Koop - Baby
#JazzDeVille #Jazz #NowPlaying #Koop
Koop - Baby
#JazzDeVille #Jazz #NowPlaying #Koop
Koop - Baby
#JazzDeVille #Groove #NowPlaying #Koop
Koop - In A Heartbeat
#JazzDeVille #Groove #NowPlaying #Koop
'Bosgarren olatu kooperatiboaz'
https://etzi.pm/bosgarren-olatu-kooperatiboaz/
#BosgarrenOlatua ildoa ireki du @birasuegi etzikideak. Oraingoan @argia aldizkarian argitaratutako artikulua berreskuratuz, euskal kooperatibismoaren olatuak azalduz eta gaur egunera ekarriz.
«Garai bateko kooperatiba handien ordez, kooperatiba txikien erlauntza anitz eta zabal bat, bizitza bizigarriak eraikitzeko»
Koop - The Moonbounce
#JazzDeVille #Jazz #NowPlaying #Koop
Koop - Tonight
#JazzDeVille #Jazz #NowPlaying #Koop
'Bosgarren olatu kooperatiboaz'
https://etzi.pm/bosgarren-olatu-kooperatiboaz
2020ko urriaren 15ean @argia aldizkarian argitaratutako artikulua ekarri dut #BosgarrenOlatua gunera, ildoa hobeto ulertzeko, eta pentsamendu lasaia aldarrikatzeko. Izan ere, orduko testu horrek balio osoa du gaur egun, bertan jasotakoa lantzen jarraitzen baitugu, indar gehiagoz, «Garai bateko kooperatiba handien ordez, kooperatiba txikien erlauntza anitz eta zabal bat, bizitza bizigarriak eraikitzeko»
Bosgarren olatu kooperatiboaz
2020ko urriaren 15ean Argia aldizkarian argitaratua
Jendartean beharrak handitu diren garaietan garatu da gehien kooperatibismoa. Proiektu sozioekonomikoak autoeraketaren bidez lantzeko momentu zailenak izanik ere, beharrek zentzuz betetzen dutelako ekimen kolektiboa. Mundu mailan askotan gertatu da: toki eta garai ezberdinetan, industrializazio kapitalista gertatu den momentuetan, jendarte kontsumistak kultura eta hizkuntzak suntsitu dituenean, edo neoliberalismoak indibidualizazio eta pribatizazio prozesuak hegemoniko bihurtu dituenean. Kasu guztietan harreman komunitarioen etena gertatu da, eta kooperatibismoa horri erantzuteko modu bat da.
“Garai bateko kooperatiba handien ordez, kooperatiba txikien erlauntza anitz eta zabal bat, bizitza bizigarriak eraikitzeko”
Euskal Herrian kooperatibak sortu izan ditugu industrializazio garaian, gerra osteko krisian, 70eko hamarkadako astinaldi kulturalean edo Frantziako Estatuaren garapen estrategia zentralistak sortutako beharrei erantzutean. 2009an hasi zen krisi kapitalista konplexu eta luzean murgilduta gaudenez –ekonomian, ingurugiroan, zaintza ereduan, gure bizitzetan eragin handia duena, eta komunitate harremanak ahultzen dituen prozesu indibidualizatzaileak jasaten ditugun bitartean– kooperatibak sortzen ari gara erritmo bizian. Bosgarren olatu kooperatiboa da.
Olatu kooperatibo berri hau gaur egungo ekonomiaren eta jendartearen krisiak eragindako behar material eta identitarioetatik abiatzen da, bi ildo nagusirekin. Batetik, eguneroko bizitza, kontsumoa eta ohiturak modu kontzientean antolatzearen beharra, elikaduran, energiaren erabileran, etxebizitzan, aisialdian, finantzetan, eta abar. Horri erantzunez sortu dira kontsumo kooperatibak eta bestelako tresna kolektiboak. Bestetik, krisiak sortu duen lanaren prekarizazio estrukturala dago, bizitza proiektu duinak sortzearen eta etengabeko aurrerabide sozialaren ideiak eten dituena. Soldatapeko lanaren eta prekarizazioaren morrontzatik ateratzeko sortzen ari gara lan elkartuko kooperatibak, garai bateko kooperatiba handien ordez, kooperatiba txikien erlauntza anitz eta zabal bat, bizitza bizigarriak eraikitzeko.
Jendarte neoliberalak zaila egiten du bidea, indibidualizazioa komunitatearen etsai nagusia delako, baina agian horregatik sentitzen dugu autoeraketa komunitarioaren urgentzia gure gorputzetan. Egitea tokatzen zaigu denoi, dauden proiektuak bultzatu eta hutsuneei proiektu berriekin erantzutea. Baina etorkizun bizigarri eta emantzipatzaileak sortzeko, bosgarren olatu kooperatiboa denontzat izatea izango da erronka handiena, prekarizatuenak diren kolektibo eta lurraldeak barne.
Irudia: Kolhoz batean lanean 19303an [Wikimedia Commons]
#aniztasuna #autoeraketa #bizitzaBizigarriak #bosgarrenOlatua #ESE #identitatea #komunitatea #koop #KoopDenontzat #kooperatibismoa #materialismoa #prekarizazioa
'Bosgarren olatuaren uhin hedatua'
https://etzi.pm/bosgarren-olatuaren-uhin-hedatua/
@birasuegi|k Etzi.pm portu maritimora ekarri du telegrametik kooperatibismo eraldatzailearen komunikazio ekinmena, eta post honetan azaltzen du. Gainera ekimena jarraitu eta bertan parte izatera gonbidatzen du.
Ongi etorri!
'Bosgarren olatuaren uhin hedatua'
https://etzi.pm/bosgarren-olatuaren-uhin-hedatua/
«...teknologia burujabetza irizpideak kontsideratuz, eta gaur egun Euskal Herriko kooperatibismoaren errealitatea erakusteak komunikazio estrategia hobe bat eskatzen duenez, aldaketak egingo ditut Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela probestuz»
@etzipm
#BosgarrenOlatua #ESE #Koop #Komunikazioa #KoopEguna #Kooperatibismoa
Bosgarren olatuaren uhin hedatua
Bosgarren Olatua, kooperatibismo eraldatzailearen uhinak azaleratu eta hedatzeko sortu nuen Telegram kanalaren izena izan da. Orain, teknologia burujabetza irizpideak kontsideratuz, eta gaur egun Euskal Herriko kooperatibismoaren errealitatea erakusteak komunikazio estrategia hobe bat eskatzen duenez, aldaketak egingo ditut Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela probestuz.
Euskal Herrian mugimendu kooperatiboak bost olatu izan dituela kontatzen dugu, hegemonia kooperatiboak gaur egun kontatzen dena baino ikuspegi historiko eta anitzagoa beharrezkoa dugulako, datorren proiektugintza kooperatiboari zentzua eman nahi badiogu bederen. Hortik dator Bosgarren Olatua, Olatukoop bera sortu genuenetik eraiki behar izan dugun kontakizunetik. Beste post batzuetarako bosgarren olatuan eta aurrekoetan sakon murgiltzeko aukera.
Bosgarren Olatua telegram kanal bat izan da orain arte, eta hau ere kakazte bidean denez, aspalditik egitekoetan nuen proiektuaren zentratzeari eta zabaltzeari ekingo diot; alde batetik edukigintza indartuz eta Etzi.pm blog kolektiboko kategoria eta orrialde bihurtuz, eta bestetik zabalpenerako estrategia fedibertsora eta tresna libre eta burujabeetara bideratuz.
Aurrera begira beraz, eduki gehiago eta zabalpenerako tresna gehiago; mailing bat, Mastodon kontu bat, Telegram ordezkatuko duen zerbait, e-posta helbide bat, podcast bat, eta zergatik ez, paperean zerbait? Joango naiz ikusten, sortuko dira ideia eta aukerak.
Bosgarren Olatua komunikazio proiektuan interesa baduzu, jarraitu edukik kanal ezberdinetan, eta proiektuan parte hartu nahi baduzu, jarri nirekin harremanetan. Bosgarren olatuak kooperatiboa izan behar du ezinbestean.
KOMUNIKAZIO BALIABIDEEN ZERRENDA
Datozenak:
Ideiak:
Azken eguneraketa [2025-07-06]
Irudia: Atlantikoko olatu erraldoi espontaneo bat [Wikimedia Commons]
#bosgarrenOlatua #ESE #Fedibertsoa #komunikazioLibrea #komunikazioa #koop #kooperatibismoa #olatukoop
Koop - In A Heartbeat
#JazzDeVille #Jazz #NowPlaying #Koop
Koop - In A Heartbeat
#JazzDeVille #Groove #NowPlaying #Koop
Koop - Bright Nights
#JazzDeVille #Jazz #NowPlaying #Koop
Koop - The Moonbounce
#JazzDeVille #Jazz #NowPlaying #Koop
Eguzkiari begira lanean pasa dut eguna, proiektugintzan,
Lizarraldean.
Koop - Come To Me
#JazzDeVille #Jazz #NowPlaying #Koop
Koop - Koop Island Blues
#JazzDeVille #Jazz #NowPlaying #Koop
Koop - SUMMER SUN (MARKUS ENOCHSON REMIX)
#JazzDeVille #Dance #NowPlaying #Koop
Koop - Baby
#JazzDeVille #Groove #NowPlaying #Koop