#eolikoak

2025-06-04
Sustrai Erakuntza fundazioaSustraiErakuntza@mastodon.eus
2023-11-22

Nafarroako Gobernuak modu irregularrean egiten dio mesede #Agrowind Navarra 2013 SLri.
Enpresak parke #eolikoak eraiki nahi ditu Larragan, Berbintzanan eta Miranda Argan 2012tik.
Gobernuak aukera ematen dio ingurumen-azterketa zaharkitu batekin egiteko, bai eta #AdhocLegedia ere, mesede egiten diona.
Sistema energetiko publiko, sozial, deskontzentratu eta deszentralizatu bat behar dugu!!
sustraierakuntza.org/nafarroak

Sustrai Erakuntza fundazioaSustraiErakuntza@mastodon.eus
2023-04-12

#Bortziri eta #Malerrekan makropoligono #eolikoak jarri nahi dituzte.
#Arantzan bizilagunak antolatzen hasi dira.
Ostiralean 19:00etan #hitzaldia emanen dugu Arantzako herriko plazan.
Energiaren arazoa azalduko dugu eta eolikoek sortzen dituen #inpaktuak ere.
Zatoz!!
ahotsa.info/edukia/parke-eolik

Sustrai Erakuntza fundazioaSustraiErakuntza@mastodon.eus
2023-03-16

Informazio hau eskuratu dugu:
Enpresa batek makropoligono #eolikoak jarri nahi ditu Bortzirietan eta Malerrekan.
50 MW-eko bi instalazio handi lirateke:
- Bata Etxalar, Igantzi, Sunbilla eta Arantzan (Bortziriak).
- Bestea Ezkurra, Eratsun, Saldias eta Beintza Labaienen (Malerreka).
Planifikaziorik gabe, enpresei lurraldea, biodibertsitatea eta ekonomia soziala #txikitzen utziz.
sustraierakuntza.org/nafarroak

Sustrai Erakuntza fundazioaSustraiErakuntza@mastodon.eus
2021-09-23

Bero beroa dator Urria!!
NEE/TEN, berriztagarrien makropoligonoen kontrako plataformen koordinakundetik, #jardunaldiak eta #elkarretaratzeak antolatzen dituzte (begiratu kartelak)...
Gure mendi puntetan bai #eolikoak bai #eguzki plakako poligonoak natura erabat txikituko duelako.
Sustrai Erakuntza laguntzarekin ari dira😀

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.04
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst