#itzulpengintza

Nire ustez "consent" euskaraz, sexu harremanen testuinguruan, "adostasuna" da, ez "onespena"
#itzulpengintza

Porru :toka:porru@mastodon.eus
2025-02-04

klima aldaketan ingurun itzultzen, Txikipediarako, soluziotzat aldaketa txiki indibidualak proposatzen dituzte, industria edo gainprodukzioa aldatu beharko zala aipatu're in gabe. Itzuli edo gehitu ere? Hortxe itzultzailearen dilemak

#itzulpena #itzulpengintza #Txikipedia #Wikipedia

Porru :toka:porru@mastodon.eus
2025-01-22

Nere #aurkezpena, eguneratua:

Andoni naiz, segun nun Porru, 24 urteko hernaniarra. Nerabezaroan ideologietan eta epaiean oinarritu nun ne identitatea ta beraz nahiko markatuta izan ditut #beganismoa ( #antiespezismoa berez) eta #anarkismoa. Gaur egun ideia berberekin jarraitzet bñ malguago, bizitza errexagoa ta pozgarrigoa da ta hola.

Ikasketez eta, #filosofia ikastekoa nitzan bñ eneonez ziur, #soinu #teknikari sartu nitzan ta geo #itzulpengintza​n, aurten bukatukoet.

2024-06-10
Irudia (letrak), testua (LAN-ESKAINTZA, itzulpen-kudeaketako teknikaria) eta UZEIren logoa
Porru :toka:porru@mastodon.eus
2024-02-16

Ezin ulertuta nao zeba derrigortzeiguten unibertsitatean Wordfast Anywehere software gabetzailea erabiltzera, izatez OmegaT libre baño askoz askoz askoz txarragoa danian: segmentazioa gaixki ite du, itxura itxusia du, dena inglesez do ta itzulpen automatikoak sartzeizkizu etengabe

#itzulpengintza

Beste #lagunFaltsu bat EN/ES eta EU

Ingelesezko "cynical" normalean ez da "cínico,
hipócrita" edo "xuria, faltsua, hipokrita", ezpada "pesimista, descreído, escéptico, desconfiado..." edo "ezezkorra, fede gutxikoa, mesfidatia" (besteengandik gauza onik espero ez duena, besteen ekintzetan motibazio interesatuak susmatzen dituena).
#itzulpengintza #ItzulpenNagiak

#LagunFaltsu bat EN/ES: "distract". Aditz horren adiera bat da "arreta desbideratu/zeozer egin denbora pasatzeko...", baina beste bat "atsekabetu, nahigabetu" da.

_Disobedience_ filmean:
"Will not your wife be distracted by her (=your former girlfriend) staying with you?"

Gaztelaniazko (azpidatziak nahiz audioa): "¿No se DISTRAERÁ tu mujer si [tu exnovia] se queda con vosotros?".

Hor "disgustará" edo halako zerbait behar luke.
#Itzulpengintza #ItzulpenNagiak

#TheFallOfTheHouseOfUsher seriean hitz joko bat dago: familiaren abokatuari (keinu polit bat eginez, Arthur Gordon Pym izena du, Poeren nobelako protak bezala) Pym Reaper deitzen diote (joko errimaduna"grim reaper" izenarekin, hors, Herio, literalki "segalari iluna", biziak mozten baititu segaz).
Gaztelaniazko azpidatzietan "Exterpynator" jarri dute, frantsesez "Pym la Faucheuse", euskaraz "Herio Pym".

Beste aukerarik bururatzen euskaraz? Niri "Hondapyndia" edo "Arma-tiro-pyn"
#Itzulpengintza

2023-10-02

Larunbatean #ItzulpengintzarenNazioartekoEguna izan dela eta, zorionak, hizkuntzen arteko zubiak eraikitzen diharduten itzultzaile guztiei!
uzei.eus/itzuli/
#euskara #itzulpengintza

Ana MoralesAnaisni
2023-07-09

Uste dut euskal partitiboa gutxiegi erabiltzen dugula euskarazko esloganetan, ziuraski ( en.m.wiktionary.org/wiki/trans )
edo "itzulpenera"ren eraginez. Umea nintzenean "Nuklearrik ez, eskerrik asko" zioten txapak eta pegatinak ikusten ziren nonnahi. Orain "Zero eraso" eta "gerrari ez" bezalakoak ikusten dira gehienbat

Ana MoralesAnaisni
2023-07-04

Deustuko irlan egin dituzten lehen kaleei oso izen aproposak jarri dizkiete,baina nire ustez euskarazko bertsioan ez dute guztiz asmatu. Izan ere, gaztelaniaz "Calle de las cargueras" eta "Avenida de las galleteras" dira, eta euskaraz, aldiz, "Zamaketarien kalea" eta "Gailetaginen etorbidea". Euskaraz oro har genero morfemarik ez dagoenez, ezkutuan geratzen da datu garrantzitsu hori. "Andre zamaketari" eta "Andre gailetagin" jartzea litzateke egokiagoa nire ustez.

Porru :toka:porru@mastodon.eus
2023-06-01

Hara! Irakasle bati bialtzeko testua itzultzailean sartuet zuzen zeola egiaztatzeko, ta emaitzak begiak talo utzi nau.
Mutilla ni naiz, ikaslea, ta nexka bea, irakaslea. Ta itzultzaileak generoak aldatu dizkigu!

Badirudi esker oneko ikasleak nexkak diala bakarrik ta irakasle onak beti mutillak

#itzulpengintza #genero​a

Ingelesa:
I’m really grateful to you. You were a very very good teacher, I’d say the best English teacher I ever had!

Gaztelerarako itzulpena:
Te estoy muy agradecido. Fuiste un profesor muy muy bueno, ¡yo diría que el mejor profesor de inglés que he tenido!
Txopi 🇵🇸txopi@mastodon.eus
2023-04-20

#aipua "Gutxitan esaten da baina itzulpengintzaren gauzarik ederrena da itzuli ahala hizkuntzak ikasten dituzula, kanpokoa eta etxekoa." - Iñigo Roque Eguzkitza, itzultzailea.

Roqueren informazioa EIZIEn:
nordanor.eus/nor?id=269 #itzulpengintza

Ana MoralesAnaisni
2023-03-26

ko pottoki marmartia izango naiz une batez: sutan jartzen nau film askotan ikusten dudan EN>ES itzulpen ustez profesionalen nagikeriak

"The Banshees of Inisherin" fimetik:

"You used to be nice">Tú solías ser agradable (Tú antes eras majo)

"Your fucking X">Tu jodido X (Tu puto X/Tu X de mierda/Tu X de los cojones)

"Alias Grace" serietik (hau itzulpen nagia baino gehiago, itzulpen okerra da):
"Were you in a delicate condition?>¿Estaba débil? (¿Estaba encinta/Estaba en estado?)

2022-09-30

🗨️💬 Elkar ulertzea gauza ederra da. Eta, horretarako, funtsezkoa dugu #itzulpengintza.
Egiteko eder horretan gurekin batera zabiltzaten lankide guztioi, zorionak!
uzei.eus/zerbitzuak-eta-produk
#ItzulpengintzarenNazioartekoEguna #euskara

2022-08-30

Lan-eskaintza: itzultzailea
Informazio gehiago hemen 👇
labur.eus/itzul2208
#euskara #itzulpengintza #zuzenbidea

2022-01-25

Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 115. zenbakia sarean dagoeneko:
labur.eus/AdminEu
#euskara #itzulpengintza

Administrazioa Euskaraz aldizkariaren azala
2022-01-14

🇪🇺 Europar Batasuneko (@EU_Commission @translatores) Leire Segura itzultzaileak #PuntoyComa berripaperean eman du euskal itzultzaile eta terminologoekin (UZEIkoak barne) egindako lan-saioen berri.
👉 labur.eus/pyc_172
#euskara #itzulpengintza #terminologia

2020-09-30

🤩 Mardul dator SENEZen azken zenbakia! Besteak beste #terminologia-ri buruzko eduki hauekin 👇
🔘 #MaiteImaz-en zeharkako jakintza: labur.eus/Imaz
🔘 Oskar Arantzabalen «Ekonomia eta #itzulpengintza»: labur.eus/Arantzabal
Aldizkari osoa 👉 labur.eus/51zk

2019-11-05

🗨️ Itziar Diez de Ultzurrun (@EIZIEelkartea): «Itzulpengintzak aurrerapauso izugarriak egin ditu», @fm983irratia-ren bidez
📻 labur.eus/AIXBz
#euskara #itzulpengintza

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.04
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst