#sagardoa

2025-06-04

Sagardo festa

Jaien ondoren, ekainak 14ean, Sagardo festa antolatu dugu Lezoko plazan.

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-04-26

Pertsonen batura eta ospakizuna, Sagardo Egunean

[#Hitza]

oarsoaldea.hitza.eus/2025/04/2

Gaur Sagardo Eguna ospatzen dugu herrian, gonbidatuta zaudete.

#Orereta #Errenteria #Jaiak #Ospakizuna #Sagardoa #SagardoEguna

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-02-09

Larraldea sagardotegian bazkaldu dugu gaur etxekoek, Lekarozen, Aroztegiaren gainkaldean:

larraldea.eus/

Sagardotegi giro petraldutik urrun, toki eder eta goxoa topatu dugu, Eztibeltza kooperatibak kudeatua. Lurraldeari atxikia, sagardoaren kultura, sagar barietateen berreskurapena, eta sagardo ekologikoa lantzen dituzte :sagardoa: :ekologikoa:

@koop57eh|k finantzatua, irakurri elkarrizketa hau proiektuaren oinarriak ulertzeko:
argia.eus/argia-astekaria/2809

#ESE #Koop #sagardoa #Baztan

Irudian Baztango paisaia menditsua ikusten da, etxeak, basoak, herriak eta mendiak nahasketa ederrean. Lainotuta dago eta paisaia neguko marroi, berde apal eta elur eta etxeen zuriek osatzen dute.Eztibeltza kooperatibaren logoa, zirkulu beltzean Eztibeltza kooperatiba, auzolanean egina Irakurtzen da eta zirkuluaren barruan, fondo horiarekin, sagarrondo lore zuri bat.Sagardo ekoizpen gunerik, altzairu inoxidableko kupel bat ikusten da, eta atzean egurrezko kupelak eta eserita jendea bazkaltzen.Sagardotegia kanpoaldetik, zuhaitzdun bidetik, harrizko pareta, sagardotegi sarrerako terraza zelai txiki berdearekin, eta eraikin txuria toldo laranjarekin.
2025-02-08

[Gure ekoizleak] Zeraingo Oiharte Sagardotegitik iristen zaigu dendara sagardoa, sagar zukua eta sagardo aparduna, eta Maite Retolaza Ojanguren da sagardotegiko lemazaina, baita Euskal Sagardoko lehendakaria ere.
Irakurri Loinaz Agirrek Goiberri aldizkarirako egin dion elkarrizketa. ⬇️ goiberri.eus/2025/02/07/maite- #sagardoa #Zerain #Oiharte #BiziolaDenda #GureEkoizleak

Aldatsa :toka:aldatsa@mastodon.eus
2025-01-10

@txikillana @desertorea @theklan @bertol @berria Gaur egun gutxi ekoizten da, baina Gipuzkoan sagardo atxanpanatuak badu tradizioa. Artikulu honetan aipatzen diren fabriketatik bitan lana egindakoa da aita: Illarramendi eta Mai-ona. Lehena nire auzoan zegoen. Orain leku berean motor elektrikoak egiten dituen kooperatiba dago.
naiz.eus/eu/gaiak/noticia/2023
#Usurbil #Txokoalde #Urdaiaga #Sagardoa

Artikuluan aipatzen diren sagardoen etiketa zaharrak.
2025-01-10

@berria Agian :fedibertsoa: inkesta egitea ere badago.

Zer nahiago duzue #Sagardoa kopatik edatea ala basotik edatea?

Aldatsa :toka:aldatsa@mastodon.eus
2023-09-20

#Sagardoa egiteko sagarra bildu behar!

Aldatsa :toka:aldatsa@mastodon.eus
2022-04-23

Onddoei buruzko #EntangledLife liburua bukatzen. Gomendagarria iruditzen zait.

Amaiera aldera egileak Cambridgeko lorategi botanikoan dagoen sagarrondo bat aipatzen du, legendaren arabera Newtoni grabitazioaren teoriaren ideia eman zionaren klona omen dena.

Flower of Kent barietatekoa, sagarrak ez omen dira jateko onak zapore garratz-mikatza dutelako. Sagardotarako ez da txarra izango pentsatu dut.

Segidan gauean sagarrak bildu eta #sagardoa nola egin zuten kontatzen du. Ona zegoela dio 😍

Asier Iturralde Sarasolaaldatsa@pixelfed.eus
2020-05-24
Aurtengo #SagardoEguna etxetik baldin bada ere ospatuko dugu!
#Usurbil #Sagardoa
2018-12-05

Hauxe da aurtengo sagardo lupulatua.
Sagarraz gain, Cascade ta Saaz lupuluak dituena.
.
.
.
.
Musika @onkixinox

2018-10-19

Sagaragardoa dastatzen.
Muztioa oraindik gozoa eta bizia dago, eta arrea egon arren, lupuloen eraginez agian, jada alkohol maila altua du: 5,8% gradu.

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.04
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst