#diotenez

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-12-02
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-10-07

@trikutik @FarmaziaBeltza #Diotenez beti elkartzen dira ordu txikietan, seguruenik inork ulertuko ez luken eztabaidan dabiltza...

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-10-04

#Diotenez santuen kausen dikasterioko ordezkari bat Debagoiena aldean ibili da informazio eske.

Dicasterium de Causis Sanctorum: la.wikipedia.org/wiki/Dicaster

Kooperatibismotik gogorarazi beharko genieke batzuri, ekintza kooperatiboak kolektiboak direla, eta inoiz ez «gizon bakarrarenak».

#Koop #ESE #Arizmendiarrieta

Galder Gonzalez :belarriprest:theklan@mastodon.eus
2025-10-03

Umeek #diotenez, Pirritx jubilatu da.

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-09-20

Gurasoek badute ohitura bat azken urteetan, goizeko emanaldietan sail ofizialetik pelikulak ikustea. Gure alaba nagusia gehitu zaie ohitura horretara.

#Zinemaldia

Gaurko pelikula, ongi #diotenez.

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-08-02
Erquy herria gainaldetik ikusia
2025-07-24

Lehen #eToka txapelketa jokatu da #Torrekua|n.

#Diotenez mundu mailan lehen aldiz ikusi eta jokatu da modalitate honetako partida. Giro onean eta emozioz betetako leiharekin, sari ederrak izan dira tokiko ekoizleen produktuekin.

Torrekuan bertan garatu eta prestatutako teknologia digital eta elektronikoarekin aritu dira jokalariak. Arrakasta ikusirik, datorren urtean txapelketa kalera zabaltzea erabaki dute antolatzaileek.

#Fedifesta #Madalenak2025 #Orereta #Errenteria #TeknologiaBurujabetza

eToka jokoaneToka jokoaneToka jokoaneToka jokoan
Xabi Otegi Amundarain 🇵🇸 ⁂txapisotegi@mastodon.eus
2025-07-15

@birasuegi #diotenez aurrekoan @Biziola ko 2. eskuko erropa denda jartzen ari ginela, alkandora koloretsu bat ikustean "Hau Beñati gustatuko zaio" pentsatu genuen han genbiltzan bik. Ezta @nereelias? :) @badalab

2025-04-22

@inakialegria Nik ez dakit kontu honetaz ezer, baina #diotenez gazteegia da aukeratua izateko. Izan ere, gazteek urte asko egin dezakete karguan eta hori ez zaie gustatzen hautesleei. @sustatu

Biba Ardoak 🍇✊🏾BibaArdoak@mastodon.eus
2025-04-04

#Diotenez bihar eguzkia eta ardo ederrak! 🌞🍇

Euskal Herriko Ardo Ekologikoen eta Naturalen Azoka egingo dugu @kantina terrazan.

> Bihar Apirilak 5 larunbata.
> 11etatik 18etara Euskal Herri osoko hamaika mahastizain ezagutzeko eta hamarnaka ardo dastatzeko aukera (Azokarako kopa 10 €).
> Liburu eraldatzaileak #Kaxilda liburudendan.
> 18etatik 23etara Festa Itzaletan Sua (70-80s Disco-Funk) & Mane Galinha Groove (Disco-House). Dohainik.
> Info + bibaardoak.eus

#Ardoak #Ekologikoa #ESE

Biba Azoka kartela, Mattinen pertsonaiak ardoaz gozatzen, fondo horian.Biba Azoka hainbat informazio fondo horiko kartelean.
2025-03-30

#Diotenez, igandeak egun onak dira Wikipedian editatu, argazkiak Wikimedia Commonsera igo eta Wikidataren bitartez den lotzeko.

Aukera paregabea beraz @euwikipedia eta Gipuzkoako Artxibo orokorrarekin batera antolatu dugun 'Ipuscuatik Gipuzkoara' wikilehiaketan parte hartzeko:

eu.wikipedia.org/wiki/Atari:He

Begiratu zerrenda, seguru badagoela sortu edo osatu nahi duzun Gipuzkoako historiari buruzko artikulu bat, eta parte hartu!

#Ipuscoa #Gipuzkoa #HerritarronHistoria #Wikipedia #Torrekua

2025-03-29

@raki @etzipm #Diotenez biltegian 15 ale baino ez dira geratzen; oraindik erosi edo udal liburutegiaren desiderata bete ez baduzue, xoazte atahira!

Talaios kooperatibaTalaioskoop@mastodon.eus
2025-03-10

#Diotenez 19:00etan ETB1eko Biba Zuek saioan, elkarlanean landu dugun hitzaurrea.eus ikusteko/entzuteko/ezagutzeko? aukera izango da.

#hitzaurrea #entzun #etorkizuna

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-02-01

'Elena Barrena Osoro, Wikipedian lanean jarraitzeko proposamen bat'

ereiten.eus/elena-barrena-osor

Gure herrietako historialari, artxibozale, liburuzain eta bestelako izakiei zuzendutako proposamena, #diotenez liburu baten hitz oste ere bihurtuko dena @ereiten|eko lagunen proiektuan.

@euwikipedia

#Wikipedia #Gi1025 #Iputza #WikiLanak #ElenaBarrenaOsoro

2025-01-28

@txapisotegi @koop57eh Ze ondo, Txap! 😍 Erraza eta eraginkorra, ezta?
#bytheway #diotenez jendea zoratzen dago @Biziola ko langile berriarekin

Fedibertsoa #Goazenlagunok!fedibertsoa@mastodon.eus
2025-01-21

#Diotenez orain 17:50 #GoazenLagunok ekimena ETB1eko #BibaZuek saioan agertuko da.

Bagoaz! #DenokFedibertsora

Irudian Biba Zuek saioaren platoa hutsik, aulki, sofa mahai, foku eta kamerekin.
Fedibertsoa #Goazenlagunok!fedibertsoa@mastodon.eus
2025-01-19

'Fedibertsoak eta zientziak elkar maite beharko lukete'

Zergatik dago @koldotxu fedibertsoan? #diotenez emoji pertsonalizatua duelako Mastodonen :koldotxu:, baina arrazoi gehiago ere izango ditu, irakurri blogean:

edonola.net/2025/01/19/fediber

Bloga ere jarrai dezakezue fedibertsoan @koldotxu@www.edonola.net

#goazenlagunok #DenokFedibertsora #FedibertsoaUlertzen

Xabier Soto Garcia🔻XabierSoto@mastodon.eus
2025-01-19

#Diotenez Ortuzar distantzia motzean katxondo bat omen da, ateraldi askokoa. Norbaitek ba al du kontakturik Sabin Etxean? Hemen elkarrekin ondo pasatuko genuke 🤗

2025-01-16

@txerren @GoizaldeLandabaso je je. #diotenez (sukaldatu) Aditz berria da, ez du inolako tradiziorik. Erdal hitz mozorrotua da, eta gaizki eratua. Euskaraz sukalda hitzik ez dagoenez, horren gainean ezin da hitz eratorririk sortu (sukalda + -tu). Hobe ez erabiltzea. Kozinatu aditza, berriz (...)
(...) , jatorra da, tradizioduna baita.

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.07
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst