa guztiz desberdina da, genero-rol finkorik gabea. The Word for World Is Forest (Oihan hitzean mundua bezala euskaratua) eleberrian, gizartea kooperazioan eta indarkeriarik ezan oinarritzen da. Bertan, familia nuklear tradizionalik ez dago, haurren hazkuntza komunala da, eta guraso-rolak ez daude modu hertsian definituta.

Diamond Age-ko phyle-ak (Neal Stephenson)

Eleberri honetan, Stephensonek phyle kontzeptua aurkezten du: lurralde edo ahaidetasun biologikoaren ordez, balioen, interesen edo kulturaren arabera antolatutako komunitate globalak. Phyle-ak klan moderno gisa funtzionatzen dute, kideei hezkuntza, segurtasuna eta egonkortasuna eskainiz, eta mundu postnazional bateko gizarte-antolaketa modu nagusia bihurtzen dira.

Embassytown-eko txanda-gurasoak (China Miéville)

Eleberriak shiftparents (txanda-gurasoak) kontzeptua aurkezten du, familia-egitura ez-konbentzionala, non hainbat guraso-figurak gurasotasuna partekatzen duten. Eredu horrek familia nuklear tradizionalaren aurrean babes komunitarioko eta malgutasunezko eredu bat proposatzen du, giza eta estralurtarren arteko gizarte-harremanak irudikatuz. Hizkuntzak ere paper zentrala du nobelan.

Binti tribua (Nnedi Okorafor)

Binti eleberriko protagonista Lurreko Himba komunitate batetik dator, familia-lotura sendoak eta tradizioan oinarritutako egitura mantentzen dituenetik. Bere bidaian zehar, beste komunitate-forma batzuekin egiten du topo, baita izaki estralurtarrekin ere, elkar-ulermenean eta eraldaketan oinarritutako ahaidetasun sinbiotiko mota bat garatuz.

The Fifth Season-eko comm-ak (N.K. Jemisin)

Comm bakoitzak komunitate estu bat bezala funtzionatzen du, non kide bakoitzak zeregin zehatz bat duen. Egitura hau funtsezkoa da taldearen biziraupenerako, batez ere baldintza apokaliptikoetan. Harreman aniztasun handia dago, eta Jemisinek kasten eta botere-harremanen inguruko lanketa sakona egiten du nobelan.

Hauek dira adibide batzuk; asko utzi ditut bidean. Besterik ezagutuz gero, animatu eta iruzkinetan edo Mastodon bidez erantzun.

Irudia: https://www.flickr.com/photos/marcosdemadariaga/44310673845/in/photostream/

#ChinaMièville #etorkizunEspekulatiboa #familia #komunitatea #NKJemisin #nealStephenson #sciFi #UrsulaKLeguin #ZiFi

https://etzi.pm/familia-eta-komunitate-mota-alternatiboak-zifian/

Jendea mendi baten magalean elkarrekin eguzkia zeruan dagoela
2025-03-01

«Teknologiari» buruzko solasaldia

etzi.pm/teknologiari-buruzko-s

*Ursula K. Le Guin-ek 2005ean idatzitako hau egunerokoan ez ahazteko, euskarara ekarria. Teknologia dena eta ez dena, nola erabakitzen diguten gogorarazten digu testuak. Horri aurre egiteko, teknologia denon afera dela ulertzeko, teknologia beraren izaera bera zalantzan jartzea proposatzen digu Ursulak testuan. *@teketen

#ZiFi #teknologia #pentsamendua #UrsulaKLeGuin

Gorka Julioteketen@etzi.pm
2025-02-28

«Teknologiari» buruzko solasaldia

Ursula K. Le Guin-ek 2005ean idatzitako hau egunerokoan ez ahazteko, euskarara ekarria. Teknologia dena eta ez dena, nola erabakitzen diguten gogorarazten digu testuak. Horri aurre egiteko, teknologia denon afera dela ulertzeko, teknologia beraren izaera bera zalantzan jartzea proposatzen digu Ursulak testuan.

Changing Planes lanari buruzko aldeko kritika interesgarri batean, argentinar kritiko batek baieztatzen duenez, Le Guin zientzia-fikzio gogorreko idazlea ez denez, “teknologia kontu handiz saihesten duela”. Ohar bat idatzi nuen artikulu horren itzulpenean, eta hona hemen orain oin-ohar horren zabalpena — gaiak haserrea eragin didalako —.

ZF “gogorra” teknologiari buruzkoa da, eta ZF “bigunak” ez du teknologiarik, ezta? Eta nire liburuek ez dute teknologiarik, psikologia eta emozioak bezalako gai xaloak bakarrik interesatzen zaizkidalako.

Hori ez da zuzena. Nola liteke edozein benetako zientzia fikzioak eduki teknologikorik ez izatea? Bere interes nagusia ingeniaritzan edo makinen funtzionamenduan ez badago ere — nire lan gehienek bezala, adimenek, gizarteek eta kulturek nola funtzionatzen duten gehiago interesatzen baitzait —, hala ere, nola egin dezake inork etorkizun edo kultura estralurtar bati buruzko istorio bat bere teknologia, inplizituki edo esplizituki, deskribatu gabe?

Inork ezin du. Ezin dut imajinatu zergatik nahiko luketen ere.

Gizarte batek errealitate fisikoari aurre egiten dion era da teknologia: nola lortzen, gordetzen eta prestatzen duen jendeak janaria, nola janzten den, zein energia-iturri dituen (animali-indarra? ura? haizea? elektrizitatea? beste bat?) zerekin eta zer eraikitzen duten, bere osasungintza… eta abar. Agian oso jende etereoari ez zaizkio interesatzen gorputzeko kontu mundutar horiek, baina liluratu egiten naute, eta uste dut nire irakurle gehienei ere.

Teknologia mundu materialarekiko giza interfaze aktiboa da.

Baina hitza etengabe gaizki erabiltzen da azken hamarkadetako teknologia konplexu eta espezializatuak bakarrik adierazteko, baliabide naturalen zein giza baliabideen ustiapen masiboan oinarrituta.

Hau ez da hitzaren erabilera onargarri bat. “Teknologia” eta “Teknologia aurreratua” ez dira sinonimoak, eta “aurreratua” ez den teknologia ez du zertan nahitaez “baxua” izan beharrik.

Ehun eta berrogeita hamar urteko trebetasun teknikoaren etengabeko hedapenak hainbeste gogortu gaitu, ezen uste dugu ordenagailu batek edo bonbardaketa-hegazkin bat baino konplexuagoa eta ikusgarriagoa denak soilik merezi duela “teknologia” bezala izendatzea. Lihoa linazia gauza bera balira bezala — papera, tinta, gurpilak, labanak, erlojuak, aulkiak, aspirina pilulak, gauza naturalak balira bezala, gure hortzak eta hatzak bezala gurekin batera sortuak — kobrezko hondoa duten altzairuzko lapikoak eta beira birziklatuz eginiko txaleko polarrak zuhaitzetan haziko balira eta heldutakoan jasoko bagenitu bezala…

Teknologia gehienak nahiko “aurreratuak” direla adierazteko modu bat da norberak bere buruari galdetzea: badakit horrelakorik egiten?

Pospolorik gabe su bat piztu duenak, ziur aski, nolabaiteko errespetua izango du teknologia “baxu”, “primitibo” edo “sinple” horiekiko; pospoloekin sua piztu duenak, berriz, asmakizun teknologiko aurreratu bikain hori errespetatu beharko luke.

Ez dakit hozkailu bat eraikitzen eta energiaz-hornitzen, ezta ordenagailu bat programatzen, baina ezta amu bat edo zapata pare bat egiten ere. Ikas nezakeen. Denok ikas dezakegu. Hori da teknologien alde ona. Egiten ikas dezakeguna dira.

Eta zientzia fikzio oro, modu batera edo bestera, teknologikoa da. Baita hitzak zer esan nahi duen ez dakien jendeak idazten duenean ere.

Hala ere, ados nago nire iritzi-emailearekin ez dudala zientzia fikzio gogorrik idazten. Agian zientzia fikzio erraza idazten dut. Edo agian gauza gogorra barruan dago, ezkutatuta — hezurrak bezala, exoeskeleto batekin alderatuta…

— Ursula K. Le Guin, 2005

Originala: https://www.ursulakleguin.com/a-rant-about-technology
Irudia: https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Ursula_K._Le_Guin_signature.svg

#etorkizuna #feminismoa #itzulpena #teknologia #UrsulaKLeGuin #zientziaFikzioa #ZiFi

https://etzi.pm/teknologiari-buruzko-solasaldia/

2025-01-09

Hau benetako argazkia da. BepiColombo espazio ontzia eta Merkurio. 0.0
Amets on. #astronomia #zifi
bbc.com/news/articles/cx2v2r1j

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2024-12-22

@mikelgs @Sailu Liburu bikaina, @Talaios_Liburutegia ezinbesteko #ZiFi erreferentzia.

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2024-10-21

«Eta bihar zer jarriko dugu hutsunean?
Egunsenti edo ilunabar bat jarriko dugu
Eta zerbait jarri behar da, ala?»

[Vicente Huidobro "Altazor"]
+ es.wikipedia.org/wiki/Altazor

Gaurko egunarekin jaio ziren «hutsa betez» joan zitzaizkigun Jorge Oteiza eta Ursula K. Le Guin.
+ eu.wikipedia.org/wiki/Jorge_Ot
+ eu.wikipedia.org/wiki/Ursula_K

Ohore betiko ⬛🟥
#ZiFi #Oteizaleak #UrsulaKLeguin

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2024-09-17

@txo_elurmaluta Txinatar ikuspegia gehituta Mila esker bi erreferentzien gatik, oso oso #ZiFi zalea naiz.

Gorka Julio ⁂teketen@mastodon.eus
2024-08-04
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2024-06-08

«Zer egin baina garai ilunotan? Bizi dugun fase kontserbadorea errealitatea dela ulertuz, estrategia nostalgiaren bidetik eraikitzeko tentazioari eutsi, eta modu sortzailean posiblearen markoak hautsi eta ikuspegia zabaldu behar dugu»
#ZiFi eta #Utopia beharraz idatzi nuen duela 6 urte @erria aldizkariaren lehen alean, gaurko balio du:
erria.eus/sinadurak/zientzia-f

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2024-05-10

'Rocinante' espazio-ontziko Jim, Naomi, Alex, Amos eta lagunak ia etxeko sentitzen ditut #TheExpanse sailaren 9. liburua (eta azkena) irakurri berritan. Pena pixka bat ere sentitzen dut saila amaitu delako.
en.m.wikipedia.org/wiki/The_Ex
#ZiFi irakurketa gozagarria izan da, sasa?

Beñat Irasuegi Ibarrabirasuegi@bookwyrm.social
2024-04-20

Bederatzigarren eta azkenarekin hasi naiz. #ZiFi

(comment on La caída del Leviatán)

James S. A. Corey: La caída del Leviatán (Paperback, Spanish language, 2024, Ediciones B)
Beñat Irasuegi Ibarrabirasuegi@bookwyrm.social
2024-04-06

Saileko zortzigarrena, dosiak ondo tartekatuta erabat gozagarria egiten ari zaidan 'space opera' moduko #ZiFi interesgarria.

(comment on La cólera de Tiamat)

James S. A. Corey, David Tejera Expósito: La cólera de Tiamat (Paperback, 2023, Nova)
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2024-03-09

@kakapo @inakialegria @ileturia Ez nuen erreferentziarik, irakurriko dut.
Mila esker eta gora #ZiFi euskaraz!

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.04
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst