Ostegun honetan (maiatzak 22) Filiep Tacq eta Ibon Aranberrik aurkeztuko dute “Vista Parcial | Entresaka” liburua (MNCARS & Artium Museoa). Aurkezpena 19:30tan izango da Tractora kooperatibaren espazioan: ATOI (Bilboko Iparragirre kalean, 66). Ibonek eta Filiepek liburuaren argitalpen-prozesuaz hitz egingo dute.