#Librezale

Aldatsa :toka:aldatsa@mastodon.eus
2025-06-03

Androiderako aplikazio libreen @fdroidorg biltegia euskaraz erabili daiteke aspalditik, hainbat @librezale​ri esker. Orain fdroid.org/eu webgunea ere bai!
f-droid.org/eu/2025/06/01/basq

Hizkuntza bat gehitzeko webgunea osorik itzultzea eskatzen dute, baita biltegiko aplikazioen deskribapenen %10a ere.
gitlab.com/fdroid/fdroid-websi

Azken hori hobetzen lagundu nahi izanez gero, ongi etorria izango zara:
hosted.weblate.org/projects/f-
#librezale #euskara #softwareLibrea

2025-05-22

Egun on! :belarriprest:

#SareakAske izateko ezinbesteko baliabidea #SoftwareLibrea, baita euskarazko digitalizaziorako ere.

Tresna digital askeak garatu eta erabiltzeko, hauek euskaraz izateko lana egiten du @librezale taldeak.

Ezagutu egiten duten lana, eta denbora eta gogoz bazabiltza, bertan parte hartu!

librezale.eus/

#Euskaraldia #Euskara #Digitala #Librezale

Euskaraldiaren logo/txapa tuneatua, bere koloreak mantenduz, SareanAske leloarekin eta wifi sare ikono beltzarekin jokoa eginez.
Aldatsa :toka:aldatsa@mastodon.eus
2024-11-27

Software libreko iparrorratz aplikazio sinple bat itzuli dut euskarara:
hosted.weblate.org/projects/co

Garatzaileei hurrengo bertsioan gehitzeko eskatu diet:
github.com/Kr0oked/Compass/iss

Ea itzulpena laster erabilgarri jartzen duten aplikazio libreen F-Droid biltegian:
f-droid.org/packages/com.bobek
#librezale @librezale

@gorka_bm @birasuegi @ng @mikelgs hemen uzten dizkizut zure interesekoak izan daitezkeen esteka batzuk:

➡️ Software libre zalantzak: #SoftwareLibreZalantzak:librezale.eus edo matrix.to/#/#SoftwareLibreZala edo matrix.to/#/#librezale:libreza
➡️ Librezale: #librezale:librezale.eus matrix.to/#/#librezale:libreza
➡️ Hezkuntzan Librezale: #hezkuntzan-ere-librezale:librezale.eus edo matrix.to/#/#hezkuntzan-ere-li

Aldatsa :toka:aldatsa@mastodon.eus
2024-01-06

#LinuxMint 21.3 beta egoeran dagoenez eta bertsio egonkorra laster argitaratuko dutenez, errepasoa eman diot euskarazko itzulpenari, @alexgabi​ren laguntzarekin. Berriz ere %100ean dago!
#Librezale

Linux Mint proiektuaren euskarazko itzulpenen zerrenda. 45 aplikazio agertzen dira eta guztiak %100ean daude.
Galder Gonzalez :belarriprest:theklan@mastodon.eus
2023-11-15

Jonh eta Jane Doe itzuli behar dut software batean. #Librezale|k, antza, ez du ebatzi nola itzuli, eta horrela uzten ditu.

Urlia Sandia izena egokia al da? Edo Miren Agirre erabili beharko nuke?

Aldatsa :toka:aldatsa@mastodon.eus
2023-11-01

Egia esan aurreko hilabeteetan #LinuxMint​en itzulpenari ez diot behar adina denbora eskaini. Azken bi asteetan lan pixkat egin ondoren berriz ere %100ean dago!
translations.launchpad.net/lin
#librezale

2023-10-28

Common Voice ETB1eko Gaur Egunen (GAITU ekimena)

peertube.eus/videos/watch/6d80

2023-10-28

Common Voice proiektua aurkezteko iragarkia (GAITU ekimena)

peertube.eus/videos/watch/d7d7

Txopi 🇵🇸txopi@mastodon.eus
2023-10-09

@izarobasurko @desertorea @gorkaazk bai, zuzen zaude. Proiektuak 6 urte ditu eta Librezale euskararekin duela 5 urte hasi zen. Duela 4 urte "auzolan digitala" komunikazio kanpaina izan zen eta ziurrenik hori da gogoratzen duzuna.

Informazio gehiago hemen dagoen 16 orrialdeko PDFan edo 12 minutuko bideoan:
ikusimakusi.eus/2023/common-vo

#CommonVoice @librezale #Librezale

2023-09-23

Common Voice proiektuaren gakoak eta euskararen bilakaera (GAITU ekimena)

peertube.eus/videos/watch/9e47

mikelgs :mastodon:mikelgs@mastodon.eus
2023-09-20

@iune softwarea da #Jitsi. Eta suposatzen dut garatzaileen (8x8 izeneko enpresa uste dut) instantzia erabiltzen ibili zaretela: meet.jit.si

Duela egun batzuk #Librezale txat gelan aipatu zen zerbait, arduradunen ohar hau jitsi.org/blog/authentication- (ez dut irakurri).

Eta beste hauek gomendatu ziren:

meet.guifi.net (Kataluniakoa nik uste)

meet.sindominio.net/ (espainiar estatuko talde bat baina zerbitzari hau ere Katalunian beharbada)

jitsi.zoz.guifi.eus/ (Zumaian)

Porru :toka:porru@mastodon.eus
2023-03-14

@Anaisni Lokalizazioaz/Itzulpenaz ai zea ezta? Nunbait editatu daiteke, bai noski.

Zer proposatze dezu termino horren ordez? #Librezale txatean galdetu zenezake, edo bestela hemen zuzenean

Software libreko itzulpenetan ibiltzen garenok bagaude eta hemen: @txopi, @desertorea, @mikelgs, @aldatsa eta beste hainbat ere

Aldatsa :toka:aldatsa@mastodon.eus
2022-12-11

Urte amaiera aurretik #LinuxMint 21.1 “Vera” argitaratuko dute, 2027 arteko euskarriarekin.

Euskarazko itzulpenak eguneratzen aritu naiz eta berriz %100ean daude!

Aipamen berezia @alexgabi​rentzat, itzulpenean laguntzeagatik 😃

Katalanezko eta galeserazko itzulpenak ere %💯an daude!

translations.launchpad.net/lin

#Librezale

Aldatsa :toka:aldatsa@mastodon.eus
2022-11-01

:mastodon: #Mastodon​en itzulpena osatuta! Espero dut laster aterako duten 4.0.0 bertsioa %💯 #euskara​z erabiltzeko moduan izango garela!
#librezale

Aldatsa :toka:aldatsa@mastodon.eus
2022-08-01

#LinuxMint 21 “Vanessa” argitaratu dute! 2027 arte jasoko ditu eguneraketak. Ohi bezala hiru bertsio daude mahaigain lehenetsi desberdinekin. Aukeratu gustukoena:
- Cinnamon blog.linuxmint.com/?p=4358
- MATE blog.linuxmint.com/?p=4359
- Xfce blog.linuxmint.com/?p=4360

Proiektuaren garatzaileek mantentzen dituzten aplikazioen euskarazko itzulpena %100ean dago:
translations.launchpad.net/lin
#Librezale

2022-06-05

Microsoft 365 debekatuko omen dute Baden-Württemberg estatu alemaniarreko eskoletan, datu babeserako arauak betetzen ez dituelako nextcloud.com/blog/data-protec #libreoffice #librezale

Aldatsa :toka:aldatsa@mastodon.eus
2022-02-16

Software Libre Zalantzak txatean tutorial batzuk aipatu dituzte gaur.
matrix.to/#/#SoftwareLibreZala

@librezale​ren Wikian 'Eskuliburuak eta tutorialak' izeneko orri bat daukagula gogoratu naiz eta bertan gehitu ditut. Ondo iruditzen bazaizue software libreari buruzko euskarazko tutorial, bideo-tutorial eta eskuliburuak bildu ditzakegu bertan.
librezale.eus/wiki/Eskuliburua

#Librezale #SoftwareLibrea #Tutorialak #Euskara

Aldatsa :toka:aldatsa@mastodon.eus
2022-01-23

#Arduino IDE 2.0 laster argitaratuko dute. Une honetan "Release Candidate" edo RC (Argitaratzeko hautagaia) egoeran dago. Bertsio berri hau hasieratik euskaraz egongo da!
transifex.com/arduino-1/ide2/
#Librezale

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.04
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst