Zazpi urte zerrenda honi ebakiak egiten. Iazkoa ere, ez da oso sakona izan. Zerrendatik kanpo, erdi amaituta neuzkan joko batzuk guztiz amaitzeko urtea izan da. Baita Super Mario 64 euskaraz gozatzeko urtea ere!
Zerrenda honi esker, lagun birtual berriak egin ditut. 2024ean, horietatik 5 lagun desbirtualizatzeko aukera izan dut gainera.
Aurten zerrendari irmoago erasotzea gustatuko litzaidake. Ez dut uste 2025a zerrendaren amaiera izango denik ordea.