#euskalgintza

2025-06-18

Moda-modako soziolinguista ;-)

🤓 Sarrera bat #allartean blogean

Gustatu zait emantzipazio bikoitzaren ideia 😜

#Euskalgintza #MarinaMassaguer #Immigrazioa @garabide #udaltop

garabide.eus/blogak/allartean/

2025-05-23

#Euskalgintza #IAK
@manexagirre k bikain azaldu du Euskaldunontzako Jabetze Eskola zer den @ueu_orokorra #Udaltop17 😉

2025-05-18

🤔 Ezagutzen duzue "Elefante bat egongelan" espresioaren esanahia?

Arazo bat da, oso-oso agerian dena, baina inork aipatzen ez duena, eztabaida deserosorik ez sortzeko.

Adibiderik? Hona hemen bat:

#Euskalgintza
#Gasteiz

alea.eus/gasteiz/1747305344972?

2025-05-08

Gasteizko Euskaldunen Jabetze Eskola: kulturaz eta berrikuntzaz, #IAK kulturgunean.

@ueu_orokorra | @maikoxki | @manexagirre | Amets Aranguren | Ximun Fuchs | #kulturgintza | #euskalgintza | @iratiiciar

Berrikuntza kontzeptuaren atzean, sarritan, ikuspegi enpresarial bat dago: berritu, gehiago saltzeko. Berritzea berritzeagatik ez du merezi. Kulturak funtzio sozial bat du eta funtzio hori betetzea da gakoa... Horrek egiten du "autentiko".

Mahaingurua: Manex Agirre, Amets Aranguren, Ximun Fuchs, Mikel Ayllón
2025-05-02

.@Malmai

Bikain gure #BitorianoGandiaga

Ildo beretik, 🎦 #Kneecap film ikusi berrian:

Irlanderaz esaten den hitz bakoitza
Irlandaren askatasunaren alde
jaurtitako bala bat da.
Egiten ari zarenarekin
zu zeu zara bala hori, mutil.

:ehe:
#euskalgintza

2025-04-08

#Bertsolaritza|k Arabako #Euskalgintza|ri egin dion eta are egin ahal dion ekarpena ikergai, Euskal Kulturaren Eragiletza Masterreko amaierako lanean @huhezi

Metodologia berriak, erronka-dekalogoa, proiektuak...

🤓 Interesgarria.

#IAK kulturgunean

Uxue Diaz de Cerio eta Oihane Perea, lanaren egileak.
2025-04-07

:sorioneku: #Euskalgintza #Kulturgintza #Bertsolaritza

Biharko hitzordua #IAK n

U. DIAZ DE CERIO eta O. PEREA. Bertsolaritza arnasgune eta jolasgune - IAK
iak.eus/ekitaldia/u-diaz-de-ce

Iban Arantzabal Arrietaiarantzabal@tkm.eus
2025-03-21

Gaur ere formazioa 14:00ak arte. Bazkaria gero.
Gaiak: kooperatibagintza, batetik; bestetik, euskalgintza.
Zenbat ikasteko! Eta ze talde ona ikasi ahal izateko.
Eskerrik asko Iñigo, Lorea eta Pello.
#koop #euskalgintza #kooperatiba @goiena

2025-03-08

Abel Enbeita izan da aste honetako Bertsolari Bertsozale podkastean gonbidatua.

Bertsolaria, euskaltzale fina, Arabako bertsolaritzaren bultzatzailea... baina, batez ere, pertsona maitagarria 😍

#euskalgintza

bertsoa.eus/albisteak/10681-ab

2025-02-27

EUSKALDUNON JABETZE ESKOLA
#IAK #euskalgintza

@idurreski @kontseilua @manexagirre @ueu_orokorra

Euskararen biziberritzea eraldaketa sozialeko prozesu luzea da.

Hots...

Eraldaketa da
Soziala da
Prozesua da
Luzea da

Hurrengo galdera?

2025-02-11

ZirHika aurkeztera goaz. Ez dakizu zer den? Laster emango dugu honen berri. Eta erabaki dugu Mastodon ere gure zabalkude kanala izatea.
#euskara #euskalgintza #hitanoa #hika #noka #toka

Emun Aholkulariakemun@mastodon.eus
2025-02-08

#GipuzkoaArigune aurkeztu dugu, euskara ardatz hartuta ikuspegi komunitarioa eta herri kohesioa helburu dituen egitasmoa. Erakunde eta eragileok lankidetzari esker euskararen erabilera indartzeko erronka dugu eskuartean. #Elkarlana #Euskalgintza

Emun Aholkulariakemun@mastodon.eus
2025-01-30

#TAUPADA euskaltzale mugimenduren jardunaldietan gaude Bilbon. Euskaltzale sarea sektoreka aktibatu eta bestelako mugimenduen aktibazio esperientzietatik ikastea gaur hizpide. Gizartetik nola aktibatu lanaren euskalduntzea? Eta lan mundutik gizartearen euskalduntzea? #Euskalgintza #Aktibazioa #Taupa @topagunea

2025-01-25

🎭 IAK lan aparta egiten ari da #Gasteiz en. Babestu eta indartu beharreko proiektua da. #LankidetzaPublikoSoziala #Euskalgintza #Kulturgintza

IAK, euskal kulturarentzat aukera gehiago dakarren gunea | Kultura | Naiz
naiz.eus/eu/info/noticia/20250

2024-12-30

Editoriala Goienak urtekarian. Blogera ere ekarri dut: blogak.goiena.eus/blog/2024/12 #euskara #kazetaritza #euskalgintza

Berrasmatu, moldatu, eraginkor izan; euskaldunak, euskaltzaleak eta euskaldun ez direnak ere kontuan hartu; zintzo jokatu, testuingurua irakurri, euskal komunitatea handitzeko ahaleginean jarraitu. Lana da gure errezeta. Penak eta trapu zaharrak, etxe barrurako.

Emun Aholkulariakemun@mastodon.eus
2024-12-18

Aurrera ala atzera goaz? Gako berrien bila" jardunaldian gaude, Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean prestatu duten mintegian. Boligrafoa eskuan prest, apunteak hartzeko. #Euskara #GakoBerrienBila #Euskalgintza #Euskaltzaindia @sabinoaranaf @plazaberri

Taupa euskaltzaleen mugimenduatopagunea@mastodon.eus
2024-06-14

Atzo Ipar Euskal Herriko Euskaltzaleen Topaguneko bazkideekin bildu ginen.

Biltzar Nagusian euskaltzaleak saretzerako pistak elkarrekin diseinatu genituen. Aitzina goaz!

#ErabilerarenAroa #IparEH #euskalgintza

Taupa euskaltzaleen mugimenduatopagunea@mastodon.eus
2024-05-10

📢 Gurekin lan egin nahi?

Euskaraldiko komunikazio teknikaria eta Gipuzkoako sustatzailea.

🔹Lanaldi osoko lanpostua.

ℹ️ Lan eskaintza: lansarean.eus/eskaintza/euskal

Ez galdu aukera! #euskalgintza

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.04
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst