#Tourra

Urtzi Odriozola :ahobizi:urtzai@mastodon.eus
2023-07-03

Iparraldean ere ikurriña asko, baina frantziako piperpoto dexente ere bai.

#tour #tourra #naziogintza

Urtzi Odriozola :ahobizi:urtzai@mastodon.eus
2023-07-02

@GureEskuDago 5 bat piperpoto kontatu ditut ikusten jardun dudan bitartean, esango nuke denak Jaizkibelgo igoeratik helmugara bidean

#tour #tourra #naziogintza

Urtzi Odriozola :ahobizi:urtzai@mastodon.eus
2023-07-02

@GureEskuDago Altzon gora ikurriña mordo bat eta atzean pankarta handi bat garbi #independentzia idatzita duelarik.

#tourra #tour #naziogintza

Urtzi Odriozola :ahobizi:urtzai@mastodon.eus
2023-07-02

@GureEskuDago|ren aldarria garbi ikusi da behintzat... Abaltzisketa inguruan ikurriña erraldoia "Euskal Herriak erabaki - Basques decide"

#tourra #tour #naziogintza

Urtzi Odriozola :ahobizi:urtzai@mastodon.eus
2023-07-01

Errepidean "Puta España" irakurri dut margotuta. Ez dakit estrategikoki eta irudi aldetik zenbat balio duen, baina pixka bat poztu naiz, oraindik ere tentsio pixka bat badagoela ikustean.

#tourra #naziogintza #tour

Aldatsa :ahobizi: :toka:aldatsa@mastodon.eus
2023-07-01

"Laster #ETB1​era pasako gara, kate nagusira, euskarazko katera" esan dute (ez nago ziur nork esan duen). Langile batzuk badute borondatea, baina agintariek aurkakoa bultzatzen dute zoritxarrez.
#Tourra #ETB

2023-07-01

#Tourra Lemoiz inguruan. Zuhaitzetan koala ikusi dudala iruditzen zait 😥😡

Aldatsa :ahobizi: :toka:aldatsa@mastodon.eus
2023-07-01

#Tourra​ren alde onak: ETB2n euskaraz ari dira

2023-06-30

🚴‍♀️🚴‍♀️ Etapak, maillot-motak, sailkapenak... Tourraren oinarrizko terminologia lau hizkuntzatan bildu dugu.
👉 tourra.uzei.eus
#euskara #terminologia #Tourra

Pantaila-argazkia (Tourraren Terminologia)
Aldatsa :ahobizi: :toka:aldatsa@mastodon.eus
2022-12-20

Orain konturatu naiz albiste hori iazkoa dela. Gaurko #Tourra​ri buruzko albiste baten eskuinaldean estekatua dagoelako egin dut klik bertan.

Gaurkoan #EITB​koak askoz hobeto: "lasterketa frantziarraren lehenengo hiru etapak Euskal Herriko errepideetan jokatuko dira".

Aldatsa :ahobizi: :toka:aldatsa@mastodon.eus
2022-12-20

ZUZENKETA: Argitaratu zenean ez zen ezagutzen non bukatu zen 3.a.

2023ko #Tourra​ri buruz #EITB​n:
"Lehen hiru etapak Euskadi jokatuko dira, lehenengo biak, oso-osorik. Lehenengoa Bilbon hasi eta amaituko da, bigarrenak EAE osoan ibiliko da, eta hirugarrena Euskaditik atera eta euskal mugetatik kanpora amaituko da."

Hirugarren etapa non bukatzen den begiratu, eta hara! #Baiona​n amaitzen da, #Lapurdi zeharkatu ondoren, baina hori "euskal mugetatik kanpora da" omen da 😡
eitb.eus/eu/kirolak/txirrindul

Aldatsa :ahobizi: :toka:aldatsa@mastodon.eus
2020-09-13

Txirrindulariak ur potoak bide bazterrera botatzen ikusteak bihotzeko mina ematen dit #tourra

Aldatsa :ahobizi: :toka:aldatsa@mastodon.eus
2019-07-26

Eguraldia eta lubiziengatik biharko etapa 59 km-ra laburtuko dute #tourra

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.04
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst