#datuak

Joxe Rojas 🥐:belarriprest:joxe@tkm.eus
2025-04-08

Apuntatzen zara #ListaRobinson delakoan spamik ez jasotzeko... datubasea hackeatzen dute, eta zure datu pertsonalek enkantean bukatzen dute, hasieran baino zaurgarriago.

#DanaTxarto #pribatutasuna #datuak

hipertextual.com/2025/04/filtr

2025-03-12

Teknofrekuentzia: Internet eta CO2 Isurketak

antxetamedia.eus/behe-bidasoa/

«Sarritan, hodei digital garbi eta arin gisa irudikatzen dugu, baina zer dago benetan sarearen atzean? Datu-zentro erraldoiak, energia-kontsumo izugarriak eta CO2 isurketak»

@bikonet @antxetairratia

#Datuak #Ekologia #Ezagutza #Teknofrekuentzia

Joxe Rojas 🥐:belarriprest:joxe@tkm.eus
2025-02-02

Egun on!

Zure Mastodon kontua mastodon.social-en baduzu, edo irudian marka gorria duten instantzietan, zure datuak Estatu Batuetan daude, Trump, Musk eta enparauek edozein unetan asmatu ditzaketen lege eta arauen menpe. (labur.eus/pjtQR)

Gauzak dauden bezala, irmoki #dagomendat kontu horiek mastodon.eus edo mastodon.jalgi.eus edo Europako instantziaren batera migratzea, hobe gaur bihar baino.

Prozedura erraza da. Hemen azalpenak: teknopata.eus/2025/01/nola-mig

#pribatutasuna #datuak

Mastodon zerbitzari handien zdrrenda bat. Gorriz markatuta mastodon.social, mstdn.jp,mastodon.cloud,mastodon.online, mas.to, techhub.social eta mastodon.uno, zerbitzariak Estatu Batuetan dituztelako
2024-12-19

Aurreko 8 edizioetan KoopFabrikan lortutako emaitzak ezagutu nahi dituzu? Infografia hau partekatzen dugu zurekin, ikusi! ☺️

Zu ere gurekin saretuko zara?
Izan eraldaketaren parte!
📣 Eman izena: koopfabrika.eus/ekitaldiak/eki

#ProiektuBizienBidelagun
#Datuak #Infografia

KF datuakIkasleakProiektuak
2024-11-28

Gaindegiaren 20. urteurrenaren ospakizunetik gatoz, Euskal Herria bere osotasunean kontuan duen azken hogei urtetako datu sozioekonomikoen txosten konparatiboa besapean.

Antton Lafont gogoan, garapen ekonomiko justu eta lurraldetu baterako ezinbestekoa den tresnari bide berri oparoa desio diogu, bidean egingo dugu elkarlana.

gaindegia.eus/

#Gaindegia #Ekonomia #datuak #EuskalHerria

Gorka Julioteketen@etzi.pm
2024-10-07

Kanibalismo-sintetikoaren eta kakaztearen ibaietan

Sare sozialen bidez galdetu nuen informazio iturri zuzen eta interesgarriak proposatzerik zuen norbaitek eta ez nuen erantzunik jaso. Beharbada artikulu honi erantzun ugari iritsiko zaizkio, baina ez dut uste. Beharbada informazio iturrien bila, ibaian gora jotzeaz nekatu gara; nahiago dugu informazio-ibaiak eraman gaitzan, itsasoan ito behar badugu ere.

Informazioaren kalitatearen beherakada errealitate bat da. Adimen artifizialaren bidez sortutako kalitate baxuko edukia topatzea gero eta ohikoagoa da. Zalantzagarria bada ere, bere burua jango duen kanibalismo-sintetiko baten aurrean egon gaitezkeela diote. Horren aurrean, badira kalitatezko informazioa eta datuak ziurtatzeari ekin diotenak ere.

Zerbitzuen kalitatean ere gainbehera nabarmena da. Orain arteko negozio ereduek enpresa gehienak horretara bideratzen ditu, kakaztea deitu izan zaion eredutik. Behin, bitan, hirutan gertatzen bada, patroi argi bat dagoela esateko garaia iritsi da. Bere burua soluzio-faltsu bezala aurkezten saiatuko direnak ere ez dira faltako.

Kanibalismo-sintetikoari eta kakazteari aurre egiteko soluzio magikorik ez dago, baina badira kontutan hartu beharrekoak. Proiektu, produktu edo zerbitzu ezberdinetan apustu egiten dugunean, hiru faktore hauek kontuan hartzen baditugu, ez dakit soluzioa, baina soluziobide baten aurrean egon gaitezke.

  1. Lanaren nolakotasuna: Proiektu (produktu edo zerbitzu) bat sortzeko egiten den lanaren nolakotasuna oso garrantzitsua da. Horrek barne hartzen ditu prozesuan parte hartzen dutenen lan-baldintzak: antolakuntza, eskubideak, ordainsaria, erabaki ahalmena… Baita erabiltzaileena ere, askotan datu-sortzaileak baitira.
  2. Erabilera-balioa: Proiektuak truke-balioaren gainetik, erabilera-balioa lehenetsi behar du. Merkatuko logikatik soilik pentsatutako proiektuetan, beti lehenesten dira kapitala jarri dutenen interesak, eta ez besteena.
  3. Jabetza kolektiboa: Proiektuak jabetza kolektiboan (komunitarioa, komunala, publikoa…) oinarritua izateak garrantzi handia du. Erabakiak hartzeko azken hitza jabetzak markatzen duelako askotan, baina baita gobernantza eredu partekatuak eta kolektiboak ezartzeko aukera ematen duelako.

Ideia hauek ez dira berriak, eta lasai esan dezaket kooperatibismo eraldatzailetik eratorriak direla asko. Teoriaz gain, praktika interesgarriak ere ari dira gertatzen, ez bakarrik teknologia arloan, baita beste sektore batzuetan ere. Ikusi, adibidez, Duralex ekoizpen enpresaren kooperatibizazioa.

Informazio ibaiari buruz hasi eta Duralexen amaitu badut ere, azpimarratu nahi dut informazio-fluxua berriz ere gure esku hartu behar dugula. Informazio ona izatea ezinbestekoa da erabaki onak hartzeko. Eta hori ez da ematen digutenari men eginez etorriko; gure informazio-iturriak aukeratu, ebaluatu eta gure algoritmoak entrenatzera iritsi beharko dugu horretarako. Digitalitatetik kanpo gehiago pentsatzeko ordua ere iritsi zaigu, baina hori beste egun baterako utziko dut…

Oharra: Testuan lotura ugari daude, eta bakoitzak mundu bat irekitzen du. Testua loturetan klik egin gabe irakurtzeko moduan idatzi dut, baina loturetan nabigatzeko gonbidapena luzatzen dizuet.

#datuak #enshitification #informazioa #iturriak #kakaztea #kanibalismo #kapitalismo #teknologia

https://etzi.pm/kanibalismo-sintetikoaren-eta-kakaztearen-ibaia/

Os Filhos de Pindorama. Cannibalism in Brazil in 1557
Etzi Portu Maritimoaetzi@etzi.pm

https://etzi.pm/kanibalismo-sintetikoaren-eta-kakaztearen-ibaietan/

Os Filhos de Pindorama. Cannibalism in Brazil in 1557
Talaios kooperatibaTalaioskoop@mastodon.eus
2024-01-04

'Semaforo gorria Gasteizen'
@teketen talaioskidea gure hiriak multinazionalentzat datifikatzeak suposatzen duen lotura eta utzikeriaz.
#datuak #hiriak #GAFAM
Berrian:
berria.eus/komunikazioa/analis

2023-05-18

Datuak torturatzea: IQ testetan emakumeek hobeto ematen dutela? Ezabatu ditzagun galdera horiek galdetegitik...

"There's lies, big lies and statistics". Eta #datuak ez dira biltzen, baizik ekoizten, etab. etab.

mstdn.social/@marick/110385604

2023-03-24

Datuetara murriztuak

Datuak konplexutasuna sinplifikatuko duten ustea da nagusi, datuetan aditzera emaniko jarduerak hobeto ulertu eta errepikatzeko gai izango garela.

haritulab.eus/datuetara-murriz

#Artikulua #datuak

2022-12-12

Oso pozik gaude @durangokoazoka|n genuen #TAROKA salmenta helburua bete dugulako, 285 ale, 9.975 euro.
Guztira postuan 12.716 euro fakturatu ditugu, Tarot, rol-joko eta komiki artean.
TicketBai fitxategiak begiratu eta 0 inzidentzia.
#Datuak #ObjektuEderrak

2021-06-03

#mooteu21 ikaskuntza-ingurune pribatiboen inguruan

Cathy O´neill en arabera: pertsona pribilegiatuak pertsonengatik aztertuak izango dira, gainontzekoak makinek aztertuko dituzte.

haritulab.eus/mooteu21-ikaskun

#Artikulua #bazterkeria #datuak #digitalizazioa #hezkuntza #hezkuntzarendigitalizazioa

2020-11-17

Marga Padilla - Definir defender y construir soberania de datos peertube.euskarabildua.eus/vid

2020-11-17

Marga Padilla - Datu burujabetza definitu, defendatu eta eraiki peertube.euskarabildua.eus/vid

Talaios kooperatibaTalaioskoop@mastodon.eus
2020-11-01

Alex Pentland MITeko irakaslearen ikuspegiaren arabera, kreditu-kooperatibek kideei «datu-kooperatiba» batean sartzeko aukera ematea litzateke soluzioa. #Datuak beste batzuekin bateratuz, datuak horiek nola erabiltzen diren negoziatzeko aukera hobea izateko.
berria.eus/paperekoa/1881/029/

Koldotxu :koldotxu:koldotxu@mastodon.eus
2020-04-13

Itxialdirako genetika (27): (gene-)datuen gobernantza

COVID-19a dela eta gure osasun-informazioa eta kokalekua jasotzen duten mugikorren APPak jartzeko eskatu dizkigute erakundeek; testak eta txertoak arintzeko malgutasuna eskatzen da; edota jasotako datu horiek erakundeen eskuetan (eta erakundeek erabakitzen duten

edonola.net/2020/04/13/itxiald

#datuak #dazientziat #dibulgazioa #genetika #itxialdia #kulturazientifikoa #zientzia

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.04
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst