#egunerokoak

Beñat Irasuegi Ibarrabirasuegi@pixelfed.eus
2025-04-25
Krabelin gorri sorta bat eta atzean sukaldeko pareta argazkiekin.
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-03-29

#FunHome: Itakaren bila Pennsylvanian, edo komiki autobiografiko eder bat

Iruzkina #PaperJale|n: paperjale.eus/user/birasuegi/r

Alabari oparitu nion komikia, eta nik irakurri dut aurretik (!). Etorkizuneko solasaldiak eraikitzeko balio duen tresna da. Bide batez, Alison Bechdel komikilari bereziki interesgarria iruditzen zait, jainkosen panteoirako: eu.wikipedia.org/wiki/Alison_B

#Komikia #Elegose @elegose #irakurketak #literatura #harremanak #egunerokoak #AlisonBechdel

Fun Home komikia egurrezko mahai baten gainean. Fondo berdean argazki familiar bat, aita eta alaba bat etxe atarian.
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-03-28

Tardeoak herrian modan jarri dituen DJ Iker lagunak patxangeo mix-ak pasatzen dizkit opari moduan.

Gaur dosi berria.

Botika ona da.

#egunerokoak #musika #dantza

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-03-16

Aurten urtebetetzea ospatzeko jende askorekin egotea baino, eguneroko bizikideekin lasai egotea behar nuen, eta horrela izan da, egun lasai bat. Hala ere, argi dut ezinbestekoa dela #ospakizuna, pausoak ematen laguntzen baitu.

Loreak jaso ditut opari, izan ere, askotan errepikatzen dut inguruan, hiltzean ez dituguka beharko.

Mila esker egunerokoan bizitza hobea egiten duzuen guztioi.

Oparotasuna denontzat! 🌾

#Egunerokoak

Pasaiako portuko astileroei begira ni urdinez eta Lizar gorriz, atzean grua bat, Lezo, Aiako Harria eta Larrun.Lore sorta bat lehen planoan, berde txuri, gorri eta larrosa koloreekin.Izar formako etxean egindako bizkotxoa, Beñat Zorionak txokolatez egindako letrekin. Bi bihotz, eta oparotasunaren adar txuri bat erdian.
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-03-05

Udaletako teknikariak aurrekontuak regateatzen... duintasun pixka bat mesedez. Ez baduzu lanik egin nahi ordaindu eskatzen duena benetan lana egingo duenari.
#egunerokoak

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-02-09

'Little Bird' telesaila ikusi dugu etxekoek asteburuan.

Kanadako haur indigenen bahiketa sistematikoa azaltzen du familia baten fikziozko kasuaren bitartez. Drama gogorra da, baina ikusi beharrekoa iruditzen zait.

eu.wikipedia.org/wiki/Little_B

#egunerokoak #telesailak #antiarrazakeria #dekolonialitatea

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-02-01

Zuen audio eta #podkastak baineran entzuten ditut.

Podkastak eta irratia orokorrean oso gustuko ditut, baina non eta noiz entzuteko arazoekin nenbilen azken urte hauetan, bizitzaren antolaketagatik. Orain, zerrenda batean gorde, tartea dudanean, asteburuetan normalean, bainera ur beroz bete, moussel pixka batekin aparra egin, eta gozo entzuten jartzen naiz.

Jarraitu sortzen!

#egunerokoak #fedilasaitasuna #bizigarritasuna

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2024-11-24

Etxeko #poesia alasa berriro ordenatu dut. Hemen dago nire metafiska partikular/kolektiboaren zati handi bat.

Azken egunaren ondoren, hemen aurkituko dituzue nire ohar batzuk 😊🌾

#mailubat #egunerokoak #metafisika

Apal bat ikusten da, liburuz betea, denak poesiakoak, eta garrantziaz antolatua. Besteak beste HuidobrorenbAltazor, Harri eta Herriren lehen edizioa, Susako bildumak etab.
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2024-10-05

Gaur #Itsasu eta #Ezpeleta artean ibili gara, Basaburua bailaran gora eta behera, egun pasa.
Hemen oso gustora bazkaldu dugu, Ferme Erreka: omaps.app/8n_bX6Q38_/Ferme_Err
Idokiren Elika dendatik ere mozkin ederra ekarri dugu.
#Egunerokoak
Banoa wikilanetara.

2024-10-05

'Etorkintzan dihardugu'

etzi.pm/etorkintzan-dihardugu/

Zer da Etz.pm? galdetzen diguzue: Etorkizun bizigarriagoak ezagutu, zaindu, jarraitu, eztabaidatu eta idazteko espazio digitala. Gonbidatuta zaudete. Ekar ditzagun gure egunerokora.

#etorkizunak #egunerokoak #etzipm

Argitalpen editorialekin solasteko @etzi

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2024-10-01

Bizikideek ere #funtsarekin bat egin dugu.
afons.coop57.coop
Etxeko aurrezki txikiekin proiektu eraldatzaileak sortzen eta sustatzen jarraitzeko aukera bikaina!
@koop57eh
#ESE #Koop #egunerokoak

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2024-09-12

Ba kotxe berria erosi behar dugu (tamalez) eta ez dakigu nondik hasi...🙈
#egunerokoak

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2024-09-09

Ikasturte berria abiatzen dut, egunerokoa udara etengabe bat bihurtzeko asmoz.
#udara #egunerokoak

Veneziako Doganako puntan nago, udako outfitarekin Giudecca kanaleko uren ondoan, pose jarrerarekin.
Beñat Irasuegi Ibarrabirasuegi@pixelfed.eus
2024-08-20
Udako egunerokoaren paisaia bat.
Agustinak auzoa Fanderiako udako piszinatik. Nahiko berandu ixten dute (22:00) eta egunaren amaieran probesten dugu.
#egunerokoak #Fanderia #Agustinak #udara #Orereta #Errenteria #HerriBizia
Beñat Irasuegi Ibarrabirasuegi@pixelfed.eus
2024-08-20
Udako egunerokoaren paisaia bat.
Agustinak auzoa Fanderiako udako piszinatik. Nahiko berandu ixten duten (22:00) eta egunaren amaieran protesten dugu.
#egunerokoak #Fanderia #Agustinak #udara #Orereta #Errenteria #HerriBizia
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2024-03-04

Gaur eta bihar lanak etxekoak bakarrik.
#ESE #egunerokoak

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2024-01-29

Gaur txoriek esnatu naute, aurten lehen aldiz, baina goizegi da ezta?
#egunerokoak #AldaketaKlimatikoa
#Gaztaño #Orereta #Errenteria

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2024-01-26

Hauek dira datorren asteko menuko platerak #Sugaar sukalde komunitarioan.
Bigarren astea dugu etxean, eta oso gustora gaude, eguerdiak konpontzen dizkigu modu osasuntsu eta burujabean.
😍🌾👍🏾
#egunerokoak #zaintza #elikadura

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.04
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst