#ESE

Biba Ardoak ๐Ÿ‡โœŠ๐ŸพBibaArdoak@mastodon.eus
2026-03-14

KORRIKA 2026 ONDUA BIURKO

bibaardoak.eus/producto/korrik

Nafarroako tenpranillo ondua, Errioxako deiturakoa, ekologikoa, eta oso gozagarria. Bargotako Biurko Upategiko lagunen mozkin ederra.

Erosi, dastatu eta gozatu #KorrikaArdoa @AEK_eus eta euskal mahastizain ekologikoak ekintza gozagarri berarekin lagunduz.

#Euskara #ElikaduraBurujabetza #ESE

Biurko ardo beltz botila bat, Korrikako etiketa koloretsuarekin.
Talaios kooperatibaTalaioskoop@mastodon.eus
2026-03-14

Talaios Koop. S. kooperatiba osatzen dugun langile bazkideek batzarreko bozketan aho batez erabaki dugu Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitu eta @Olatukoop gure #ESE sareak babestutako #M17GrebaOrokorra deialdiarekin bat egitea.

Gure ekoizpen baliabideak eta lana grebaren alde jarriko ditugu Katalunia, Andaluzia, Paris eta Euskal Herritik.

Gizarte osoaren ongizatea langile burujabeon eta kooperatibismoaren ardura ere bada.

Lan eta bizitza bizigarriak denontzat! ๐ŸŒพ

#M17

M17 Olatukoopen afitxaM17 Sindikatuen afitxa
2026-03-12

Debagoiena eskualdean, ekoizpenetik kontsumora, tokiko elikadura sistema agroekologiko kolektiboa eraikitzen ari gara sarean, eta @tokixan du izena.

>[Jabetza] >Ekoizpena >Banaketa >Kontsumoa [Kolektiboa] >

Babesa eta sarea emateko katebegi lanean gabiltza, ezaguti nahi duzue?

tokixan.eus/

#Debagoiena #Elikadura #Agroekologikoa #Kooperatiboa #ESE

Sareko kideen logoak
Biba Ardoak ๐Ÿ‡โœŠ๐ŸพBibaArdoak@mastodon.eus
2026-03-12

KORRIKA 2026 ONDUA LEZAUN

bibaardoak.eus/producto/korrik

Tempranillo, Cabernet Sauvignon barietateekin, Nafarroako lurraren mozkin ondu eta gozagarria egin dute Deierriko Lakar herrian Lezaun Upategiko kideek.

Erosi, dastatu eta gozatu #KorrikaArdoa @AEK_eus eta euskal mahastizain ekologikoak ekintza gozagarri berarekin lagunduz.

#Euskara #ElikaduraBurujabetza #ESE

Ardo beltz ondu botila bat, Korrikako koloredun etiketarekin.
2026-03-12

๐Ÿ“ข M17an Greba Orokorra.

Olatukoopen ustez langileon bizi baldintzak duintzea eta erabaki ekonomikoetan parte hartzea ezinbestekoa da. Horregatik, gure baliabideak grebaren zerbitzura jarri eta kalera ateratzeko deia egiten dugu.

Gutxieneko soldata 1.500โ‚ฌ Euskal Herrian erabakita!

Bizitza eta lan duinak denontzat.
Bat egin! โœŠ

#M17 #GrebaOrokorra #LGS1500 #EuskalHerria #ESE #Olatukoop

2026-03-12

๐ŸŽ™ Pikutara Darwin! โ€“ 3. kapitulua!
Hirugarren bidaian, Arabara egingo dugu jauzi, ๐Ÿ“ Aiaraldea Ekintzen Faktoria.
Aiaraldeko espazio honetan askotariko proiektuak garatzen dituzte, euskara, kultura eta komunitatea erdigunean jarriz. Kapituluan Faktoriaren ibilbidea eta bertako eskaintza kulturalak ezagutuko ditugu.
๐ŸŽง
๐Ÿ”— Olatukoop webgunea: olatukoop.eus/podkasta/
๐Ÿ”— Peertube: peertube.eus/w/czxq5sTzNTiu6z1
๐Ÿ”— Baleafunk: baleafunk.eus/channels/pikutar
#PikutaraDarwin #Podkasta #Olatukoop #ESE #Aiaraldea #Kultura

Beรฑat Irasuegi Ibarra โ‚birasuegi@mastodon.eus
2026-03-12
2026-03-10

๐Ÿ“ Ingoin โ€“ Harreman Bira

Poz handiz gogoratzen dugu iaz INGOIN gure sarera batu zela. Antolakundeen eraldaketa estrategikoan eta gobernantza parte-hartzailean egiten duten lanak balio handia eransten dio sareari. Ikuspegi sistemikoa, berrikuntza eta pertsonak erdigunean jartzea dituzte ardatz.

Harreman Biran, elkar ezagutu, ikasi eta elkarlanerako aukerak indartzen jarraitzen dugu. โœจ

#INGOIN #HarremanBira #Eraldaketa #Gobernantza #ESE

Beรฑat Irasuegi Ibarra โ‚birasuegi@mastodon.eus
2026-03-09

Euskadi Irratiko #Faktoria saioan @frantxix eta biok mugaz gaindi egiten ditugun lanei buruz.

Proiektugintzatik #ZubiakEraikiz 30. minututik aurrera:

guau.eus/m/euskadi-irratia-fak

#ESE #Koop #Uhaina #HerriKoop
@Olatukoop

2026-03-08

Gaur, Martxoak 8, Olatukoopeko koopintern ildoaren baitan Ara!Gorputzeko ordezkaritza gaude Venezuelan.

Venezuelako emakumeek sostengatzen dute munduko demokrazia ariketa handienetakoa, komunen kudeaketa eta gaur ospatuko dugun herri kontsulta.

Cilia Floreseko brigada internazionalistakoekin ere elkartu gara, bere askatasuna aldarrikatzeko.

Gora borroka feminista!
#M8 #ESE #BesteMunduBatFeminismotik

Beรฑat Irasuegi Ibarra โ‚birasuegi@mastodon.eus
2026-03-08

RE: mastodon.eus/@birasuegi/116193

Bide batez, erakundearen sortzaileetako bat Elizabeth Dmitrieff aurkezten dizuet, komuneroa, kooperatibista, feminista, sozialista... Intersekzionalitatearen eta gorpuztutako ekintzaren antzindari bat:

eu.wikipedia.org/wiki/Elisabet

(Artikulua osatzen)

#Martxoak8 #Erreferenteak #Koop #ESE #GerezienDenbora ๐Ÿ’

Talaios kooperatibaTalaioskoop@mastodon.eus
2026-03-08

ยซFeminismoak erakutsi digu zaintza-lanak, komunitatea, elkartasuna eta interdependentzia direla bizitza sostengatzen duten oinarriak. Eta oinarri horiek jarri behar ditugu jarduera ekonomikoaren erdigunean.ยป

olatukoop.eus/martxoak-8-beste

@Olatukoop sareko burkideen eskutik kolektiboan ikasiz eta ekinez, den dena aldatu arte.

Beste lan eredu baten alde, benetako banaketa materiala eta lan desiragarrien alde, gora borroka feminista!

#Martxoak8 #ESE #Feminismoa #LanDesiragarriak #KoopDenontzat

Beรฑat Irasuegi Ibarra โ‚birasuegi@mastodon.eus
2026-03-07

Euskal Herriko energia komunitateen sarea aurkeztu dugu gaur Kursaalen.

[Naiz] naiz.eus/eu/info/noticia/20260

Sareak Europar Kooperatiba forma izanen du, Euskal Herriko muga administratiboak gainditu, eta energia trantsizio justu eta herritar baten bidean dauden kooperatiba eta erakundeen osagarri, indarrak handitzeko.

Proiektua lantzen aritu gara hainbat pertsona eta proiektu Udalbiltzaren laguntzarekin.

Emaitza: @ehnergiasarea

ehnergia.eus

Pozik eta lan asko egiteko.
#ESE #Koop

Kursaaleko barnean, hainbat sustatzaile eta eragile goitik ateratako argazkian.
Beรฑat Irasuegi Ibarra โ‚birasuegi@mastodon.eus
2026-03-06

Aste honetan han eta hemen proiektugintzan, Zaldibia, Iruรฑea, Areso, Orereta/Errenteria, Baiona, Deierri...

Inguruan hodei ilunek inguratzen gaituzte, baina salbazioa ez da goitik etorriko.

Jarraitu dezagun orubeak saretu eta baldintza material kolektibo eta bizigarriak eraikitzen.

#ESE #PentsatzekoEkin #HerriKoop ๐Ÿ’
@Talaioskoop

Lore hori azidoak hosto berdeekin espaloiko harlauzetatik ateratzen.Aresoko frontoia eta udaletxea ilunabarrean.Fruta arbola loretan eta atzean Deierriko paisaia neguko berdearekin.Baionan ibaia hiria gurutzatzen.
2026-03-06

Martxoak 8 - Beste lan eredu baten alde.

Olatukoopetik beste lan eta ekonomia eredu baten aldeko irakurketa partekatu dugu. Ekonomia ez da neutroa: feminismoa funtsezkoa da bizitzak erdigunean jarriko dituen ereduak eraikitzeko.

Irakurri hemen ๐Ÿ‘‡

olatukoop.eus/martxoak-8-beste

#M8 #BurujabetzaFeminista #MunduBerriBat #ESE #BizitzaErdigunean #Olatukoop

Koop57 Euskal Herriakoop57eh@mastodon.eus
2026-03-06

[Naiz] Koop57: 10 urte bazkideen aurrezkiak bildu eta ekonomia sozial eraldatzailea bultzatzen

koop57.eus/naiz-koop57-10-urte

Pasa den hilean Naizeko kideak bulegora etorri ziren bisitan, Koop57 proiektua ezagutzeko eta ezagutarazteko helburuarekin. Ederra izan zen tartea partekatzea eta eskerrak eman nahi dizkiegu Koop57 erreminta Euskal Herrian gehiago ezagutu dadin egindako lanagatik.** **

**#ESE #Finantzak #Koop57 #prentsan **

2026-03-05

๐Ÿ“ฃ KoopIntern: Venezuelako brigada

Union Comunera-rekin dugun aliantzari esker, Venezuelan gaude Olatukoop-eko 3 kide, Bilgune Feminista eta Hernani Burujabeko lagunekin batera. Martxoak 8ko Komunetako Herri Kontsulta Nazionalean parte hartuko dugu: 5.336 komunek proiektuak bozkatuko dituzte, modu ireki eta loteslean.

Elkartasuna eta burujabetza ekonomikoa bertatik bertara ezagutzen.

#Venezuela #ESE #UnionComunera #Olatukoop

2026-03-04

Gaur Euskadi Irrati-ko Faktoria saioan izan dira @birasuegi eta @frantxix Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea (ESE) eta mugaz gaindiko harreman eta proiektuez solasean. ๐ŸŒŠ๐Ÿค

๐ŸŽง Entzun 10:39tik 10:58ra bitarteko tartea: guau.eus/m/euskadi-irratia-fak

#ESE #EkonomiaEraldatzailea #MugazGaindi #Lankidetza #Olatukoop

Beรฑat Irasuegi Ibarra โ‚birasuegi@mastodon.eus
2026-03-04

Astelehenean Aresoko Herri Batzarrean herritar asko elkartuta, bertan falta dituzten zerbitzuak antolatzeko Herriko Kooperatiba sortzea erabaki zuten aho batez.

Lehen proiektua taberna-denda, eta helburua herriko etxe guztietako pertsona bana gutxienez bazkide egitea, Udala eta herriko elkarteekin batera.

Bidean laguntzen jarraituko dugu.
@Talaioskoop @Olatukoop
eu.wikipedia.org/wiki/Areso

Zorionak Areso!๐Ÿ’

#Areso #Mendialdea #Nafarroa #ESE #HerriKoop

Udaletxeko pleno aretoa herritarrez beteta Herri Batzarrean. Taberna denda bertan kokatuko da.Aresoko udal aretora  sarrerako atea, frontoiaren gainaldean.Herri Batzarrean banatutako informazioa Herri Kooperatibaren izaera eta sorrera prozesuari buruz, aulki batean.Talde eragileko kideak azalpenak ematen
2026-03-02

๐Ÿ“ฃ GURE MONETA โ€” Tokiko moneta berria aurkeztu da!

Errenteriako Lekuona Fabrikan aurkeztu zen @guremoneta Ekitaldian eskualdeko eragile, hautetsi eta herritarrak elkartu ginen, proiektuaren oinarriak eta helburuak partekatzeko.

Tokiko ekonomia indartzeko tresna da: dirua bertan zirkularaztea, tokiko merkataritza eta ekoizleak babestea eta komunitatea ahalduntzea du xede.

๐Ÿ™Œ๐Ÿผ Olatukoop jada bazkide da.

Animatu, egin bazkide!
nirekontua.guremoneta.eus/mone)

#GureMoneta #Oarsoaldea #ESE #TokikoEkonomia

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.07
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst