#Entzutekoak

Iban ZalduaIbanZ
2025-06-22

Amaitzeko, Billy Bragg-en "Back To Basics" bilduma, osorik biltzen dituena bere lehenengo bi albumak, "Life's a Riot with Spy Vs. Spy" eta "Brewing Up with Billy Bragg", eta "Between the Wars" EPa.

Iban ZalduaIbanZ
2025-06-22

Jarraitzeko, Kate Bush-en "Never Forever". Bale, badakit, album osoa ez da antibelikoa, baina bertan dago "Army Dreamers", militerismoaren aurkako kanta ederra. Eta albuma, zer esanik ez, nire top 20an dago (gutxienez) entzun nuen lehen unetik.

Iban ZalduaIbanZ
2025-06-22

Gaur etxeko garbiketarako albumen playlistaren hurrenkera hautsiko dut, eta (dena delakoagatik) gerraren aurkakoak jarriko ditut. Jefferson Airplaneren "Volunteers"-ekin hasiko naiz.

Iban ZalduaIbanZ
2025-06-08

Jarraitzeko, agian baita amaizteko ere, Montana talde australiarraren "Starsign: Tarantula" elepea.

Iban ZalduaIbanZ
2025-06-08

Egongela amaituta, goazen gaurko bigarren diskoarekin: "Hurricane Bar", Mando Diao suediarrena.

Iban ZalduaIbanZ
2025-06-08

Gaur, igandeetako garbiketan, hasteko, The Happy Losers taldearen "Bubbles" albuma.

Iban ZalduaIbanZ
2025-06-01

Eta, amaitzeko, The Beat taldearen lehen album homonimoa (Paul Collins-en The Beatena, alegia, ez izen bereko talde britainiarrarena...).

Iban ZalduaIbanZ
2025-06-01

Zikinkeriaren oihantxoan barneratzen segitzeko, hizki larriz idatzi beharko litzatekeen album horietako bat: Talking Heads-en "Fear of Music".

Iban ZalduaIbanZ
2025-06-01

Jarraitzeko, "Rock 'n' Roll High School" filmaren soinu-bandaren diskoa, zeinetan Ramonesen kantak baitira nagusi, baina badauden, halaber, Devo, The Paley Brothers, Eddie and the Hot Rods edo Nick Lowe-ren ekarpenak ere (eta horren esperagarriak ez diren Todd Rundgren edo Brian Eno-renak ere...).

Iban ZalduaIbanZ
2025-06-01

Gaur, igandeetako garbiketa martxan jartzeko, "Motels", The Motels talde estatubatuarraren estreinako albuma.

txerren 🇵🇸txerren@mastodon.eus
2025-05-26

Oraindik ez dugu hitzik egin hemendik Michael Nymanen Mirandaz ezta?
#entzutekoak

Iban ZalduaIbanZ
2025-05-25

Segitzeko, eta agian are amaitzeko ere, garai bateko Atomoog (oker ez banago) gasteiztarren "Zerutik eskegita" albuma.

Iban ZalduaIbanZ
2025-05-25

Jarraitzeko, Zero 7 taldearen "The Garden" diskoa.

Iban ZalduaIbanZ
2025-05-25

Gaur, igandeetako garbiketa saioa, hasteko, Thom Yorkeren "The Eraser" albuma.

Iban ZalduaIbanZ
2025-05-18

Eta, amaitzeko, Supertramp taldearen "Crisis? What Crisis?" albuma.

Iban ZalduaIbanZ
2025-05-18

Beste urrats bat aurrera, oraingoan Yes taldeko baxu-jole Chris Squire-ren "Fish out of Water" diskoarekin.

Iban ZalduaIbanZ
2025-05-18

Jarraitzeko, Roxy Music taldearen "Siren" albuma.

Iban ZalduaIbanZ
2025-05-18

Gaur, igandeetako garbiketa saioan, hasteko, Queen-en "A Night At The Opera".

Iban ZalduaIbanZ
2025-05-11

Eta, amaitzeko, jadanik bazkaria egiten hasi bitartean, Bauhaus taldeko partaide ohi Peter Murphyren "alive Justforlove" zuzenekoa.

Iban ZalduaIbanZ
2025-05-11

Jarraitzeko, The Durutti Column proiektuaren "Rebellion" diskoa.

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.04
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst