#ese

Xabi Otegi Amundarain 🇵🇸 ⁂txapisotegi@mastodon.eus
2026-01-31

Iruditzen zait horrelakoak biderkatu behar(ko) ditugula eskualdez-eskualde, herriz-herri.
Artikulua irakurri eta burua berehala hasi zait traka-traka-traka-traka...
Ekimen bikaina Marseillako hau. ⬇️
De McDonald’s a comedor popular, la historia de L’Après M en Marsella
elsaltodiario.com/economia-soc #ESE

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2026-01-30

RE: mastodon.eus/@Olatukoop/115984

Urteak daramatzagu #KoopDenontzat eta #KFHegoaldetik ildoetan pertsona migratuen erregularizazioaren aldeko lanean eta atzerritartasun legearen kontra.

Azken asteetako gertakizunen aurrean gure komunitatean erregularizazio aukeren inguruan informatu eta laguntzeko baliabideak aktibatuko ditugu, lanketa horretan gure erreferentea den Enarak kooperatibaren bitartez.

#ESE #Koop #Antiarrazista #RegularizaciónYa #ErregularizazioaOrain

Talaios kooperatibaTalaioskoop@mastodon.eus
2026-01-29

#BatzarOrokorra egin dugu kooperatiban, eta besteak beste hauek erabaki ditugu:

+ 2025eko kontuen lehen ondorioak ateratzea. inoizko emaitza positiboena izango dugula dirudi.
+ Gure diruzko aurrerapen kooperatiboa (aka soldata) %6,66 igotzea 2026ko ibilbideari kondizionatua.
+ Datorren urteko Marketin Komunitarioaren Ildoak onartzea.
+ Interkooperazio estrategia garatzea, orain artekoa oinarri: @Olatukoop, @koop57eh, @Teks, @Torrekua, @ekiherri, #EkintzaKoop (@Lakarikoop + @TaPuntu)

#ESE #Koop

2026-01-27

Otsaila ekimenez beteta dator gurean, laster emango dugu horren berri.

Informazio guztia webgunetik abiatuta:
torrekua.eus

#Otsaila #Komunitatea #Torrekua #ESE #TeknologiaLibreak #Orereta #Errenteria

2026-01-26

Izarkom eta Goienerrek Iruñean irekitako bulegoa errealitate bat da!

Inaugurazioak proiektu kooperatibo eta burujabeen aldeko apustua berretsi zuen: energia eta telekomunikazioak herritarren esku jartzea, tokiko sustraitzea indartuz. Bulegoa topagune eta erreferentzia izango da Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta interkooperazioa bultzatuz

📍 Kale Berria 10, Iruña

@izarkom @goiener 🌱

youtube.com/watch?v=GzLAYYzs3TM

#ESE #Elkarlana #Izarkom #Goiener #BurujabetzaDigitala #EnergiaBurujabetza

Koop57 Euskal Herriakoop57eh@mastodon.eus
2026-01-26

Bazkideen Koop57 Euskal Herriko Ezohiko Asanblada egingo dugu.
📆 **Otsailaren 20an, ostirala, 17:00etan**
📍** Ametzagaina 17 behea, Donostia **(Koop57ren egoitza)

GORDE AGENDAN

Eta bazkide ez bazara, bazkide egin! 🌾

#ESE #Koop #Finantzak #Mutualismoa

batzarra adierazteko irudia, hori tonoetan, jendea eskua altxata bozkatzen. Testuko informazio berdina.
2026-01-26

🌱Olatukoop sarearen kokapen orokorrerako formazio-saioa burutu genuen, urtero moduan.

Landutako gaien artean:
+ Sarearen sorrera eta garapen politikoa.
+ ESE kontzeptualizazioa eta zabalpena.
+ Interkooperazio harremanetan sortutako gaitasuna eta jakintzak.
+ Ekintzailetza kooperatiboan eta Lurraldeen garapen ekonomiko eraldatzaileetan garatutako tresnak.

Indarra eta arnasa berritzeko parada garrantzitsuak dira prestakuntza-saioak. 🌊

#Olatukoop #ESE #Interkooperazioa #Sarea #Formakuntza

Koop57 Euskal Herriakoop57eh@mastodon.eus
2026-01-26

Gure bazkide sarea da gure oinarria.
@bds_koop elkarteko kideek Koop57 azaltzeko bideo eder hau egin dute, mila esker!

«Moztu interes pribatuak, sortu interes sozialak!»
#ESE #Koop #Sarea

2026-01-19

Gaur #Ordizia ko Oianguren BHIko haur hezkuntzako goi mailako lanbide heziketa zikloko ikasleak izan ditugu Biziolan.
Jasangarritasunaren inguruko lanketaren barnean Biziola proiektua eta gure denda kooperatiboa ezagutu dute. Agroekologiaren eta erroparen berrerabilpenaz aritu gara giro ederrean.
Milesker bixitagatik! #ESE #BatuBiderkatzeko #goierrieraldatzen

2026-01-19

🎙🌱 Pikutara Darwin! – 1. kapitulua martxan!

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen haritik, Lapurdiko hiru esperientzia ezagutzeko aukera:

📍Hemen
📍Etxalde
📍Eskutik

Elkarlana, komunitatea eta ekonomia eraldatzailea hizpide. Elkarrizketak, bizipenak eta bestelako ekonomia bat posible dela erakusten duten proiektuak.

Entzun hemen 🎧
🔗 Olatukoop webgunea: olatukoop.eus/podkasta/
🔗 Peertube: peertube.eus/w/4vm26WW4BXjz3BT
🔗 Baleafunk: baleafunk.eus/@olatukoop

#PikutaraDarwin #Podkasta #Olatukoop #ESE

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2026-01-18

Gutxiengo soldataren proposamen orok atxikita izan beharko luke gehiengo soldataren inguruko proposamen argi bat, gutxiengo soldatarekin proportzioan.

#M17GrebaOrokorra #ESE #Koop #LanDesiragarriak #GutxiengoSoldata #GehiengoSoladata #AberastasunarenBanaketa

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2026-01-18

'Orexako ostatua'
commons.wikimedia.org/wiki/Fil

Ostatuan denda, taberna eta erabilera anitzeko ganbara daude. Orexako udaletxean kokatua eta modu kooperatiboan kudeatua.

#Commons #Orexa #Koop #ESE #HerriKoop #Ostatua #Denda

2026-01-12

Aurreko ostiralean Harreman Birarekin ekin genion Gasteizen:

📍Enarak Kooperatiba
📍Sustraiak Habitat Design

Elkar gehiago ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta etorkizuneko lankidetza aukerak irekitzeko elkartu ginen.
Sareak ehuntzen, ekonomia eraldatzailea indartzen eta harreman biziak sortzen jarraitzen dugu. 🌱

#Olatukoop #HarremanBira #Gasteiz #Elkarlana #ESE

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2026-01-11

@fedibertsoa Igande arratsalde on!

Nik uste eremu hauetan eragiteko estrategia kolektiboak lantzeko urtea da:
1.- Euskarazko komunikabide guztiak fedibertsoan. @tokikom eredua jarraituz.
2.- Euskalgintzaren #pizkundea|ren babesgune digital izendatu #Fedibertsoa.
3.- #SpotifyEz ildoa fedibertsora bideratu eta ez instagramera.
4.- Kooperatibismoko eta #ESE proiektuetarako tresna digital ezinbestekoa.
5.- Erakunde publikoak sare toxikoetatik kanpo nahi ditugu.
#GoazenLagunok

Xabi Otegi Amundarain 🇵🇸 ⁂txapisotegi@mastodon.eus
2026-01-02

Gaurko egunez duela urte bete hasi nintzen lanean @Biziola Kooperatiban.
Ez da urte erraza izan, proiektu eraldatzaile batean, neure lanaren jabe izatea ezin baita erraza izan. Baina zoragarria izan da.
Milesker lantaldeko emakume puskei. Zuekin infinituraino.
Milesker etxekoei, bizitza eta lan burujabearen arteko muga lausoen arteko orekak topatzeko bidean laguntzeagatik.
Milesker #sindikoop ildoko burkideei.
Hobeto bizitzera nentorrela esan nuen eta askoz hobeto bizi naiz.
#ESE #Koop 🌾

Talaios kooperatibaTalaioskoop@mastodon.eus
2025-12-31

2026an denbora eskeiniko dugu harremanak josi, askatu eta «inoiz baino ba(na)tuago», faxismo berrien eta autoritarismo teknopolitikoaren aurrean, erresistentziarako tresnak eta bizitza onak denontzat izateko proiektu esperantzagarriak sortzen.

lbr.talaios.coop/nKvHD

#Talaios #ESE #Koop #baNAtuago

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-12-23

Erbel elkartearen #bidelaguntza da @Talaioskoop bidez bereziki goxo eta gustora egiten nabilen lan bat.

Zer egiten duten? erbel.eus

Erle beltza hazteko elkarteko kideek egiten duten hobekuntza genetikoa eta harremanen sareretzea indartzeko antolakuntza eta estrategian laguntzen nabil. Lan txiki eta ederra.

Begira hau: erreginak.eus/

#Erreginak #Erleak #Biodibertsitatea #Nekazaritza #Paisaia #Erbel #AHLK #ESE #Koop #Erbel

Erregina bat erlauntzan
Goiener Kooperatibagoiener@mastodon.eus
2025-12-22

🟢 Eskuratu Korrikako petoa, Goienerren eskutik!

Aurten ere Korrikako petoaren babesle izango da #Goiener, eta bazkidea bazara, aukera duzu petoa eskatu eta gure bulegoetan jasotzeko.

👉🏻 goiener.com/24-korrikaren-peto

#Korrika #Euskara #Berriztagarriak #Kooperatiba #ESE

Beñat Irasuegi Ibarra ⁂birasuegi@mastodon.eus
2025-12-17

RE: mastodon.social/@Licoornes/115

#Windcoop kooperatibak: wind.coop

Bai, ondo ulertu duzue, merkantzien garraio etiko eta ekologikoa kontenedore-belaontzi bidez egingo duen kooperatiba bat da.

Ba lehen belaontzia ontziolan eraikitzen hasiko dira ostiral honetan.

Zuzenean #AlbisteOnak eta #Solarpunk kategorietara.

Kooperatibako bazkide egitea pentsatzen... #Bakalhau irlatik dator notizia! 🇵🇲

#ESE #Koop #Garraioa
cc-cp/ @Talaioskoop @Olatukoop @raki

Client Info

Server: https://mastodon.social
Version: 2025.07
Repository: https://github.com/cyevgeniy/lmst