#Piratak

2025-11-20

2025eko 33. #komikiaeuskaraz:
🗨️HERIO ANDEREAREN TRAPUPEAN ATLANTIKOKO #PIRATAK
📝Marcus Rediker
🖍️David Lester
📚Argitaratzaileak
@FarmaziaBeltza / @raki
komikipedia.eus/index.php?titl
#komikia

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-11-08

Badator #HerioAnderearenTrapupean komikia.

etzi.pm/herio-anderearen-trapu

Pozik eraso pirataren parte izateko aukera izan dudalako.
Jende ona edo... @FarmaziaBeltza

#komikia #piratak #LangileonHistoria

DENOK BAT! 🏴‍☠️

Komikiaren portada.
2025-11-08

'Herio Anderearen trapupean'

etzi.pm/herio-anderearen-trapu

«Piraten ahala protesta gisa hedatu da egundaino, eta halaxe erakutsi du Asia hego-ekialdeko demokraziaren aldeko gazte mugimenduak, Jolly Roger bandera bere egin duenean»

Botika berria kaleetan zabalduko du @FarmaziaBeltza|k, eta @raki bidez komikiaren atarikoa ekarri dugu Etzira aurrerapen moduan.

Zorionekok gu, irakurri, gozatu eta DENOK BAT oihukatu! 🏴‍☠️

#Piratak #Botikak #FarmaziaBeltza #Komikia #MarcusRediker #DavidLester #Etzi

2025-11-08

Herio Anderearen trapupean

Botika… zera, komiki berria argitaratuko du Farmazia Beltza artefaktu definiezinak datozen asteetan. Bai, Farmazia Beltza argitaletxe deitzea sinplifikazio hutsa da, beharrezkoa botikagintzan iniziatu gabekoentzat, eta RA-KI elkartearen laguntza izan du, herritarron historia, kapitalismoaren sorrera eta itsas-abentura uztartzen dituen Herio Anderearen trapupean botika ederra euskaraz izan dezagun.

Zorionekoak gara, euskal ediziorako Marcus Rediker eta David Lesterren eskuzabaltasun osoa izan dugulako, eta gainera bonus bezala atariko bat idatzi digutelako. Hemen duzue, komikia esku artean izan aurretik, atarikoa aurrerapen gisa. Gozatu!

Euskal edizioren atarikoa

Marcus Rediker eta David Lester

Guretzat plazer hutsa da euskal irakurleak agurtzea Under the Banner of King Death liburuaren itzulpen berri honez bidez. Liburuak ezagutu duen zazpigarren hizkuntza da zuena; eta hain itsas tradizio handia duen herri batengana iritsiko dela jakitea bereziki zaigu laket. Euskal marinel ausartak aitzindari izan ziren Erdi Aroan baleen ehizan, bai eta bakailaoa arrantzan ere Atlantikoan, XVI. mendearen hastapenean. Itsasoak garrantzi handia du oraindik zuentzat: historian eta identitatean duzue txertatuta eta, hain zuzen horrengatik, ziur gaude oihartzuna izango duela zuengan. Tiraniaren aurka borrokatu zuten piraten bizitzarekin bat dator Under the Banner of King Death-en arte ilun eta gordina. Guretzat ohorea da Euskal Herriko komikiaren gorakadarekin bat egitea. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu David Zapiraini eta Farmazia Beltzari, liburuaren itzulpenagatik.

1710eko eta 1720ko hamarkadetako Atlantiko piratak —“Jolly Roger” bandera beltza sortu zuten pirata klasikoak, alegia— heroi herrikoiak izan zirela eta hala izaten jarraitzen dutela diogu dugu liburu honetan. Haiek, beren askabide harrigarria horretan, demokraziaren eta berdintasunaren printzipioen arabera antolatu zituzten ontziak: kapitaletik, estatutik eta arau sozial errepresiboetatik at. Marinel txiro eta esplotatu haiek nazkatuta zeuden armada eta merkataritza-ontzietako lan-bizitza zapaltzaileaz, eta horren aurka altxatzea erabaki zuten. Itsasoan lapurreta egiteko debekuari muzin egin, eta beren ontziak modu berri eta autonomo batan antolatu zituzten. Itsasontzietako kapitainek tripulazioen gaineko botere ia absolutua eta langile txiroek inolako eskubiderik ez zuten garaian, piratek ezohikoa egin zuten: kapitainak eta ofizialak aukeratu.

Itsasontziko kontseiluak ematen zien burujabetza piratei, eta itsasontziko kide guztiak hartzen zituen kontuan. Erabaki kolektiboak hartzen zituzten, denek denen mesedetan. Etnia eta arraza ugaritako piratek nazionalismoa baztertu zuten, eta horren araberako bandera bat sortu zioten kolore askotako eskifaiari. Mary Reed eta haren gisako emakume ausartek ere askatasuna aurkitu zezaketen itsasontzi piratan.

Itsasoan ordainsari barregarrien truke truke lan egiteaz nazkatu eta pirata bihurtu ziren marinelek haiek soldata deuseztatu zuten eta berdintasun harrigarrian aritu ziren, arriskuan elkarren senide eta bazkide bihurturik.

Begi, beso edo zango falta ziren marinel mutilatuak hirietako portuetan, besteak beste Bilbon eta Baionan, eskale gisa agertzen ziren garaian, piratek elkar zaintzen zuten; gizarte segurantzaren moduko sistema bat ezarri zuten adinduak eta elbarriak babesteko. Eric Hobsbawm historialariak ezarritako bidelapur sozialen mailan sartzen dira piratak: legea urratzen zuten baina baina biztanle gehienen babesa zuten, agintarien klaseari eta estatuari eraso egiten zietelako. Itxura guztien arabera, erresistentzia ekintza ausart horiek izan dira, hain zuzen, piratak belaunaldiz belaunaldi maitagarri bihurtu dituzten arrazoi nagusiak.

Piraten ahala protesta gisa hedatu da egundaino, eta halaxe erakutsi du Asia hego-ekialdeko demokraziaren aldeko gazte mugimenduak, Jolly Roger bandera bere egin duenean. Sinbolo horren gauzatze berriena Japoniako anime batean ageri da. Pirateriak kultura herrikoi eta politiko globalean eragiten jarraitzen duela adierazten du horrek. Etorkizunean, euskal irakurleen ahotik ikasi nahiko genuke piratek eta Jolly Rogerrek zer esan nahi duten. Bihur dezagun piraten elkartasun oihu hura, “Denok bat”, gure lelo.

Marcus Rediker eta David Lester.

Pittsburgh. Vancouver. 2025eko urrian.

#DavidLester #FarmaziaBeltza #kapitalismoa #Komikiak #MarcusRediker #piratak

https://etzi.pm/herio-anderearen-trapupean/

2025-10-04

@etzipm-rako eraso pirata:
Mixel Etxegorria pirata

etzi.pm/pirata-paregabea/

#Piratak #MixelEtxegorria

2025-10-04

'Pirata paregabea'

etzi.pm/pirata-paregabea/

«...irudimena eta kultura popularra dira gure #piratak ezaugarritu dituenak.
Erreala eta fikzioa, biak ala biak, Mixel Etxegorriarengan batzen direla uste dugu.»

Gure itsasoetan kortsarioak boladan dauden garaiotan, populuarentzat erreferentzia hobeak lantzeko materiala @raki bidez.

#Piratak #MixelEtxegorria

2025-10-04

Pirata paregabea

Mixel Etxegorria, aka Mitxel euskalduna

Euskal iruditerian, euskal herritarren kulturan, piratek pisu handia dute. Bizitza alaia eta askearekin lotzen ditugu, itsas zabalean kantore.

Halere, ez zaigu iduritzen Historiari ospe handiko piratarik eman diogunik. Kortsarioak bai, ugari. Baina irudiko luke biak, pirata eta kortsarioa, usu nahastu egiten ditugula. Kortsarioak beste ontziak erasotzeko legez daude baimenduta. Guda garaian edo gerra komertzialean txertatzen dira. Piratak, berriz, ez du baimenik eskatu, ez du beste batentzat lan egiten. Testuinguru historiko batean kokatzen da pirateria, batez ere Atlantikoan XVIII. mendean zehar ematen dena.

Beraz, irudimena eta kultura popularra dira gure piratak ezaugarritu dituenak.

Erreala eta fikzioa, biak ala biak, Mixel Etxegorriarengana batzen direla uste dugu.

Etxegorria lapurtarraren ezizena Euskalduna zen: the basque, le basque, el vasco. Beraz, euskal eremutik kanpo aritzen zela adierazten du horrek, euskaldunen artean euskalduna izatea ez baita ezaugarri bereizgarria.

Mixel euskaldunaren abenturak Emilio Salgarik fikzionatu zituen, Il corsari nero liburuan (1898), 1982ko euskal bertsioa dugu Jone Forkadaren eskutik, Elkar etxeko “itzul saila” miresgarri horretan (edizio honek marrazki liluragarriak ditu, G G B bezala kreditatua; interesgarria litzateke horren argitzea). Abentura saga honetan Mixel ez da euskaldun bakarra. Carmaux bera ere euskaldun gisa ezaugarritzen du Salgarik. Halere, aurrerago Salgarik ematen dituen xehetasunengatik, hura gaskoia zela esango genuke.

Ventimiglia jaunak, aka Kortsario Beltzak, eta bere lagunek Marakaiboko erasoan hartzen dute parte, Olondarra eta Migel euskaldunarekin batera, besteak beste.

Salgarik baino lehen, 1849an Emmanuel Gonzales-ek beste nobela bateko protagonista bihurtu zuen Mixel euskalduna,The Pearl Fisher of Santo Domingo: a tale of the buccaniers liburuaren pertsonaietakoa baita.

Izan ere, Mixel historikoa bukaneroa genuen, hau da, haragia keztatzen zuen Santo Domingon, gerora ontzietan hura saltzeko. Ogibide hori alboratuta, Marakaibokoetan ez ezik (bat baino gehiago izan ziren), Gibraltarren aurkako eraso aldian ere hartu zuen parte, esaterako, bai eta Olondarrarekin batera hartu ere. Espainolek gogor jazarri zuten, baina ez zuten atxiki.

Hau dena, baina, XVII. mendean zehar izan zen, pirateriaren urrezko aroa baino lehen. Berez, Migel ere ez zen pirata berdinzalea, agintekeriak gaizki tratuagatik matxinatu zen horietakoa.

Baina kultura herrikoiaren bestelako adierazpenetan ere topatzen ahal dugu Mixel euskalduna. Marvel-en komikietan, 1990. urteko Doctor Strange-ren abentura batean, hain zuzen ere. Zeinek eta Roy Thomas-ek sinatua.

Azkenik, sarean agertzen den Etxegorriaren beste irudi oso zabaldua, Salgariren liburuak baino zaharragoa da, eta Gonzalesen liburuaren garaikidea: 1851ean Allen & Ginter tabako fabrikak egindako promoarena, kromo bildumagarri sorta batean. Litografia George S. Harris and Sons konpainiak egina da, eta Wikimedia Commonsen dago Domeinu Publikoan.

Allen & Ginter (American, Richmond, Virginia)Michael Le Basque, Each Man with a Prisoner, from the Pirates of the Spanish Main series (N19) for Allen & Ginter Cigarettes, ca. 1888American, Commercial color lithograph; Sheet: 1 1/2 x 2 3/4 in. (3.8 x 7 cm)The Metropolitan Museum of Art, New York, The Jefferson R. Burdick Collection, Gift of Jefferson R. Burdick (Burdick 201, N19.14)metmuseum.org/Collections/sear

#EburnikoKattana #piratak

https://etzi.pm/pirata-paregabea/

2025-09-29

#EuskalKomikiEguna izanik, ezin mingainari eutsi...

Marcus Rediker historialari handia euskaratuko dugu, 'Villains of All Nations' lanaren komiki egokitzapena, hain zuzen ere: 'Under the banner of King Death', Rediker eta Lesterren komikia bikaina: en.wikipedia.org/wiki/Under_th

Zuek zer nahiago euskaraz 'Herio Anderearen trapu pean' ala "Herio Anderean ikur pean'?

#Botikak #Piratak #EuskarazkoKomikia

Komikiko orrialde bat, pertsona bat urkatua izateko prest.
Unai Tolosa Pontesta :ehe:Tolosa@mastodon.eus
2025-08-04

Piratetako 2025eko egitaraua instagramen topatu dut.
Webgunean 2024koa dago:
#AsteNagusia2025 #piratak

La flamenkako kontzertuak
2025-07-17

Galtza gustokoenak, zulatuak? 😭

Egin ditzagun piratak ✂️

#Berrerabili #Josi #Josketa #Eskulana #Galtzak #Piratak
#Sewing #Art #Mastoart #HandMade #DIY #Trousers

Kontu aldaketa/Cambio cuentaizaro
2018-06-27

San Sebastian Pirates International Week
Bikainak Piratak ea noiz ikusten ditugun sare libreetan!

Jaia, kaia eta iraultza alaia!
@argia
argia.eus/multimedia/bideo_her

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.07
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst