#Bidean

Beñat Irasuegi Ibarrabirasuegi@pixelfed.eus
2025-11-05
Spyo grafitigilearen bi txori handi eta Free free Palestine eraikin batean.
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-10-29

Hegazkin eskalek dexenteko frustrazioa sortzen didate, izan ere toki batean egotean pentsamendua azaleratzen zait automatikoki, eta sakontasun geografiko-historikoetan murgiltzen naiz.

Baina banoa, oso polita Munich...
#Bidean #KoopIntern

Municheko aireportuaren argazki bat terminal Barrutik. Kanpoan hegazkin bat eta sarbide pasarela. Atzean beste terminal bat.
Ekionekion
2025-10-28

"Azken urtetan “estresa” hitza gure egunerokoaren parte da. Estresatuta bizi garela egunean behin baino gehiagotan entzuten dugu. Baina, benetan horrela al da?".

Gaurkoan, Bidean atalean estresaren inguruan hausnartu dugu. Post osoa irakurri nahi baduzu, hementxe duzu aukera: ekion.eus/estresa-edo-ohitura/

Beñat Irasuegi Ibarrabirasuegi@pixelfed.eus
2025-09-28
Andaluziako kale bat, bi Edo hiru pisuko etxeak, kolore argiak. Zerua urdina.
Beñat Irasuegi Ibarrabirasuegi@pixelfed.eus
2025-09-25
Gaueko azken orduetan, ekialdetik eguzkiaren lehen izpiak ikusten dira, Artizarrarekin batera.
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-09-07

Etxera bidean Argelers de la Marenda (aka Argeles-sur-mer) ondotik pasa behar genuenez, bertan frantziar estatuak milaka antifaxistentzat ezarri zuen konzentrazio esparru lotsagarria eta kriminala non egon zen ikustea proposatu nien etxekoei:

eu.wikipedia.org/wiki/Argel%C3

Negar egin nuen, gertatu zena gogoratzeak sortutako emozioagatik, memoria gune xumeagatik, eta aitortzaren duintasun faltagatik. HONTE ÉTERNELLE, france!

Oroimena eta aitortza erbesteratu guztiei!

#memoria #bidean

Argelerseko konzentrazio esparruaren hegoaldeko muga egon zen tokian dagoen monolitoa, hainbat aitortza planekin, eta erbesteratu haien idatzi eta mezuekin. Aurrean nago ukabilarekon elkartasun eta aitortza egiten.Argelerseko hondartza, pinudia eta hondartza luzea, garai batean kanpoan egon zen tokian."Ni olvido ni prrsón" Irakurtzen da monolitoak herritar batek jarritako harritxoan.Zeru urdina, itsasoa eta hondartza, udara giroan.
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-09-06

Walter Benjamin burkideari agur eta ohore egitera gelditu gara #Portbou herrian.

eu.wikipedia.org/wiki/Portbouh

«Eginkizun nekezagoa da izaki anonimoen memoria ohoratzea pertsona ospetsuena baino. Eraikuntza historikoa izenik ez dutenen memoriari ematen zaio»

eu.wikipedia.org/wiki/Walter_B

Marxista, historiaren teorikoa, judu jazarria, estetika eta kulturaren ikertzailea. Hilerriko hobi komunean dago.

#bidean #marxismoa #HerritarronHistoria

Hilerriko pareta zuriaren aurrean Walter Benjaminen oroitarria, hilerriko hobi komuna dagoen tokian. Aurrean ni ukabilarekon ohore egiten.Hilerri kanpoan Walter Benjaminen onezko egitura artistikoa, metalezko eskilara bat da, itsasora jeisten dena. Sarreran obretan daude eta lurra altxata ikusten da. Itzala ematen duten bi zuhaitz itsasoa eta lurmutur bat atzean.Itsasora jeisten den eskilaran bi pertsona, itsasoa eta lurmutur bat.Portbouko ikuspegia hilerriko, Badia txikia hondartzaren on, herria,, eliza, tren geltoki internazionala, mendi lehorrak eta zeru urdina.
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-09-06

Itzulera kostalde eder eta tragikotik: Portbou > Coitllure > Argelès-sur-mer.

Etxekoekin #memoria eta #antifaxismoa lantzea ezinbestekoa da.

#bidean #Mediterraneoa

Beñat Irasuegi Ibarrabirasuegi@pixelfed.eus
2025-09-05
itsaso urdin iluna zeru urdinaren azpian, lur mutur bat eta mendi zati bat.
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-09-05

#Mendebaldea deitu eta erakutsi diguten eraikuntza historiko/politikoaren oinarriak ez dira diruditen bezain sendoak.

Historiaren kontakizuna ikuspegi anitz eta ez-linealetik egiteak izugarrizko balioa du, eta liburu hau zoragarria da ildo horretan.

'Occidente. Una nueva historia de una vieja idea' Naoíse Mac Sweeney historialariarena.

#Irakurketak tokiarekin lotzean, bereziki gozatzen dut. Hemen, Ampurieseko hondartzan, kai grekoaren ondoan.

#bidean #historia #Ampuries #Mediterraneoa

Ampurieseko hondartzan, Occidente liburua, eta atzean kai grekoa, Roseseko badia eta Mediterráneo itsasoa.
Beñat Irasuegi Ibarrabirasuegi@pixelfed.eus
2025-09-04
Ekaitz hodeiak ikusten dira kostaldera iristen, arroka eta pinuak daude kostaldean.
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-09-04

[Mediterraneoko hondartza batean]

Ni: Bulego estetika Kataluniara Iritsi da, begira mutil hori, abeslariaren kalko estetiko bat da.

Etxekoak: Aita, Bulegoko abeslaria da!😂

#bidean

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-09-03

Adibidez, Wikidatak artikuluari ematen dion ate nagusiaren irudi nabarmendua polita da, baina ez dago eguneratua. 2012an detekzio teknikekin lubaki handi bat aurkitu zuten eta azken indusketa kanpainetan, murru kanpoko auzo bat, 4 m sakon eta 10 m zabal den lubaki defentsiboa aurkitu dute, baita hirira sartzeko zubiaren egitura. Horrek Inguruaren ulermen oso ezberdina ematen du.

#Commons iruditegian jaso dut:
> commons.wikimedia.org/wiki/Fil
> commons.wikimedia.org/wiki/Fil

#Ullastret #bidean #WikiLanak

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-09-03

Atzo bertan euskarazkoa Wikipedian hiriaren aztarnategi ari buruzko artikulua sortu nuen, gaztelaniazkoa oinarri hartuta, eta itzulita.

eu.wikipedia.org/wiki/Ullastre

Azken indusketa eta ikerketa historikoen ondorioz, artikulua asko osatu daitekez hiriaren ikuspegi orokorrarekin, eta hainbat detailetekin. Egiten eta zerrendatzen joango naiz, ahal dudana komentatuz.

#wikilanak #bidean #Ullastret

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-09-03

Memorian iltzatuta dudan tokietako bat da #Ullastret, eta bertako hiri iberiarra.

8-9 urterekin lehen aldiz ezagutu eta «buru iltzatuak» ezagutu nituenetik, Anpuriaseko portuarekin batera, historia klasikoarekiko nire zaletasunaren oinarria izan dira.

Ullastreten gehiagotan egon naiz, atzo berriro, eta aldiro hobeto zaindua eta azaldua aurkitu dut, atzo #euskaraz gainera!

«Buru iltzatuak» konplexuagoak dira orain, «buru moztuen» erritua, lurralde zeltiarretatik ekarritako ohitura.
#bidean

Buru iltzatu eta moztuen erritua, Ullastreteko Sant Andreu muinoko museo arkeologiko erakusketan. Bertan lau buru eta errituko elementuak erakusten dira.
Beñat Irasuegi Ibarrabirasuegi@pixelfed.eus
2025-09-02
Zerua eusten duten arkuak

#Pals #gotikoa #bidean #Emporda #Girona
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-09-02

Udararen eta bizitzaten altura hauetan, kafe irlandarrarekin zaletu naiz.

#bidean

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-08-31

«Trobada gegantera, cercavila i ball de gegants i capgrossos amb la participació de 14 colles»

Ba benetan giro ederra izan da L'Escalako jaietan, gozatu dugu erraldoi eta buruhandiak ikusten.

cc-cp/ @Ionliz (wikilanak egingo ditut)

#Bidean #LEscala #ErraldoiEtaBuruhandiak #Emporda #Girona #Katalunia

Bi erraldoi nahiko kurioso, deskribatzen zailak; gizon zahar bat eta haur-gazte-nerd bat?Erraldoi konpartsak L'Escalako Riban, itsasertzean. Atzean herriko etxe batzuk, itsasoa, Ampurieseko kostaldea eta arratseko zeru dramatikoa.Bi erraldoi dantzan, konpartsa kideak inguruan eta jendea eguzkitan ikusten L'Escalako Riban, portua eta hondartza dituena.Bi erraldoi eta bi konpartsa kide, erraldoiak dantzatzen dituztenak, deskantsuan.

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.07
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst