#B1100

Spaceflight Now – The leading source for online space newsspaceflightnow.com@web.brid.gy
2026-01-16
2026-01-17

Beste jaurtiketa batzu:
🇨🇳 #CZ3B/E suziri bat. Hirugarren etapa huts egin du.
🇨🇳 #Ceres2 Y1 suziria. Lehen etapa huts egin du.
🇺🇸 #Falcon9 suziri baten #NROL-105 misioa, #B1100-02 propultsatzailea erabiliz.

Blue Origin-en #BlueMoonMK1 ilargiratze moduluaren probak akustikoak amaitu dira.

#Espazioa

Xichang-eko Sateliteak Jaurtitzeko Zentroaren 2. jaurtiketa-konplexutik (LC-2) egin da jaurtiketa. 

2020az geroztik, suziri honek izandako lehen porrot osoa izan da.Jiuquango sateliteak jaurtitzeko zentroan dagoen Hego Jaurtiketa Konplexuaren 95A (LS-95A) plataforma komertziala  izan da jaurtiketa gunea.

Suziri honen lehen hegaldia, lehen etapan errendimendu irregularra izan du.B1100 propultsatzailea 2garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 55 egunetara. Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, Vandenberg-eko laugarren lurreratze-eremuan (LZ-4) izan da.

NROL-105 misioa, errekonozimendu-sateliteen konstelazio baterako sateliteen hamabigarren lotea izan da.Proba akustikoak 138 dB arteko bozgorailu-pareta horrekin egin ziren, New Glenn suziriaren jaurtiketa giroa simulatuz.
2025-11-23

Azken jaurtiketak, bi #Falcon9 suziri izan dira:
#Starlink6-79 misioa, #B1090-9 propultsatzailea erabiliz, 29 sateliterekin.
#Starlink11-30 misioa, #B1100-1 propultsatzailea erabiliz, 28 sateliterekin.

Amazon-en #Kuiper satelite konstelazioa, orain #AmazonLeo izena izango du.

#Espazioa

B1090 propultsatzailea 9garren aldiz jaurti da, bere aurreko jaurtiketatik 46 egunetara. Cañaveral lurmuturreko 40. Espazio Jaurtiketako Konplexua (SLC-40) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "A Shortfall of Gravitas" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Atlantikoan.B1100 propultsatzailea lehenengo aldiz jaurti da. Vandenberg-eko 4E Espazio Jaurtiketa Konplexua (SLC-4E) izan da jaurtiketa gunea. Lurreratzea, "Of Course I Still Love You" portu aeroespazialeko plataforma autonomoan izan da, Ozeano Atlantikoan.Hurrengo jaurtiketa, abenduaren 15erako programatuta dago.

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.07
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst