#KoopIntern

2026-03-09

Bisitatutako komunetan –hala nola “5 de Marzo Comandante Eterno” eta “Candelaria Heroica”– jendea harro ageri da, demokrazia komunitarioaren bidez herrialdeko erronkei erantzuten ari delako. Guztira milaka komunatan jarri dira hautesontziak, eta milioika herritarrek parte hartzen dute.

Prozesu komunalak erakusten du #burujabetza lurraldean errotutako demokraziaren bidez defendatzen dela, eta ekonomia komunitarioa demokraziaren logikarekin uztartzea posible dela.

#BurujabetzaK #KoopIntern

Elkartasun internazionalista prozesu komunalari babesa ematen.Gernika murala Venezuelako pareta batean
2026-03-09

📣 #KoopIntern: Venezuelako brigada

#Venezuela|n 3 hilabetero egiten dira Komunetako Herri Kontsulta Nazionalak, demokrazia parte-hartzailea eta komunitarioa indartzeko.

Komuna bakoitzean auzotarrek lurraldeko beharrak aztertu eta 7 proiektu estrategiko proposatzen dituzte; ondoren, +15 urteko herritarrek bozkatzen dute, eta proiektu irabazleek estatuaren finantziazioa jasotzen dute. Dirua Banku Komunalera heltzen da, eta komunitateak berak gauzatzen ditu proiektuak, autogestioaren bidez.

Herri galdeketa eta bozkatzeko proiektuak azaltzen dituen paskina.
Talaios kooperatibaTalaioskoop@mastodon.eus
2026-02-05

Manresa eta Bartzelona artean gabiltza egunotan @TaPuntu @Lakarikoop @huhezi eta @Olatukoop kideekin batera.

Xarxa d'Ateneus Cooperatius-en neguko eskolan hartu dugu parte, balio kateen lanketan eta interkooperazio prozesuetan sakondu dugu Kataluniako kideekin batera, sareak josiz.

Gràcies @AteneusCoopCat per la invitació, continuem transformant!

#KoopMaitasuna #AmorCoop #Sareak #EkintzaKoop #KoopIntern #Manresa #Katalunia

Lanketa saioaren momentu bat, talde bat egindako lanketa aurkezten.Taldekako lanketalanketa bat aurkezten paretean itsatsitako panelaren bitartez.plenarioa formakuntza aretoan
2026-01-26

Herri Kooperatiba Euskal Herrian sortutako proposamen politiko eta praktikoa da, mugaz gaindi ere oihartzuna duena, bereziki despopulazioa eta zailtasun sozioekonomikoak dituzten eremuetan. Kataluniako kooperatibismoarekin elkarlanean gabiltza, eta bat gatoz erreleboa, interkooperazioa, lurralde garapena eta herrigintza eraldatzailea bezalako arloetan.

@rocagales@economiasocial.org fundazioak erreportajea argitaratu du #CooperacióCatalana aldizkarian: rocagales.cat/cooperacio-catal

#Katalunia #KoopIntern #HerriKoop

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-12-11

@txerren @Olatukoop Plazera da ikustea #Koopenhage|ra egindako bidai kooperatiboak harremanak (eta seguru mozkinak) ematen jarraitzen duela ikustea.

#KoopIntern 🌈

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-11-27

‘Koopenhageko fabrikatik’ dator notizia

argia.eus/argia-astekaria/2941

@argia aldizkarian idatzi dut Koopenhagera egin genuen bidaia kooperatiboaz.

«Beti da sorpresa gure lurraldeetatik urrun berdinen artean gaudela sentitzea, baina inoiz ez da kasualitatea»

#ESE #Koop #Koopenhage #KooperativtKobenhavn #KoopIntern

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-11-18

Kopenhageko #Fabrika bisitatu genuen egunetako bideo-kronika txikia:

peertube.eus/w/amwkY2PvVoDeSGa

Gozatu genuen harreman bidaia bat.
@Olatukoop @Talaioskoop

#Koopenhage #KoopIntern #ESE #KooperativtKobenhavn #Peertube

2025-11-17

🌍 Kopenhageko bidaia, nazioarteko harremanak indartzen!

Duela aste batzuk Kopenhagen izan ginen Fabrika festibalean. Bertako ekonomia eraldatzaileko eragileak ezagutzeko eta gure arteko loturak sendotzeko aukera bikaina izan zen.

🎞 peertube.eus/w/amwkY2PvVoDeSGa

Esperientziak erakutsi digu kanpo-harremanak lantzea ez dela turismo hutsa: beste lurraldeetan ikasitakoa gure testuingurura ekartzea.

#Olatukoop #KoopIntern #ESE #KooperativtKobenhavn

Talaios kooperatibaTalaioskoop@mastodon.eus
2025-11-03

Kopenhagen egon da @birasuegi gure kidea @Olatukoop sarearekin harreman kooperatibo internazionalistak egiten.

#ESE ikuspegi politikoak batzen gaitu, eta formakuntza eta bidelaguntza kooperatiboaren ardatzak oinarri hartuta, kooperatibismoan erreferentzia berriak topatzeko aukera bikaina izan da: Logik&Co, ReSew, Kitchen Colective eta beste. Elkartrukerako aukera paregabea izan dugu, #Fabrika festibalean anfitrioi bikainekin: kooperativtkoebenhavn.dk/

#KoopIntern #KooperativtKobenhavn #CoopLove🌈

#Fabrika festibalaren saretze momentu batLogik&Co. eraikuntza kooperatiba eraldatzailea ezagutzen.Kooperatiben sare internazionalista sortzen Fabrika festibalean.Fabrika festibalaren sarreran bizikletekin.
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-11-01

#Kopenhage 4. eta azken eguna: Lan-bidaia eder honetan gure anfitrioi izan den Logic&Co kooperatibaren bulego eta tailerrak ezagutu ditugu Balder burkidearekin, eta Christianian bazkari eta paseo politikoarekin amaitu dugu eguna.
logik.dk

Hurrengo #KoopIntern topaketa Euskal Herrian!

Tak Balder, Maria, Anne, Maja, Maia, Mia eta #KooperativtKøbenhavn sareko lagun guztiak!
@Olatukoop @Talaioskoop

#KoopMaitasuna!✊🏾🌈

Spyoren murala Palestinaren alde Christiania auzoan.Bazkari kooperatiboa Christianian.Logik&Co. kooperatibaren egoitza Kopenhageko Noresbro auzoanKooperatibaren egoitza bisitatzen, tailerrean Balderrekin.
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-11-01

#Kopenhage 3. egunean, besteak beste, ondo gosaldu, bizikletaz hiria ezagutu eta #Fabrika festibalean parte hartzen jarraitu dugu.

Malmoko (Suedia), Helsinkiko (Finlandia-Ukrainia) Danimarkako eta Kopenhageko kooperatiba sareekin, kooperatibismo internazionalista sarea eraikitzeko konpromisoa hartu dugu.

Kopenhageko kooperatibistak oso bailongoak direla baieztatu eta beraien dance floorrera gehitu gara.

Lortu dugu hotelera bizikletaz iristea...

#KoopIntern
@Olatukoop @Talaioskoop

Bilera internazionalista mahai baten inguruan.DJ Bitch Better Have My Money kartela komun bateko ispiluan.Dantzalekua eta jendea dantzanBizikletan Kopenhageko kaleetan.
2025-10-31

📍Kopenhage — Meet-up between cooperatives from all cities & countries🌍

Gaur, KoopFabrika esperientzia aurkeztu dugu Fabrika jardunaldiko mahai-inguruan, non Malmo, Kopenhage eta Kyiv-eko kooperatibekin aritu gara elkarrizketan.

Kooperatiben saretze internazional bat sortzeko aukera ireki da, eta lehen urratsak eman ditugu: harremanak sendotu, elkarren bisitak prestatu eta online topaketa antolatu. Etorkizuna elkarlanean eraikitzen!🌱

#KoopIntern #Fabrika #Kopenhage #KoopFabrika #ESE #Olatukoop

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-10-30

#Kopenhage 2. egunean bizikletarekin bizitza egitea (heroi izan gabe) posible dela ikusi dugu. Goizean lanera horrela joan gara, eta afaltzetik itzulera ere horrela egin dugu.

Gaur @Olatukoop aurkeztu dugu #Fabrika festibalean (izena guri hartu omen digute), ehundik gora entzule interesaturen aurrean.

Ukrainiar kuir-jostun kooperatibista eta Helsinkin errefuxiatuekin, asmatu duten mahai jokoan jolastu gara.

Anatoliako afaria egin dugu sukalde komunitario batean.

#KoopIntern sarea josten.

Fabrika festibalaren sarreran Olatukoopeko kideak bizikletekin.Olatukoopeko kideak aurkezpenaren aurretik'Sewing kooperatibe' mahai jokoan, ReSew kooperatibako kideekin.Afari Anatoliarra sukalde komunitarioan.
2025-10-30

Kopenhagen egin beharreko zereginen artean,  zati nagusi bat burutu berri dugu: Olatukoop ESE sustatzeko sarearen aurkezpen-hitzaldia. Pozik gaude.
Harrera beroa izan dugu eta intereses handia piztu du gure sareak.

Interkooperazio harremanak josteko momentua da orain.

#KoopIntern #ESE #KooperativtKøbenhavn #Fabrika #kopenhage #kooperatibismoa #olatukoop

2025-10-30

📍Kopenhage — FABRIKA festibala (Kooperativt København) 🌍🤝

Gaur hasi da gure abentura Kopenhagen! Olatukoop-eko taldea hemen gaude “Fabrika” nazioarteko jaialdian, esperientziak partekatzeko eta mundu osoko kooperatiba proiektu inspiratzaileak ezagutzeko.

Lehen eguna ilusioz eta topaketa interesgarriz beterik dator…

#KoopIntern #Kooperatibismoa #Fabrika #Kopenhage #KooperativtKøbenhavn #Elkarlana #ESE #olatukoop

Fabrika jardunaldiaren bannerra. Kooperativt København praesenterer FABRIKA 30-31 Okt 2025.Fabrika festibalaren hasiera eszenatoki nagusian. Aurkezleak eta publikoa elkarturik.Festibalaren pabeloian dagoen argi kartela Fabrika logoarekin.Fabrika festibalaren egoitzan pankarta eta Olatukoopeko lantaldearen zati bat bizikletekin.
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-10-29

#Kopenhage lehen balorazioa: bizikleta gehiago kotxeak baino, langileak historikoki antolatu dira hemen, kooperatibismo eraldatzaileak ikusgarritasun handia dauka, hiri bizigarria dirudi.
@Olatukoop @Talaioskoop

#KoopIntern #Kobenhavn #Fabrika #ESE #Koop #KooperativtKobenhavn #Mugikortasuna

Kopenhageko kale bat bizikleta mordo batekin.Langileen museoaren fatxada bandera gorri batekin.Kooperativt Kobenhavn sarearen pankartak kalean.Bizikleta tailer kooperatiboa
Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-10-29

Hegazkin eskalek dexenteko frustrazioa sortzen didate, izan ere toki batean egotean pentsamendua azaleratzen zait automatikoki, eta sakontasun geografiko-historikoetan murgiltzen naiz.

Baina banoa, oso polita Munich...
#Bidean #KoopIntern

Municheko aireportuaren argazki bat terminal Barrutik. Kanpoan hegazkin bat eta sarbide pasarela. Atzean beste terminal bat.
2025-10-28

🛄 Maletak prest!

🇩🇰 Bagoaz Kopenhagera bertako kooperatibekin Ekonomia Sozial eraldatzaileko harremanak josi eta proiektuak ezagutzera.

🏭 #Fabrika jardunaldian parte hartu eta ikasteko aukera dugu, Kooperativt Kobenhavn sareko burkideek antolatu eta gonbidatuta: fabrikakbh.dk

Tak!♥️

#ESE #TSE #TS #KoopIntern

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-10-28

Kopenhagen egongo naiz lanean datozen egunetan, sare kooperatibistak josten.

Tarte askorik ez dut izanen, baina ikusteko edo irakurtzeko gomendiorik?

Tak!
#KoopIntern #Kobenhavn

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-10-24

Astea Bartzelonan (bo, ez naiz #Sants auzotik atera 😅) lanean pasata etxean bueltan, nekatua baina pozik.

Bertako burkide kooperatibistekin harremanak landu, eta ezagutzak elkarbanatzeko egun bikainak izan dira. Coòpolis, MigrESS, Ciutat Invisible, Tanda, Coop57, Batec, La Borda, Abarka, Diomcoop, La Dinamo, XES, Bloc4... #LuxuKomunala horrelako kooperatibekin harremana izatea.

Bide batez, ekintza kooperatiborako lan-taldea ere indartu dugu.

Moltes gracies! 🌾

#KoopIntern

Ni lan saio batean hitz egiten.Estrategia koopertiboazLa Borda etxebizitza kooperatibaren kanpoaldea.Lanean aritu garenon talde argazkia Bloc4 eraikinean

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.07
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst