#itzulpena

Gorka Julioteketen@etzi.pm
2025-02-28

«Teknologiari» buruzko solasaldia

Ursula K. Le Guin-ek 2005ean idatzitako hau egunerokoan ez ahazteko, euskarara ekarria. Teknologia dena eta ez dena, nola erabakitzen diguten gogorarazten digu testuak. Horri aurre egiteko, teknologia denon afera dela ulertzeko, teknologia beraren izaera bera zalantzan jartzea proposatzen digu Ursulak testuan.

Changing Planes lanari buruzko aldeko kritika interesgarri batean, argentinar kritiko batek baieztatzen duenez, Le Guin zientzia-fikzio gogorreko idazlea ez denez, “teknologia kontu handiz saihesten duela”. Ohar bat idatzi nuen artikulu horren itzulpenean, eta hona hemen orain oin-ohar horren zabalpena — gaiak haserrea eragin didalako —.

ZF “gogorra” teknologiari buruzkoa da, eta ZF “bigunak” ez du teknologiarik, ezta? Eta nire liburuek ez dute teknologiarik, psikologia eta emozioak bezalako gai xaloak bakarrik interesatzen zaizkidalako.

Hori ez da zuzena. Nola liteke edozein benetako zientzia fikzioak eduki teknologikorik ez izatea? Bere interes nagusia ingeniaritzan edo makinen funtzionamenduan ez badago ere — nire lan gehienek bezala, adimenek, gizarteek eta kulturek nola funtzionatzen duten gehiago interesatzen baitzait —, hala ere, nola egin dezake inork etorkizun edo kultura estralurtar bati buruzko istorio bat bere teknologia, inplizituki edo esplizituki, deskribatu gabe?

Inork ezin du. Ezin dut imajinatu zergatik nahiko luketen ere.

Gizarte batek errealitate fisikoari aurre egiten dion era da teknologia: nola lortzen, gordetzen eta prestatzen duen jendeak janaria, nola janzten den, zein energia-iturri dituen (animali-indarra? ura? haizea? elektrizitatea? beste bat?) zerekin eta zer eraikitzen duten, bere osasungintza… eta abar. Agian oso jende etereoari ez zaizkio interesatzen gorputzeko kontu mundutar horiek, baina liluratu egiten naute, eta uste dut nire irakurle gehienei ere.

Teknologia mundu materialarekiko giza interfaze aktiboa da.

Baina hitza etengabe gaizki erabiltzen da azken hamarkadetako teknologia konplexu eta espezializatuak bakarrik adierazteko, baliabide naturalen zein giza baliabideen ustiapen masiboan oinarrituta.

Hau ez da hitzaren erabilera onargarri bat. “Teknologia” eta “Teknologia aurreratua” ez dira sinonimoak, eta “aurreratua” ez den teknologia ez du zertan nahitaez “baxua” izan beharrik.

Ehun eta berrogeita hamar urteko trebetasun teknikoaren etengabeko hedapenak hainbeste gogortu gaitu, ezen uste dugu ordenagailu batek edo bonbardaketa-hegazkin bat baino konplexuagoa eta ikusgarriagoa denak soilik merezi duela “teknologia” bezala izendatzea. Lihoa linazia gauza bera balira bezala — papera, tinta, gurpilak, labanak, erlojuak, aulkiak, aspirina pilulak, gauza naturalak balira bezala, gure hortzak eta hatzak bezala gurekin batera sortuak — kobrezko hondoa duten altzairuzko lapikoak eta beira birziklatuz eginiko txaleko polarrak zuhaitzetan haziko balira eta heldutakoan jasoko bagenitu bezala…

Teknologia gehienak nahiko “aurreratuak” direla adierazteko modu bat da norberak bere buruari galdetzea: badakit horrelakorik egiten?

Pospolorik gabe su bat piztu duenak, ziur aski, nolabaiteko errespetua izango du teknologia “baxu”, “primitibo” edo “sinple” horiekiko; pospoloekin sua piztu duenak, berriz, asmakizun teknologiko aurreratu bikain hori errespetatu beharko luke.

Ez dakit hozkailu bat eraikitzen eta energiaz-hornitzen, ezta ordenagailu bat programatzen, baina ezta amu bat edo zapata pare bat egiten ere. Ikas nezakeen. Denok ikas dezakegu. Hori da teknologien alde ona. Egiten ikas dezakeguna dira.

Eta zientzia fikzio oro, modu batera edo bestera, teknologikoa da. Baita hitzak zer esan nahi duen ez dakien jendeak idazten duenean ere.

Hala ere, ados nago nire iritzi-emailearekin ez dudala zientzia fikzio gogorrik idazten. Agian zientzia fikzio erraza idazten dut. Edo agian gauza gogorra barruan dago, ezkutatuta — hezurrak bezala, exoeskeleto batekin alderatuta…

— Ursula K. Le Guin, 2005

Originala: https://www.ursulakleguin.com/a-rant-about-technology
Irudia: https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Ursula_K._Le_Guin_signature.svg

#etorkizuna #feminismoa #itzulpena #teknologia #UrsulaKLeGuin #zientziaFikzioa #ZiFi

https://etzi.pm/teknologiari-buruzko-solasaldia/

LiberaForms (euskaraz)liberaforms@mastodon.eus
2025-02-10

🎉 LiberaFormsen 3.7.0 bertsioa argitaratu dugu! 🚀

Itzulpen gehiagorekin!

Software librea herrien arteko mugak zeharkatzen ikusteak badu zerbait berezia. LiberaFormesen bertsio hau errusieraz ere badago!

Orain, LiberaForms hizkuntza hauetan erabili daiteke: Castellano, Català, Čeština, Deutsch, English, Euskara, Français, Galego, தமிழ, eta Русский.

Mila esker itzultzaileei, @gfbdrgng-ri (@iuvi-ri) ere. ♥

Xehetasunak: blog.liberaforms.org/2025/02/1

#LiberaForms #Itzulpena #errusiera #SoftwareLibrea

3. bertsioa (v3) hatzekin irudikatuta. Azpian, LiberaFormsen logoa.
Porru :toka:porru@mastodon.eus
2025-02-04

klima aldaketan ingurun itzultzen, Txikipediarako, soluziotzat aldaketa txiki indibidualak proposatzen dituzte, industria edo gainprodukzioa aldatu beharko zala aipatu're in gabe. Itzuli edo gehitu ere? Hortxe itzultzailearen dilemak

#itzulpena #itzulpengintza #Txikipedia #Wikipedia

LiberaForms (euskaraz)liberaforms@mastodon.eus
2025-01-25

🎉 LiberaFormsen 3.6.0 bertsioa argitaratu dugu! 🚀

Bertsio hau bi berri pozgarrirekin dator: Čeština (txekiera) and தமிழ் (Tamil) hizkuntzekin! 💬

Orain, LiberaForms hizkuntza hauetan erabili daiteke:

- Castellano
- Català
- Čeština
- Deutsche
- English
- Euskara
- Français
- Galego
- Tamil

Mila esker itzultzaile guztiei, eta bereziki @trendspotter eta @TamilNeram itzultzaileei egin duten lanarengatik. 🙏💚

Bestelako xehetasunak: blog.liberaforms.org/2025/01/2

#LiberaForms #Itzulpena #SoftwareLibrea

3. bertsioa (v3) hatzekin irudikatuta. Azpian, LiberaFormsen logoa.
LiberaForms (euskaraz)liberaforms@mastodon.eus
2024-12-31

Aurten, @Framasoft​ekin elkarlanean hasi gara frantsesa gehitzeko. Gero alemana iritsi zen, eta orain, 3.5.0 bertsioan, LiberaFormsek sabe falar de galego! 💚

Ikusi itzulpenen egoera, zein hizkuntza dagoen gehitzeke eta parte hartu LiberaForms denontzako erabilerraz egiten!
hosted.weblate.org/projects/li

Eskerrik asko itzultzaile eta parte-hartzaile guztioi honetan laguntzeagatik! 🙌

#Itzulpena #L10n #Komunitarioa #SoftwareLibrea

LiberaForms (euskaraz)liberaforms@mastodon.eus
2024-12-29

🌍 LiberaForms hazten eta hazten ari da! Hurrengo hizkuntzak zeintzuk izango diren jakin nahi?

Ikusi itzulpenen egoera eta lagundu LiberaForms denentzako erabilterrazago egiten: hosted.weblate.org/projects/li

Elkarrekin, elkarrentzako tresnak sortzen ditugu! ✨

#SoftwareLibrea #itzulpena #L10n

LiberaForms (euskaraz)liberaforms@mastodon.eus
2024-12-29

💬 Baina itxaron! 3.5.0 bertsioan, txekiera ere sartu da LiberaFormsen, batez ere DBEOrako laguntzailean (GDPR wizard tool). 🌟

Esker aunitz trendspotter (hosted.weblate.org/user/trends) itzultzaileari!

Xehetasunetarako: hosted.weblate.org/projects/li

#txekiera #itzulpena #SoftwareLibrea #čeština

"CS" ikonoa, txekiera hizkuntzaren laburdura.
LiberaForms (euskaraz)liberaforms@mastodon.eus
2024-12-29

💬 Boas novas! Komunitatearen lanari esker, LiberaForms galizieraz erabili daiteke 3.5.0 bertsiotik aurrera! 🌟

Esker bereziak @mbouzada​ri itzulpen honetan egin duen lan handiarengatik. ❤️

💡 Ikusi hemen itzulpenaren egoera: hosted.weblate.org/projects/li

#galiziera #itzulpena #SoftwareLibrea #galego

"GL" ikonoa, galiziera hizkuntzaren laburdura
LiberaForms (euskaraz)liberaforms@mastodon.eus
2024-11-08

🚀 ¡Jada alemanez erabili daiteke LiberaForms! 🎉

Komunitateko itzultzaileei esker, LiberaForms euskaraz, katalanez, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta, orain, alemanez ere erabili daiteke! 🗣️ 🇩🇪🫶

👉 Irakurri gaiaz gure blogean (ingelesz): blog.liberaforms.org/2024/11/0

#LiberaForms #SoftwareLibrea #Komunitatea #Fedibertsoa #Itzulpena #Eguneratzea #alemana #InternetBidezkoGaldetegiak

3. bertsioa (v3) hatzekin irudikatuta. Azpian, LiberaFormsen logoa.
Porru :toka:porru@mastodon.eus
2024-03-05

nola itzuliko zenukete ingleseko "frictionless" euskerara?

#itzulpena

LiberaForms (euskaraz)liberaforms@mastodon.eus
2023-09-15

Lagungarri gisa, softwarea itzultzean garrantzitsua denez kateak interfazean non doazen jakitea, dev.liberaforms.org webgunean kontu bat sortu dezakezu eta #LiberaForms3 bertsioa nolakoa den ikusi.

#itzulpena #LiberaForms

LiberaForms (euskaraz)liberaforms@mastodon.eus
2023-09-15

Laster #LiberaForms​en bertsio nagusi bat argitaratuko dugu! 🎉

Jendeari LiberaForms bere hizkuntzan eskaintzea dugu gustuko, baina laguntza behar dugu. Hortaz, ahal baduzu, itzuli LiberaForms zure hizkuntz(et)ara!

Batez ere gaztelaniarako itzultzaileak behar ditugu, hizkuntza hori gure hizkuntza nagusi eta ofizialetako bat baita.

Besterik gabe, sartu esteka honetan eta hasi itzultzen: hosted.weblate.org/projects/li

#LiberaForms3 #L10n #itzulpena #Gaztelania

"Itzulpena" ikonoa
Oier Peñagarikano :toka:AxuriBeltza@mastodon.eus
2022-12-11

Dagoeneko Pl@ntNet app-aren euskaratzea osorik bukatu dugu! Hau poza! Flora identifikatzeko proiektu bat da. Datu publikoak sortu eta elkarbanatzeko. Itzulpena laster egongo da app-an eskuragarri. Gehiago jakin nahi baduzue plantnet.org 😜

#Plantnet #Pl@ntnet #Itzulpena

2022-05-20

Aste honetan argitaratu dute euskara barne dakarren software askeko proiektu baten bertsio berria.

Baina ez dago modurik beste proiektu baten arduradunarekin harremanetan jartzeko: crowdin bidez ez du erantzuten, eposta atzera bueltatu dit, eta gizarte-sareetan ere ez du erantzun.

#euskara #itzulpena

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.04
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst